Naboer
(2005). Pal Sletaune. Norvegia. 75 minutu
|
|
Naboer ahalmen handiko thriller psikologikoa da, karga sexual nabarmena duena, eta neska-lagunak utzi berri duen mutil gazte baten historia kontatzen digu. Hala, bere bi bizilagun eder eta arriskutsuek seduzituko dute, eta egia eta gezurra bereizi ezin diren mundu batean barrena eramango dute. Pal Sletaune zuzendariaren esanetan, -bere hirugarren pelikula da, Junk Mail (1997), Cannesko Zinemaldiko Kritikaren Astean Pelikula Onenaren Saria jaso zuena, eta You Really Got Me (2001) ondoren-, “egun batean ate bat aurkitzen duzu, zuretik gertu dagoena, eta sartzen zarenean topatzen duzun munduan ohiko arauek ez dute balio. Mundu horrek erakarri eta atzera botatzen zaitu aldi berean, bertan ikusten duzuna ikusita. Bertan, barru-barruan dituzun beldurrei aurre egin beharrean izaten zara. Inoiz izan duzun esperientziarik suspergarriena eta beldurgarriena da aldi berean. Naboer Lurreko lekurik ezkutuenera, zure baitara egindako bidaia da”.
|
|
|