IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Neguko ikastaroak 2007-2008

Neguko ikastaroak 2007-2008
NEGUKO IKASTAROAK 2007-2008
Ikastaroen informazioa PDFn
Izena emateko epea: irailaren 10etik 21era. Donostia Kulturako kultur etxe guztietan.

Matrikulazioa

Noiz: Irailaren 10etik 21era
Non: DONOSTIA KULTURAren edozein kultur etxetan, Liburutegi Zentralean edo DONOSTIA KULTURAren egoitza zentralean, Konstituzio plaza,1 1. (Altzan Casares-Tomasene kultur etxean soilik)
Ordutegia: 16:00 – 20:00 Irailaren 11tik aurrera Okendo, Ernest Lluch, eta Casares-Tomasene Kultur Etxeetan, 10:00etatik 14:00etara ere bai.
www.donostiakultura.com

1. Matrikulazio Arauak

1.1 Izena DONOSTIA KULTURAren edozein kultur etxetan, Liburutegi Zentralean (azaleztapen ikastaroak bakarrik) edo DONOSTIA KULTURAren egoitza zentralean (Konstituzio plaza,1) eman ahal izango da, ez derrigor ikastaroa egingo den kultur etxean.
1.2 Ordainketa bakarra izango da, eta ikastaro osoagatik. Bi eratan egin daiteke:
• Kultur Etxeetan, adierazten diren ordainketa txartelen bitartez.
• Izena emateko unean adieraziko den kontu korrontera banku transferentzia eginez.
1.3 Ordainketa banku transferentziaren bidez eginez gero, sarrera egiaztagiria aurkeztu beharko da hurrengo bost lan-egunen barruan, matrikula ontzat eman dadin. Bestela, izen ematea bertan behera geratuko da.
1.4 Ordaindu eta gero, matrikula ez da itzuliko, salbu eta DONOSTIA KULTURAk ikastaroa bertan behera utziko balu.

2. Parte Hartzeko Irizpideak

2.1 Ikastaroetako parte hartzaile kopurua mugatua da. Plaza horietarako lehentasuna izango dute donostiarrek donostiar ez direnen gainetik, ikastaroa egin ez dutenek errepikatu nahi dutenen gainetik. Donostiar ez direnen eta ikastaroa errepikatu nahi dutenen inskripzioak erreserbako zerrenda batean sartuko dira, eta plaza bat izateko eskubidea izango dute baldin eta, izena emateko epea amaitu ondoren, aukeratutako ikastaroan plaza librerik balitz.
2.2 Pertsona bakoitzak gehienez ere bi ikastarotarako eman ahal izango du izena ikasturte berean (ikastaro puntualak eta lantegi irekiak izan ezik).
2.3 Pertsona batek gehienez beste pertsona baten izena eman dezake, salbu eta gurasoek seme-alaba adin txikikoen izenak ematen dituztenean.
2.4 Kontrakoa adierazten ez bada, ikastaro guztiak hasierakoak edo lehenengo mailakoak dira.
2.5 Hastapeneko ikastaroa egiteak ez du esan nahi hurrengo urtean bigarren mailarako plaza erreserbatuko denik. Orobat, bigarren mailako ikastaroetan parte hartzeko, nahitaezkoa da hasiera ikastaroa egina izatea.

3. Deskontuak

3.1 Gazte-, langabe- edo pentsionista-txartela dutenei eta familia ugaria direnei %25eko deskontua egingo zaie, haur ikastaroetan izan ezik, deskontu hau automatikoki jarrita baitago. Deskontuak izena emateko unean baizik ez dira egingo.
3.2 DK txartelak (Kutxa-Donostia Kultura eta Donostia Kultura) aurkezten dituztenei %10eko deskontua egingo zaie, lor daitezkeen beste deskontuez gainera.
3.3 UPV/EHUko ikasleei, erakunde honek, ikastaroetan parte hartzeagatik ordaindutako kopuruaren %15 itzuliko die kredituen amortizazioa onartzen denean.

4. Oharrak

4.1 Kultur etxe bakoitzak, beste arau gehigarri batzuk ipin ditzake eskaera kopuruaren arabera.
4.2 Ikastaroaren matrikulako zenbatekoak ez du materiala hartzen barne. Ikastaro batzuetan soilik, DONOSTIA KULTURAk hasierako materiala jarriko du. Ikasleek beraiek ekarri beharko dituzte ikastaroan zehar behar izango diren bestelako materialak.
4.3 Ikasturtea 2007ko urriaren 15an hasiko da eta 2008ko maiatzaren 24an amaituko. “Ikasturte osoa” (i.o.) adierazten den ikastaroetan, ikastaroak bi data hauen artean astero-astero emango direla ulertzen da (dagokion asteko egunean), oporraldi eta jaiegunetan izan ezik. Ikastaro motzagoetan, zehazki adieraziko dira hasiera eta amaiera-datak.
4.4 Ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialak izan eta, ondorioz, arreta berezia behar dutenei, izena ematean hori jakinarazteko eskatzen zaie; hartara ikusi ahal izango da ea ikastaroaren monitoreak zein neurritan eman diezaiekeen erantzun egokia behar horiei.


helduak
arte plastikoak

MARRAZKETA Marrazten ikasi nahi dutenentzako ikastaroa. Modu praktiko batean, forma, konposizioa, kolorea eta konfigurazioaren osagaiak erabiltzen ikasiko dugu. LOIOLA

LUMATXA
Ikastaro honetan lumatxarekin egindako tintaztapenaren teknika desberdinak erabiltzen ikasiko duzu. Ikasteko eta erabiltzeko teknika oso atseginak dira eta behin ezagutuz gero, gure marrazki eta ilustrazioei bizitza ematen eta hobetzen laguntzen digute. ERNEST LLUCH

SERIGRAFIA
Ikastaro hau, ohial edo beste edozein materialen gain imajinak sortu eta estanpatzea ikasi nahi dutenentzat zuzenduta dago. Teknika ezberdinak erabiliko dira: serigrafia, plantillak edo eta ohialetan zuzenean pintatuz. EGIA

