IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Euskararen eguna »  Hitzaldiak: Donostia solasean. Euskara XXI. mendean

Hitzaldiak: Donostia solasean. Euskara XXI. mendean

hitzaldi zikloa

Ana Eizagirre Txema Preciado. Andoni Egaña Joxean Muñoz


Hizlaria Hitzaldia Data Ordua Tokia
Ana Eizagirre Herritarrak alfabetatzen: euskaldunon historia 2008-11-12 19:00 Okendo kultur etxea
Txema Preciado Larri-gorrian egonda geure egoera zuritzen...? Beltza da gero, euskal koloreen geroa! 2008-11-19 19:00 Lugaritz kultur etxea
Andoni Egaña Euskararen erronkak XXI. mendean 2008-11-26 19:00 Ernest Lluch kultur etxea
Joxean Muñoz Tabakalera: euskara nazioarteko gune batean 2008-12-03 19:00 Victoria Eugenia antzokiko Club aretoa

Donostia Solasean: Euskara XXI. mendean hitzaldi zikloa antolatu dute Euskararen Udal Patronatuak eta UEUk.

Txema Preziado eta Ana Eizagirre EHUko irakasleak, Andoni Egaña bertsolaria eta Joxean Muñoz Tabakalerako zuzendaria izango dira hizlariak. Euskararen Udal Patronatuak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) elkarlanean antolatu dute *Donostia Solasean: Euskara XXI. Mendean* izeneko hitzaldi zikloa. Hitzaldiak asteazkenero egingo dira, azaroaren 12an hasi eta abenduaren 3ra (Euskararen Nazioarteko Eguna) bitartean.

Lau hitzaldiz osatutako hitzaldi sorta honek euskararekin zerikusia duten hainbat gai jorratu eta sakontzeko aukera eskainiko du. Hausnarketarako tartea izan nahi du, euskararen iragana eta oraina ahaztu gabe, euskarak XXI. mendean izango dituen erronkei aurre egiteko laguntzeko asmotan. Aurten gainera, Hizkuntzen Nazioarteko urtea ospatzeaz gain, 40 urte dira euskara batua sortu zela. Hori guztia kontuan hartuta, hitzaldi zikloa antolatzea erabaki dute Euskararen Udal Patronatuak eta UEUk.

Hitzaldietarako sarrera irekia izango da, baina abenduaren 3ko hitzaldirako, lekua mugatua denez, konfirmatu egin beharko du UEUra deituz 943 821426 edo mezu bat bidaliz ikastaroak@ueu.org