IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Beldurrezko XVII. astea »  Berpizkundea

Berpizkundea
Berpizkundea
Principe 2
Azaroaren 1ean, 19:45ean
(Renaissance, 2005). Christian Volckman. Frantzia-Britainia Handia-Luxenburgo. 105 min. Pelikulari buruz esan dute, non eta Variety-n, XXI. mendeko eta haragoko The Third Man gisa definitu litekeela. Beste erreferentzia batzuek, logikoki eta nagusiki, Frank Millerrek eta Robert Rodríguezek Sin City pelikulan dotoreziaz lortutako sentsibilitate monokromatikora eramaten gaituzte. Baina bada gehiago, Moebiusen eta Bilalen munduak, Akira, Ghost in the Shell, Blade Runner, Minority Report, Das Cabinet des Dr. Caligari, Metropolis eta M bezalako pelikulak. Motion capture bidezko animazioaren mirari teknikoak ahaztu gabe, ordea, haragizko antzezleen mugimenduen errealitatea jaso eta hiru dimentsioko izaki birtualetan aplikatzen duen teknikaren bidez. Gainera, beste erreferentzia bat dago: beltzez marraztutako eta zuriak trazuen eta itzalen bidez argitutako mundu baten izugarrizko edertasuna.