Die Nacht der lebenden Loser
(2004). Matthias Dinter. Alemania. 89 minutu
|
|
Eskolan arazoak dituzten eta galbidean dabiltzan hiru gazte zonbi bihurtuko dira ustekabean, hilerrian zeremonia bat egin ondoren. Iritsi da mendeku hartzeko garaia. Hildako bizidun izateari uzten saiatzen ari diren bitartean estatus berri horrek ahalmena eta indarra ematen diela konturatuko dira. Hala, eraso eta baztertu dituzten guztiak jazarriko dituzte. High school komedia eta beldurrezko filma nahasten dituen lan hau, Revenge of the Nerds-en bertsio aleman antzeko bat, zonbiak tartean direla, Matthias Dinterren bigarren film luzea da, 2002an Fire, Ice and a Can of Beer pelikularekin estreinatu ondoren zuzendua.
|
|
|