OLIO PINTURA
Olioz pintatzeko plazerra gozatu nahi duzu? Ikustea eta hautematea, pintzela erabiltzea, kolorea, testura... eta margotzen ikastea, gainera, ikastaro erabat praktiko batean. ERNEST LLUCH, CASARES-TOMASENE, EGIA, LUGARITZ, OKENDO

OLIO PINTURA II
Dagoeneko olioz margotzen jakin bai, baina gehiago sakondu nahi baduzu, hauxe da zure ikastaroa; parte hartzaileen sormena indartuko dugu, nork bere estiloa topa dezan. OKENDO, LUGARITZ, ERNEST LLUCH, EGIA, CASARES-TOMASENE

MARRAZKETA: GIZA GORPUTZA BEREZKO ERAN
Parte hartzaileek marrazki teknika oinarrizkoak badituztela jota, gorputzaren ezaugarriak adie­razteko teknika espezifikoak landuko dira; alderdi interesgarrienei helduko zaie eta arreta berezia eskainiko zaio proportzioen azterketari; komeni den unean benetako modeloekin arituko gara. ERNEST LLUCH

TEKNIKA PIKTORIKOAK
Ikastaro teoriko-praktiko honetan pintura-teknika gehienak landuko ditugu, hala nola: akrilikoa, olioa, gouache edo tenpera, koloretako arkatzak, errotuladorea, aerografoa... LUGARITZ

AKUARELA
Ikastaro honetan akuarelaren teknika ikasiko dugu; teknika horren hainbat alderdi eta efektu landuko ditugu, hainbat ariketaren bitartez. OKENDO

EHUNDURAREN ARABERAKO PINTURA
Pinturari beste osagai bat gehitu nahi dio ikastaro honek: euskarria. Pinturari eutsiko dion oinarria prestatzen ikasiko dugu, eta ehundura aldatuko duten gai ezberdinak gehituko dizkiogu: papera, harea, hostoak, hariak... Gerora obrari eutsiko dion hasierako oinarria izango da hau. OKENDO, LUGARITZ

KOLOREA BIZI
Kolorearen eta pinturaren komunikatze-gaitasunak inguruko munduari buruzko kezkak eta islak adierazteko gogoa pizten du. “Kolorea bizi” espazioan, irudimena eta sorkuntza pertsonala abian jartzen dituen prozesu baten bidez, nahi dutena adierazteko motibatzen dira parte-hartzaileak. OKENDO

EGUR ESKULTURA (I eta II)
Ikastaro honetan honako hauek ikasiko ditugu: egurra aztertzen, tratatzen, tailatzen, objektu txikiak egiten, diseinuak egiten... LARROTXENE

GRABATUA
Ikastaro hau grabatu kalkografikoaren teknikan murgildu nahi dutenentzat da, nahiz eta ikasleak marrazketarekin duen harremana txikia izan. EGIA



eskulanak

ZERAMIKA
Buztina modelatzen zer sentitzen den sekula esperimentatu ez baduzu, ikastaro honetara etortzea proposatzen dizugu. Garatu zure sormena, zeramika-oreak erabilita: orea egitea, modelatzea, oinarrizko formak sortzea... CASARES-TOMASENE

ZERAMIKA II
Buztina modelatzen inoiz aritu baldin bazara, ikastaro hau proposatzen dizugu. Aurreko ikastaroan ikasitakoa sakonago landuta, zure sormen-sena gara ezazu. Koloreztatutako buztinak, engobeak, beiradurak... CASARES-TOMASENE

ESKU INPRIMAKETA- DISEINU GRAFIKOA
Gaur egun oinarrizkoa den funtzio bati eskaini­tako espazioa da hau: inprimaketa. Mundu Digital baten inguruan bizi garenez, ikastaro honek liburuxka, txartel, kartel, eta abarri ikuspegi berri bat ematea proposatzen du. Eskulanak seriean egin ahal izateko leku bat, estetika, kalitatea eta ekonomia hobearekin batekin eta teknika artis­tikoak gaur egungo beharrei egokituz. LARROTXENE

ALTZARIEN ZAHARBERRITZEA
Zer egingo dut “traste” honekin? Etorri ikastaro honetara eta altzari bat zaharberritzen erakutsiko dizugu, edo erabat aldatzen eta zuk nahi duzun estiloan uzten. Ez ezer bota, ikasi birziklatzen. Harritu egingo zara, zenbat gauza egiten dakizun... EGIA, LARROTXENE

ALTZARIEN ZAHARBERRITZEA II
Badakizu desugertzen (dekapatzen), koipegabetzen, tindatzen, lixatzen... Ikastaro honetan parte hartuz gero, artista eta profesionalago bihurtuko zara zure altzarien akabera egiterakoan. EGIA, LARROTXENE

KALIGRAFIA ARTISTIKOA
Ordenadorea gero eta gehiago ari da sartzen, baina hala ere ez genuke kaligrafiaren artea ahaztu behar; eta ez genioke uko egin behar idazkera eder artez apainduari, diseinu irudimentsuaz eta kolorearen erabilera sortzaileaz baliatuta arte-lan bihurtutako idazketari. ERNEST LLUCH

ESKULANAK
Ikastaro honetan eskulanetarako hainbat teknika ikasiko duzu: egur, beira, oihal, zeta, eta metal gaineko pintaketa; eztainuaren eta larruaren bozelketa, beira gaineko grabatua, sasi Tiffany’s teknika brontzearen, egurraren, harriaren imitazioa... Zatoz eta topa ezazu zure baitan dagoen artista hori. ERNEST LLUCH, LUGARITZ, CASARES-TOMASENE

AZALEZTAPENA
Eskuz azaleztatzen ikasteko tekniketarako sarrera, eta erremintak eta materialak ezagutzea, bai eta zeregin oinarrizkoenak ere, hala nola kolak eta paperak prestatzea, ebakitze teknikak, liburuak jostea, eta abar. LIBURUTEGI NAGUSIA

AZALEZTAPENA II
Liburuak azaleztatzeko teknikak eta erak ikasiko dira: joste-motak, azalen materialak, azaleztatzeko estiloak, larruaren trataera eta abar. LIBURUTEGI NAGUSIA

