|
Paprika
|
|
Principe 2
Azaroaren 2an, 19:45ean
Paprika (2005)Satoshi Kon. Japonia. 90 min.
Venezian aritu zen lehian. Eta ohore guztiekin gainera, Satoshi Konen lan bikain-bikaina baita, besteak beste Millennium Actress eta Tokyo Godfathers zoragarrien egilearena. Ohore guztiekin, bai, Yasutaka Tsutsuiren nobela batean oinarrituta baitago, Japoniako zientzia-fikzio berriaren sortzaile gailenetakoaren nobelan. Eta ohore guztiekin, nobela hori Japoniako Zientzia Fikzioko Sariaren “saridun fantasma” gisa goretsi zutelako. Beste bat nahiago izan zuen epaimahaiak baina haien kuttuna Paprika zela erabaki zuen herriak. Ohore guztiekin, bai, zeren eta hemen, Nigthmare Detective-n gertatzen den bezalaxe, besteen ametsetatik ibiltzeko aukera ematen baitzaigu. Oso teknologia psikiatriko aurreratuaren aurrean gaude, denek lapurtu, manipulatu, berenganatu eta indargabetu nahi dutena. Satoshi Konek eta bere animazio-estudioak bakarrik sortu ahal izan dute pelikula hau, era berean denek sortu nahi izan zutena eta, egia esan, ezinezkoa bistaratzea lortzen duena.
|
|
| |
 |
 |
|