IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Beldurrezko XVII. astea »  Hotzikarak

Hotzikarak
Hotzikarak / Vinieron de dentro de…
Principe 6
Urriaren 28an, 19:45ean
Shivers / The Parasite Murders, 1975). David Cronenberg. Kanada. 87 min. Cronenbergek komertzialtzat nolabait jo daitekeen zineman egindako sarraldia, B seriearen eremuan. Starliner dorrea, Montreal inguruan. Hiritik urrun dagoen mikrokosmos gisa sortutako eraikin autonomoa da, kanpoaldeko munduaren arriskuetatik aldenduta bizitzeko aukera ematen duen paradisua. Zientzialari baten esperimentuek parasito bat sortu dute, ordea, Kanadako zinemagilearen lanean lehena. Gaixorik dauden organoak ordezteko asmatu zuten baina beste gauza bat bihurtu da. Eta eraikin osoan zehar zabaldu da, bizilagun batekin baino gehiagorekin sexu harremanak izan dituen neska gazte baten gorputzean egin baitzuen inplantea. Piztutako instintuen eldarnioa, askatutako haragiarena, errai mutanteena eta hastear dagoen iraultzarena.