BISUTERIA (I eta II)
Aspaldiko garaietatik, gizakiak bere gorputza apaindu eta goraipatu du, berak egindako bitxi eta txirtxiluekin. Ikastaro honen bitartez, ikasleari bere gustura objektu propioak egiten erakutsiko zaio, bere burua nortasunez apaintzeko. EGIA



arte eszenikoak

ANTZERKIA
Ikerketa lantegia. Interpretazio, komunikazio eta sormen gaitasunak ezagutu eta praktikan jarri nahi dituzten helduei zuzendua. Ideia, hitz edo soinu batetik abiatuz sortzea. Joko dramatikoa erabiliz, antzezpenera modu ludikoan hurbiltzea. Antzerki zaletasuna eta talde-lana bultzatzea. LUGARITZ

KAXA FLAMENKOA
Flamenkoaren konpasaren bitartez zeure burua aske utzi, oinarrizko erritmoak, txaloen eta kaxaren bitartez ikasiz. Ikastaro honetan, Flamenkoaren munduan hasiera bat egingo dugu runba, tango, buleria eta alegriekin. INTXAURRONDO BERRI

MAKULELE
Dantza honek, bi makilekin, dantzarien artean salto eta borrokekin, Brasil eta Paraguairen arteko gerra historia bat gogorarazten du. Gizon aske orok gudara ondorengo bat edo 10 esklabo eramateko ardura izaten zuen. Zenbait esklabok ihes egin zuten Quilombo bat sortzeko (esklabotzatik ihes egindako beltzen elkarte bat); Makulele dantza egiten zuten gudaren bitartez ihes egitea lortu zutela gogorarazteko. INTXAURRONDO BERRI

ANTZERKIA II
Hasierako antzerki ikastaroa edo antzekoa dagoeneko burutu dutenei eta interpretazioaren munduan gehiago sakondu nahi dutenei zuzendua. LUGARITZ

JAZZ DANTZA
Jazz dantza New Yorken sortu zen, afrikar dantzetatik, eta garatuz joan da gaur egun arte. Jazzaren balioetako bat koreografian erabiltzeko ematen duen aukera da (telebistako programetan, musika bideoetan, filmetan eta abarretan). EGIA

ARETO DANTZAK (I eta II)
Ikastaro honetako parte hartzaileek merenge, salsa, rock & roll, cha cha cha, vals eta pasodoblean ikasiko dute.

ERNEST LLUCH, LARROTXENE
EKIALDEKO DANTZAK (I eta II) Egipto, Turkia eta Libanon dantzatzen diren dantzak. Ez dute antzik Mendebaldekoekin, eta gorputz zati bat besteetatik libre mugitzea dute oinarri. LOIOLA

DANTZA AFROBRASILDARRAK (I eta II)
Dantza etniko hauek afrikar, amerikar eta europar kulturen nahasketatik sortuak dira, eta lurraren, uztaren eta euriaren jainkoen mesedeak lortzeko dantzatzen ziren. Zatoz eta ikasi dantza hauetan egiten. INTXAURRONDO BERRI (I), EGIA (I eta II)

EUSKAL DANTZAK (I eta II)
Ezkontzetan, jaietan, berbenetan... dantzatu ahal izatea: fandango eta arin-arin, Lantzeko inauteria, Bolantz dantza, Zazpi jauzi, San Petit, Soka dantza, Luzaide irteera, Gipuzkoako dantzak (agurra eta alpargata). ERNEST LLUCH, LARROTXENE

SABEL-DANTZA (I eta II)
Zerorren gorputzak gordetzen duen sentsualitateaz ohartuko zara, eta desinhibitzen ikasiko duzu. Zure autoestimuak eta konfiantzak gora egingo dute, ezarritako kanonak alde batera utzita, zure emakume-xarmaz ohartukobaitzara. ALTZA (I eta II), LOIOLA - Martutene (I)

TANGOA
Tangoaren lehenengo urratsak ikasiko dira. ERNEST LLUCH

CAPOEIRA
XVI. mendean Amerikara eraman zituzten afrikar esklaboek askatasunerako gudari eutsi zioten, baina onartua ez zutenez dantzaz mozorrotu zuten eta horrela sortu zen Capoeira. Urte batzuetan debekatua izan zuten baina gaur egun Brasilen nazio kirola da eta Mendebaldeko kulturan garatzen ari da une honetan. INTXAURRONDO BERRI

DANTZA GARAIKIDEA
Dantza garaikidea edo dantza modernoa ballet klasikoaren desberdinak dira, hau kanonetan oinarritutako mugimendu gogorrak egitera bideratzen baitda. Gorputzaren mugimendu aske eta naturalaren bidea jarraitzen du. Imajina sentikorrak sartzen ditu, izaera, hunkipena, begi diseinuarenak izan daitezkenak eta lotura handia du antzerki eta poesiarekin. EGIA

GITARRA
Hasi gitarra ikasten, eta ikusiko duzu, baietz harrapatu: erritmoak, akordeak, abestiak... eta solfeorik jakin gabe! CASARES-TOMASENE

GITARRA II
Hasi-masiak badakizkizu, hauxe duzu zeure ikastaroa. Entzumen eta musika-erritmoa hobetuz, ikasi akorde zailagoak, puri-purian dauden abestiak. CASARES-TOMASENE

PERKUSIOA
Tailer hauetan antzinako erritmoak modernoekin nahastuko dituzue, ekialdeko erritmo iradokorrak eta bestetik darbuka, konga, bongo, txintxarria... Gozatzera! EGIA, ALTZA

BATUKA
Batuka (Batuka dantza), dantzan adituak diren zenbait pertsonak, gimnasia, dantza eta dibertsioa nahastuz sortutako diziplinatzat bezela defini daiteke. EGIA



irudia, soinua eta komunikazioa

EGIN ZEURE IRRATSAIOA
Zeure irratsaioa egiteko behar duzun guztia ikas ezazu. Ikastaro honek bi zati ditu: lehenengoan lokuzioa, erredakzioa eta gidoigintzaren teknikak landuko dira batetik, eta irratiak dituen ezauga­rri teknikoak (analogikoa eta digitala) bestetik. Bigarren zatia guztiz praktikoa izango da eta partaideek mikrofono aurreko jardunak prestatu ondoren, Casares Irratiaren ohiko programazioan emitituko dira (107.4 FM). CASARES-TOMASENE

