|
Grimm Love
|
|
Principe 2. Azaroaren 3an, 19:45ean
Martin Weisz (2006). Alemania. 85 min.
“Inoiz berdinik izango ez duen maitasunezko istorioa da, ulertarazi ninduena…”. Maitasun berdingabea benetan, maitearen heriotza eta murtxikatzea ere barruan sartzen duena. Ekintza kanibalak, tximua zuhaitzetik jaitsi zenetik eta zutik ibiltzen hasi zenetik egindako ekintza kanibal guztiek bezala, janari bihurtzen den harekiko debozioa, miresmena eta errespetua erakusten du zalantzarik gabe. Rohtenburg filmak kontatzen digun istorioa ezagun zaigu, benetakoa da eta orain dela ez hainbeste gertatu zen Alemanian. Gizon batek beste gizon bat irentsi zuen, haien arteko amodioa horrela bukatzea onartu zuen gizona. Oraindik hizpide izaten jarraitzen du hura hil eta jateko prestatu zuen gizona hiltzailetzat akusatu ote daitekeen ala ez, bestearen onespena zuelako… Oraingoz behintzat, Martin Weisz berlindarraren pelikula, 350 bideoklip baino gehiagoren egilearena, galarazi egin dute Alemanian eta Britainia Handian ere ez ote duten galaraziko susmoa zabaldu da. Beraz, Astean izango den proiekziora joatea askatasuna, maitasuna eta gastronomiarako zaletasuna erakusteko ekintza izango da.
|
|
| |
 |
 |
|