![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| Erakusketa: Euskadi Fantastikoa II |
| Juan Luis Landa eta Marko Armaspach |
Urriaren 28tik azaroaren 25era, Ernst Lluch kultur etxean |
|
Aruten, Euskadi Fantastikoa izena eman diogun erakusketa sailaren barruan, bi euskal egileri eskaini diogu gure arreta, Euskadin bertan eta kanpoan goraipatzen dituzten lanen egileei.
Batetik, Juan Luis Landa, Errenteriakoa. Zenbait album argitaratu ditu Frantzian eta Espainian eta Ipurbeltz eta Xabiroi argitalpenen kolaboratzailea da. Gainera, oso ezaguna da Toti Martinez de Lezeak idatzitako zenbait liburuetan egindako mitologia eta sorginen ilustrazioengatik. Bestetik, Marco Armspach, Uztaritzekoa. Zenbait album argitaratu izan ditu Frantzian eta Euskadin, eta sari bat baino gehiago jaso du Gartxot albumagatik. Ipurbeltz et Xabiroi aldizkarien ohiko kolaboratzailea da. Bi egileak, bakoitzak oso marrazki estilo berezia landuz, arrakasta profesional handia lortu duten euskal marrazkilarien belaunaldikoak dira, eta haien lanak italierara, ingelesera, alemanera... itzuli izan dituzte. |
|
|
|