IKUS-ENTZUNEZKO MUNTAKETAREN TEORIA
Ikasturte honen xedea ikus-entzunezko edizio­aren narrazio mekanismoaen oinarriak ezartzea da. Asmoa ez da edizio programak erabiltzen irakastea, erabiliko badira ere, baizik eta mun­taketak ikus-entzunezko obra bakoitzari dagozkion erritmoa eta tonua sorrarazteko duen garrantzia ikusaraztea. Ikasturteak sarrera teoriko txiki bat izango du (muntaketaren historia, muntaketa motak…), film zati ugari ikusiko direlarik adibide gisa, eta alderdi praktikoa, ikas saioetan egin­go diren muntatze ariketa txikietan oinarritua.LARROTXENE

DOKUMENTAL PROIEKTUEN ERREALIZAZIOA
Dokumentalen errealizazioa jorratuko duen Ikasturte osoko ikastaro honek perspektiba bikoi­tza izango du: grabazioaren aurretiko prestaketa prozesuaren alderdi teorikoa eta sortzailea, generoan oinarritutako adibidekin oinarrituz eta proiektuek errealizazio praktikoa ikastaroan sortu litezkeen dinamiken arabera. LARROTXENE

SOINUA ORDENADOREZ
Ikastaro honetan soinuaren ediziorako eta mani­pulaziorako dauden baliabideak ezagutuko dituzu. Soinu desberdinak nola nahastu, konprimitu edo elkartu; efektu berezien sorkuntza; etenak, erre­pikapenak… Euskarri informatikoek eskaintzen dituzten bitartekoekin lan egiten da bereziki. CASARES-TOMASENE

BLOG ETA PODCAST SORKUNTZA
Sarean zure idazki eta audio burutazio edo sorkuntzak nola zabaldu ikasi nahi? Jakin beharreko guztia ikasiko duzu ikastaro honetan: blogak (norberak idatzi eta aldizka gaurkotzen dituen web lekuak) eta podcastak (blogaren antzera, baina soinua eta musika oinarri hartuta) nola sortu, pertsonalizatu eta bertako edukiak gaurkotu. CASARES-TOMASENE

OPORRETAKO BIDEOAK BIDEOBLOGERA
Informatikak bideoaren alorrean eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko ikastaroa. Zintak digitalizatu, editatu, atal desberdinetan moztu eta antolatu, DVD pertsonalizatuak sortu… Ikastaroan zehar bideoblog bat sortuko da (interneten hainbat bideo jarriz, kronologikoki ordenatuta) bakoitzaren lanak eta aurrerapausoak jasotzeko. CASARES-TOMASENE

SEKUENTZIADOREAK ETA MUSIKA ELEKTRONIKOAREN PRODUKZIOA
Musika elektronikoa konposatu eta produzitzen ikasteko aukera. Konposizio eta sekuentziazio programa desberdinak landuko dira bakoitzaren ezaugarri eta posibilitateak azalduz. Besteak beste, MIDI lengoaiak nola funtzionatzen duen ere ikusiko da. CASARES-TOMASENE

KOMUNIKAZIO GRAFIKOA
Ikastaro honetan, argazkiaren edizio, sorkuntza eta konposizio arloetan dauden baliabide informatikoak landuko dira, komunikazioaren alorrean aplikatzeko asmoarekin. Gure sormena errazagoa eta aberatsagoa izango da erreminta hauek ezagutu ondoren. CASARES-TOMASENE

ARGAZKIGINTZA
Kameren funtzionamenduaren eta ahalbideen hasi-masiak, modu atsegin eta praktikoan. Zure kamera ondo ezagutzeko eta, kreatibitatez eta kalitatez, beti egin nahi izan dituzun argazkiak egiteko modu on bat. EGIA

ARGAZKIGINTZA II
Argazkigintzaren aukera artistikoak jorratuko dituen lantegia duzu hau. Zure kamera analogiko edo digitalari eta zure sormenari etekin guztia ateratzeko, erretratu, paisaia, bodegoi eta beste hainbat konposizio eginez. EGIA

BIDEO ERREALIZAZIOA
Tailer honek ikus-entzunezkoen oinarrizko hizkuntzan –teorian eta praktikan- trebatzeko aukera eskaintzen du; lan praktikoak egingo dira. Baliabide hau ezagutzen ez dutenentzat pentsatuta dago. LARROTXENE

BIDEO ERREALIZAZIOA II
Ikus-entzunezkoen ezagupen teoriko eta praktikoak dituztenentzako tailer praktikoa. Talde lanean oinarriturik, norberaren proiektuak nahiz besteenak egingo dira. LARROTXENE

GIDOIGINTZA
Gidoi-idazketaren prozesua ikasteko tailerra. Parte hartzaileei erregelak zeintzuk diren eta zein erremintaz balia daitezkeen erakutsiko zaie, bai eta erregela eta erremintok beren premien arabera erabiltzen ere. LARROTXENE

GIDOI SORKUNTZA (hamabostean behin)
Gidoigintza tailer hau guztiz praktikoa da eta honako helburu hau du: ikasleek gidoi bat egiteko esperientzia hartzea eta beraien lana taldearen bitartez bideratu ahal izatea. LARROTXENE

AKTOREEN ZUZENDARITZA
Ikastaro teoriko eta praktikoa; honako arlo hauei helduko zaie: helburuak, ekintza sekuentzia, pertsonaien eta harremanen taxuera, koreografiatutako begiradak eta antzezpen-estiloak, entseguen prozesua... LARROTXENE



literatura

IPUIN SORKUNTZA ETA KONTAKETA
Ikastaro honetako parte hartzaileek istorio lilura­garrienak eta ipuinik ederrenak kontatzeko beha­rrezkoak diren teknika eta adierazpen baliabideak ikasiko dituzte. OKENDO, INTXAURRONDO BERRI

