ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Bideodromoa

Bideodromoa
Principe 6

Urriaren 29an, 19:45ean
(Videodrome, 1982). David Cronenberg. Kanada. 87 min. James Woodsek sabelean eskua sartu du pistola bat ateratzeko. Haragia eta metala. Zalantzarik gabe Cronenbergen zinearen eta Haragi Berria deitutako estetikaren irudi famatuenetakoa, Max Rennen erraietatik erauzitako pistola metalikoa. Torontoko kable bidezko telebista kate baten arduraduna da bera, programa bortitzak eta porno leuna ematen dituenarena. Videodrome munduarekin harremanetan jarri da, hilketa izugarrien grabazio batzuekin. Snuff pelikulak dira, Brian O’Blivion irakaslea ezagutzera eramango dutenak, duela hogei urte mundu errealetik desagertutako gizona, bideo-gutunen bidez bakarrik Bianca alabarekin komunikatzen dena, baita Nicki Brand irratiko esatariarekin ere (Deborah Harryk, Blondie abeslariak antzeztua).