Principe 2
Urriaren 30ean, 19:45ean
(M. Butterfly, 1991). David Cronenberg. Estatu Batuak. 101 min.
Madame Butterfly edo Monsieur Butterfly. Jeremy Ironsek berriro egin du lan Cronenbergekin benetako gertaera batean oinarritutako Broadwayko antzezlanaren moldaketa honetan. René Gallimard antzezten du hemen, hirurogeiko hamarkadan Pekingo enbaxada frantsesean funtzionario lanean ari den gizona. Pekingo Operako oso abeslari ospetsu batez maiteminduta dago, Song Lilingez (John Lonek antzeztua, Bertolucciren “azken enperadoreak”), gizona izanik hura (“gizon batek bakarrik daki nola jokatu behar duen emakume batek”). Maite-su urragarriari buruzko istorioa da, irakinaldian, trantsizio aldian dagoen herrialde batean girotua, espioitza eta gezurra nagusi diren garai batean. Cronenbergek Pucciniren eta Howard Shoreren erritmoari jarraituz zuzendutako opera koloretsua eta dotorea.
|