LITERATUR SORKUNTZA
Idatz-grina sentitzen dutenentzako moduko ikasta­roa; idazketa sortzailerako tailer bat, non literatur sorkuntzako etapak lantzeko ariketak egingo diren. OKENDO

LITERATUR SORKUNTZA II
Hasierako mailan ikusitako atalak sakonago lan­duko dira ikastaro honetan; irakurketa kritikoak, literatur solasaldiak, norberaren estiloaren lanke­ta. Nobelan sarreratxo bat egingo da. OKENDO

IRAKURKETA TAILERRA
Jarduera honetan parte hartzen dutenei interesa eta gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten liburuak irakurtzea proposatzen zaie. Azarotik maiatzera, hilabetean behin. Bilera horien helburua irakurri dituzten liburuei buruz hitz egitea da, iritziak trukatzea, literatura sorkuntza aztertzea, haientzako interesa duten gaiei buruz eztabaidatzea, e.a. LUGARITZ

BERTSOLARITZA
Euskal bertsoa tradizio kultural bat izatetik, azken urteetan masa fenomeno izatera pasatu da. Tailer honetan gure poesia estilo honek eskaintzen dizkigun mota, egitura eta posibilitateak ikusiko ditugu. ERNEST LLUCH, OKENDO



autoezagutza eta osasuna

SENDABELARRAK
Ikastaro honetan, oinazeak eta gaixotasunak arin­tzeko betidanik erabili izan diren landareak bereiz­ten eta jasotzen ikasiko duzu. Haiek erabiltzen ikasiko duzu, bai eta pomadak, kremak, infusioak, ukenduak eta beste egiten ere. LOIOLA, INTXAURRONDO BERRI

GRAFOLOGIA
Arteren bat menderatu eta ezagutza zientifikoa lortu nahi badugu, printzipio orokorrak ikasi beharko ditugu, modu egokian ezagutu eta giza esperientzia bihurtu. Hori idazketaren bidez adie­razten da. LUGARITZ

ENEAGRAMA
Eneagramaren helburu nagusia gutako bakoitzak zein eneagrama mota daukagun jakitea da, modu honetan gure konpultsioa aurkitzeko eta lantzen ikasteko eta ondorioz, gure askatasuna eta sendabidea lortzeko. Autoezagutzarako bidai da. LOIOLA

IRUDI GIDATUA ETA MUSIKA
Helen Bonnyren GIM metodoa (Guided Imagen and Music) inkontzienteko irudiekin ari izaten da, pertsonaren hainbat alderdi lantzeko sortutako musika programek gidaturik. Kontzientzi egoera ez ohikoan, gizakia gai da inkontzientetik datozen irudiak izateko (ikusizkoak, entzunezkoak, gorpu­tzekoak, intuitiboak, oroitzapenak…). Irudi horiek norberaren alderdi ezezagunei buruzko informa­zioa ematen dute, eguneroko bizitzan eragina duten alderdiez. Musika, luze aztertutako progra­metan egituraturik, prozesu horren gida izango da, gizakiaren alderdi sakon eta ezezagunekin harremanetan jartzeko duen ahalmenari esker. ERNEST LLUCH

DANTZA HAUSNARTZAILEA
Zeure burua onartzeak, maitatzeak eta daukazun gorputz zoragarri hori eskertzeak, zure mugimen­du propioa gozatzera eramaten zaitu, zure erritmo propioa, bizitzaren dantzan jariatuaz. ERNEST LLUCH

BARRETERAPIA
72 gihar edo muskulu behar dira kopeta belzteko, eta 14 besterik ez irribarre egiteko. Ikastaro honen bitartez, barrea gure emozioen arloko osagai gisa hartzen ikasiko dugu. Lan dibertitu eta ongi eramana egingo dugu, autoezagutzan aurrera eginez. LOIOLA, CASARES-TOMASENE

ERREFLEXOTERAPIA
Oin-erreflexoterapiako ikastaro praktikoa. Ikastaro horretan, hainbat gaitz edo min modu osasungarri eta naturalean arintzeko eta sendatzeko aspaldiko zientzia honetako oinarrizko teknikak ikasiko dituzu. CASARES-TOMASENE, INTXAURRONDO BERRI

ADIMEN EMOZIONALA
Adimen emozionala ez da berezko gaitasuna, ikasi egin daiteke, garatu eta aberastu bizitzan zehar. Bera kontrolatzeko teknikak ezagutuz bizi­modu osasungarriagoa izango dugu, harreman atseginagoak eta inoiz pentsatuko genukeena baino ahalbide handiagoak geure burua garatzeko. LOIOLA

KREMAK ETA POMADAK
Nork ez du bere amona etxeko sendagaiez baliatzen ikusi? Oinordetza hori berreskuratzen saiatuko gara, eta gure garaiko ezagutzekin osatuko dugu. Aurpegiko larruazala garbitzeko krema, odol-zirkulazioa hobetzeko ukenduak, eztulerako eta kongestioa arintzeko xarabeak, masajeak egiteko olioak, etab. ERNEST LLUCH

GORPUTZ JARREREN HEZIKETA
Ikaslea gorputza ezagutzeko, kontrolatzeko eta mobilizatzeko dohaintzea da ikastaro honen xedea. Arnasketaz ohartzea eta menderatzea, eta erlaxazioa. Artikulazioen mugikortasuna/mugiezin­tasuna. Independentzia segmentarioa. Jarrera-portaera hobea edukitzeko proposamenak. LUGARITZ, LARROTXENE

YOGA
Hitzak batasuna esan nahi du, gizakiaren batasuna bere goiko errealitatearekin, gizakiaren bat egitea errealitate unibertsalarekin. Bere helburua nortasunaren integrazio harmonikoa da, burmuin kontzientearen eta inkontzientearen mailarik sakonenen artean. Horretarako, kontrolatu eta erlaxatzeko teknika fisiko eta psikikoak ikasiko ditugu. EGIA, LUGARITZ, CASARES, LARROTXENE, LOIOLA

