Euskara, hitzez hitz, ahoz aho

Euskararen Eguna 2009. MINTZODROMOA

Abenduaren 3an, Boulevardean Goizean 11etatik 13etara eta arratsaldean 17etatik 19etara

Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia 2016 bulegoak MINTZODROMOA izeneko ekimena antolatu dute abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Ekimen honen helburu nagusia euskararen kale erabilera bultzatzea da. Horretarako, Boulevard- ean jarriko den karpan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin nahasiko gara mahai baten inguruan eta interes orokorreko gaiez jardungo dugu, berriketa lasaian kafe bat hartuz.

Ordubeteko lau saio izango ditugu: 11:00etan, 12:00etan, 17:00etan eta 18:00etan. Saio bakoitzean 100 bat lagun elkartuko gara, launaka eserita; gai ezberdinez hitz egingo dugu 15 minutuko hiru txandatan, eta txanda bakoitzean mahaiaz aldatu beharko dugu, beste hiru mintzakiderekin aritzeko.

Animatu zaitez, eta etorri MINTZODROMORA!!!

Euskararen Hiria, Donostia - Euskararen Donostia Patronatua - San Sebastian Donostia 2016 Euskera, hitzez hitz, ahoz aho