IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Beldurrezko XVI. astea »  Survive Style 5+

Survive Style 5+









Survive Style 5+

(2004). Gen Sekiguchi. Japonia. 112 minutu


Rotterdameko Zinemaldiko katalogoak dioenez, “Thriller (Michael Jackson) eta Un perro andaluz (Luis Buñuel) elkartu egin dira”. Film surrealista, gehiegizkoa, argiz eta kolorez betea, desberdina, lotsagabea, berezia. Emaztea hil nahian dabil Yoko. Lortu egingo duela ematen du beti, baina azkenean ez da halakorik gertatuko, eta egunero saiatu beharrean izango da. Ishigakik ere duen emazte zakarra hil nahi du, baina hark ez du hasteko ere. Kobayashi hipnotizatuta dago eta txori bat dela uste du. Gen Sekiguchik, publizitate munduan esperientzia zabalaren jabe, harrituta utziko gaitu guztiok opera prima berezi honekin. Ohi bezala, beti sendo, Vinnie Jonesek parte hartzen du bertan, Wimbledoneko erdiko atzelari izandakoak eta orain antzezle bihurtutakoak.