TAI XI
Tai Xi-ko mugimenduak modu geldo eta erlaxa­tuan egiten dira. Tai Xi-ak gogoa baretzeko eta bizitza modernoko buruko zein gorputzeko tentsio­ak askatzeko onura dakar berekin. Hainbat azter­ketak frogatu duenez, Tai Xi Xuan-a aldian-aldian praktikatzeak tentsioari loturiko gaixotasunak saihesten ditu, hala nola odolaren presioa, diges­tio-arazoak eta bihotzeko gaixotasunak. INTXAURRONDO BERRI, LOIOLA

FENG-SHUI
Energia, edo xi, etxean zehar ibil dadin espazioak ordenatzea baino gehiago da Feng-shui. Sua da, metala, egurra, lurra eta ura, gizabanakoa natu­raren barruan harmonikoki biltzea da. ERNEST LLUCH

ESTRESAREN MANEIUA
Gero eta gehiago konturatzen gara estresak gure bizitzan sortzen dituen arazoekin. Horregatik anto­latu dugu ikastaro hau, non estres patologikoa eragiten duten egoerak saihesten ikasiko dugun. Saihesten jakin ezean, zenbait teknikaren bitartez (dinamikoak eta umorea erabiliz) estresari aurre egiten ikasiko dugu. LUGARITZ

ALEXANDER TEKNIKA
Alexander Teknika Frederick Matthias Alexander (1869 - 1955) aktore australiarrak sortu zuen. Terapia hau, buruaren eta gorputzaren arteko harmoniaren bidez, gorputzeko jarrera hobetzean oinarritzen da. Gorputz tente batean jarrera erlaxatua eta naturala garatzen duen ariketa sorta batek osatzen du. ERNEST LLUCH

OROIMEN LANTEGIA
Ikastaro honetan oroimena hiru ataletan esplika­tzen duen eredua erabiliko dugu: oroimen sensoriala, epe laburreko oroimena eta epe luzeko oroimena. Oroimenaren funtzionamendua ulertu eta atal bakoitza kitzikatzen eta hobetzen ikastea da ikastaro honen xedea. LUGARITZ, INTXAURRONDO BERRI

MASAJEA ETA ERLAXAZIOA (I eta II)
Masaje eta erlaxazioko ikastaro praktikoa: ana­tomia, automasajeko teknikak, oraketa, luza­tze-ariketak, lasaitzeko masajea, olioak, usain gozoak... parte hartzaileek beren burua eta beste pertsonak erlaxatzen ikasiko dute. Parte hartu eta baietz berriro etorri. CASARES-TOMASENE

GORPUTZAREN LENGOAIA
Tradizioz, esaten duguna eta nola esaten dugun kontrolatzeak duen garrantzia irakatsi digute, baina zer esan hitzezko ez den hizkuntzaz, gezu­rretan ari garen, urduri gauden edo parean dugun pertsonarekin koketeatzen saitzen garela agerian jartzen dituzten keinuez? Ikastaro honetan, gure gorputzaren hizkuntza eta besteena ere interpre­tatzen lagunduko digu, gure harreman sozialak hobetuz. LOIOLA

MUSIKOTERAPIA
Hainbat musika-mota entzun eta autoestimua, komunikazioa eta aditzea lantzeko ariketak egingo ditugu. Ikastaro praktikoa da, zeinean parte hartzailea musikaren historian zehar ibiliko den, bere bizikizunak sentitzeaz batera, eta psikomo­trizitateko eta talde-dinamikako hainbat ariketa egiteaz batera. LOIOLA



humanitateak

MUSIKAREN HISTORIA
Musikaren sorreraz teoria ezberdinak daude, baina denek beraren botereei buruz hitz egiten dute: bihotzak eta gizon-emakumeak bateratzen ditu musikak, horregatik aproposa da jainkoen eta gizakien arteko elkarrizketarako. OKENDO

ERROMANIKOA EUSKAL HERRIAN
X. mendearen bukeran hasita eta XII mendera arte, Europa Mendebaldeko espresio artistiko nagusiena Erromanikoa izan zen, bere eraikin nabarmenenak elizak eta monasterioak izanik, arkitektura eta ideia erlijiosoen zerbitzura zeuden pinturak eta eskulturak zituzten apaingarri modura edo funtzio didaktikoarekin. OKENDO

GIZA GEOGRAFIA
Zein harreman dauka emakumeen ilearen kolo­reak emankortasunarekin? Nola aukeratzen dugu taldearen liderra? Nola eragiten du eguraldiak gure animoaren egoeran? Zergatik emakumeen % 80k, bai eskumatiek bai ezkerrek, ditia emate­rakoan ezkerrekoa erabiltzen dute? Zein ezaugarri fisiko mantendu ditugu eboluzioan zehar eta zeintzuk galdu ditugu? Giza gorputzaren atlasa­rekin erantzuna emango diegu galdera hauei eta beste batzuei, gizakiak ingurunean eta gizartearen bizitzan egokitzeko erabiltzen joan den baliabide desberdinak ezagutuz. ERNEST LLUCH

ARTELAN BAT NOLA IRAKURRI
Artelan batek irakurketa maila ezberdinak ditu: gozamen estetiko hutsaz gainera, eraikuntza, koadro, eskultura, instalazioa, eta abar gauzak esan nahi dizkiguten espresio moduak dira. Arteari begiratu eta bere osotasunaz bustitzeko gai izan nahi badugu, obra batek ezkutatzen duen guztia ulertu alegia, aipatu maila horiek aztertzen ikastea ezinbestekoa izango dugu. OKENDO

HORRELA IZAN AL ZEN?
Zer da Historia? Eskolan irakatsi dizkiguten ideietatik haratago, edota jendarte baten “iragan komunak” eraikitzeko erabiltzen diren dogmen gainetik, Historia zientziaren beste arlo bat da, tresna bat alegia, eta bera baliatuz iragana ez ezik giza taldeen oraina eta etorkizuna eraikitzen da. Hain paper pisutsua izanik, ez da harritze­koa letra handiz idatzitako Historia boteredunek monopolizatu izana, eta azken finean irabazleen ondare bilakatu izana. Gure esku dago hori aldet­zea. ERNEST LLUCH

ISLAMAREN HASTAPENAK
Ikastaro honen helburua populazioa perspektiba sozial batetik erlijio islamikora gerturatzea da, baita erlijio honen praktikak inplikatzen dituen aspektu kultural desberdinetara ere. ERNEST LLUCH

EUSKAL ARKEOLOGIA
Helburua arkeologia zer den ulertzea da, zehazki milaka urtetan zehar Euskal Herriko populatzai­leen jatorrian eta eboluzioan sakonduz. ERNEST LLUCH



bestelakoak

IHAUTERIETAKO MAKILLAJEA
Mozorrotzeko erabili izan den objetu nagusia maskara da.Ikastaro honetan gure aurpegia mas­kara bihurtzen ikasiko dugu. ALTZA

KARIKATURAK
Ikastaro honetan, karikaturizatzeko eta parodiatzeko beharrezkoak diren metodoak ika­siko ditugu, biak ohizko marrazkiaren bariante dibertigarriak. LUGARITZ, LOIOLA

ERRETORIKA ETA ORATORIA
Hizlaritza Sizilian sortu zen eta funtsean Grezian garatu zen; prestigioa eta boterea lortzeko tres­natzat zeukaten. Ikastaro honetan zure beldurrak galtzen eta hitzen bitartez konbentzitzen erakutsiko dizugu: Etorri!, ez duzu ezer galtzen, edo galtzen ari al zara etortzen ez bazara? LOIOLA

PANPINEN ETXEAK
Zure ametsetako etxea izan eta eraiki nahi badu­zu, ikastaro honetan teorikoki eta praktikoki beha­rrezkoa den guztia erakutsiko dizugu, zure etxe propia eraikitzen ikas dezazun. LOIOLA

HASIBERRIENTZAKO SUKALDARITZA
Hasi arrautzak frijitzen, segi entsalada on bat prestatzen, birentzako arraina erre labean, eta postrerako, udare goxo-goxoak ardotan. Ikastaro honetan oso modu errazean sukaldean moldatzen ikasiko duzu”. LUGARITZ, LOIOLA, CASARES-TOMASENE Herrera Kirol Elkartean

MUSEOETARA IKUSTALDIAK
Tailer aktibo eta parte hartzailea, non gure hiriko artea ezagutuko dugun Museo, Katedral eta programan proposatutako leku interesgarrietara bisitak eginez. OKENDO

ADIMEN JOLASAK
Helduoi ahaztu egin ohi zaigu jolasten, eta ahaztu egin ohi zaigu jolasteak adimena garatzeko duen balioa ere. Horretarako, nortasun-, estrategia-, motrizitate-jolasak egingo ditugu. Hauen erabilera zein den ikasiko dugu, eta haurrak bezala jolas­tuko gara. LUGARITZ

SUKALDARITZA TRADIZIONALA
(negua eta udaberria) Parte-hartzaileak sukaldeko arteak dituen sekre­tuez jabetuko dira, sukaldaritzaren hastapeneko ikastaro honetan. Lehenengo platerak, bigarrenak eta postreak. Oinarrizko eguneroko menuak osatzea. Barazkiak, arrozak, pastak, haragiak, arrainak, gozogintza eta jaietarako menuak. Gainera, ikastaroaren amaiera eguberrien ingu­ruan izango denez, jaietako menuren bat landuko dugu. LUGARITZ Txirain Elkartean (negu eta udabe­rrikoa) LOIOLA Ur-Kirolak Elkartean (negukoa)

MANDALAK
Hainbat teknika plastikoren bidez, tibetar, hindu, zelta, arabiar, eta abarren kode estetikoak ikasiko ditugu. Sormen prozesua eta erlaxazio teknikak gureganatzeko, musika, aromak eta esperimenta­zio artistikoa landuko ditugu. LOIOLA

ZEINU HIZKUNTZA
Ikastaro honetan hizkuntza alternatibo bat min­tzatzen ikasiko duzu eta horretarako landu egin beharko dituzu arreta eta ikusmen memoria, eskuen trebezia, begi diskriminazioa, epe luze eta laburreko memoria, etab. Gainera, gorren komu­nitatea ezagutu eta baloratzen ikasiko duzu, euren kultura eta hizkuntzaren bitartez. LUGARITZ, CASARES-TOMASENE

OPERA ULERTU
Operaren unibertso hori, zer da? Ikastaro hone­tan zerk eta nork osatzen duten ikusiko dugu. Agertokian zer gertatzen den eta operarekin nola gozatu. OKENDO


lantegi irekiak
Lantegi ireki hauen bitartez Kultur Etxeak zure espezialitatea praktikatzeko gune bat eskaintzen dizu, zure afizio bera duten pertsonekin batera. Lantegiok, ikasitakoa bere kontura jarraitu nahi duten DK ikastaroetako ikasle ohiei zuzenduta daude. Hala ere, monitore batek lantegia bisita­tuko du hamabostean behin (astero Zeramikaren kasuan), zalantzak argitu ahal izateko. Aurten lantegi hauek eskaintzen ditugu:

Irrati lantegiak. CASARES-TOMASENE
Zeramika lantegia. CASARES-TOMASENE
Pintura lantegia. OKENDO
Eskulan lantegia. LUGARITZ
Akuarela lantegia. LOIOLA


gazteak
arte plastikoak

MANGA KOMIKIAK
Estilo berezi honen teknikak jorratzeko Ikastaroa. Zure jakin-min artistikoa garatzeko gunea, zure zaletasun berdinak dituztenekin batera, irakasle aditu baten laguntzaz. ERNEST LLUCH

KOMIKIA
Ikastaro honen bitartez, ikasleak, ilustrazaioak egiterakoan, komikiaren munduan erabiltzen diren teknikak ikasiko dituzte, indarra, sentimendua eta dinamismoa emanez. LARROTXENE

arte eszenikoak

ANTZERKIA
Interpretazio lan bat burutzeko nahitaezkoak diren hiru tresnak landuko dira: gorputza, ahotsa eta sormena. Sormen eta ikerketa lanekin gozatu. Kidearekin lana. Jaso eta emateko irekita egon. EGIA, LUGARITZ

PERKUSIOA
Musika adierazpenik zaharrena eta egiazaleena dugu perkusioa, lur osoko herriek partekatua. Tailer hauetan antzinako erritmoak modernoekin nahastuko dituzte, ekialdeko erritmo iradokorrak eta bestetik darbuka, konga, bongo, txintxarria... gozatzera!. ERNEST LLUCH, ALTZA INTXAURRONDO BERRI

HIP HOP
Hip-Hop kulturaren sustraiak AEBBetako eta bere historiaren kultura afroamerikarra ren oinarriraino doaz, oinarrizko lau espresio moduz osaturik dagoelarik. Djing, Mcing, B-Boying eta Grafitti. Hauen artetik Hip-Hop kultura sortzen da egunero handitzen doalarik beste kulturen aportazioei esker. ERNEST LLUCH


haurrak
arte plastikoak

MARRAZKETA ETA PINTURA
Haurren sentikortasun estetikoa garatzen saiatuko gara, horretarako arte plastikoetako hainbat ariketa erabilita; marrazketa, kolorea eta forma landuko dira, modu atsegin eta gozagarriz. LUGARITZ, LARROTXENE, LOIOLA, CASARES

eskulanak

ZERAMIKA
Haurren ukimen-sentikortasuna garatuko da, zeramika-tekniken bitartez: modelatua, txurroak, plakak... Buztinaren sekretuak ikasiko dituzte. CASARES-TOMASENE

PAPIROFLEXIA
Papiroflexia, paper orri baten tolesdurak oinarri bezala hartuta, ezagutzeko modukoak diren irudiak sortzeko artea da. Ezagutza gutxi batzurekin eta irudimenarekin, arte honekin aurrerapauso bat eman dezakegu eta benetan majikoak diren pertsonaiak sor ditzazkegu: iratxo maitagarri eta dibertigarrietatik, suzko dragoi harrigarrietara.Ikastaro honetan, mundu majiko bat sortuko dugu,magoekin, maitagarriekin, sirenekin, zentauroekin, jeinuekin eta beste pertsonai sinesgaitz askorekin, hain sinplea den paper orri bat bakarrik erabiliaz. ERNEST LLUCH

HAUR TAILERRA
4-8 (urte) Burutuko den tailerra: esku trebetasuna eta irudimena lantzeko tailerra izango dugu: mozorroak, eskulanak, sukaldaritza...
8-12 (urte) Adin tarte honekin, teknika ezberdinak erabiliko dira, spraiak, larrugintza, pultserak, muntaketak, bolatxoekin egindako figurak... EGIA

BISUTERIA
Aspaldiko garaietatik, gizakiak bere gorputza apaindu eta goraipatu du, berak egindako bitxi eta txirtxiluekin. Ikastaro honen bitartez, ikasleari bere gustura objektu propioak egiten erakutsiko zaio, bere burua nortasunez apaintzeko. INTXAURRONDO BERRI

arte eszenikoak

ANTZERKIA
Ikastaro honen helburu nagusia gizakiaren espre­sio eta sormen abileziak garatzea da. Jolasaren bitartez, haurrak talde lanerako hain beharrezkoak diren komunikazio eta entzumen gaitasunak gara­tuko ditu. Modu dibertigarri eta ludikoz, desinhi­bizioa, gorputza, soinua, hitza, erritmoa, fantasia eta sormena landuko ditugu. LUGARITZ, EGIA

GITARRA
Haurrek melodia errazak jotzen ikasiko dute. Haurrek beren gaitasun artistikoak garatzeko unea izango dute. Ikas ezazu gitarra jotzen eta ikusiko duzu nola erortzen zaren bere sareetan. INTXAURRONDO BERRI

MUSIKALAK GUSTUKO?
Grease, Cats, Cabaret... gustukoak badituzu, apunta zaitez eta hauetako batean parte hartu.Ikastaro hau, bere bizitzaren momentu batean Musikal haundi baten protagonista izatearekin amets egin zuten pertsonentzat da. LARROTXENE

BATUKA
Batuka (Batuka dantza), dantzan adituak diren zenbait pertsonak, gimnasia, dantza eta dibertsioa nahastuz sortutako diziplinatzat bezela defini daiteke. ALTZA, INTXAURRONDO BERRI

irudia eta soinua

KAMERAREN ATZETIK I, II, III
Ikastaro hauen bidez, haur eta gaztetxoak irudien produkzio eta errealizazio prozesuan sartuko dira eta beren sormena landuko dute; bide batez, beren zentzu kritikoa garatuz, zine edo telebista pantailaren aurrean aktibo izaten lagunduko zaie. LARROTXENE



beste

COMP-ARTE
Tailer honetan “beraiek” haur bat bezala ikusiko zaituzte eta “zuk” handitzen ari direla ikusiko duzu. Comp-arte guraso eta seme alabentzat irekia dagoen espazio bat da, eta bertan sormen aktibitateak landuko dira. CASARES-TOMASENE

MUSIKA TRESNEN SORMENA
Mahai gainean boligrafo batekin danborra jotzen baduzu, bi freskagarri ontziekin maraka batzuk egiten badituzu, erritmoa, musika, perkusioa,talde lana,...gustokoak badituzu, ikastaro honetan musika tresna bat egiten eta beste zenbait gauza egiten erakutsiko dizugu. OKENDO


KULTUR ETXEAK
DONOSTIA KULTURA
Konstituzio plaza,1
• tel. 943 481150
• donostiakultura@donostia.org

Casares·Tomasene
Darieta bidea, 1 (Altza)
• tel. 943 351149
• casares@donostia.org

Altza
Larratxo pasealekua, 55
• tel. 943 351149
• casares@donostia.org

Ernest Lluch
Anoeta pasealekua, 7 (Amara)
• tel. 943481919
• amara@donostia.org

Larrotxene
Intxaurrondo kalea, 57 (Intxaurrondo)
• tel. 943 291954
• larrotxene@donostia.org

Intxaurrondo Berri
Gaztela kalea, 2
• tel. 943 279343
• larrotxene@donostia.org

Loiola
Aralar mendikatea kalea, 17
• tel. 943 454605
• loiola@donostia.org

Lugaritz
Heriz pasealekua, 20 (Antiguo)
• tel. 943 310780
• lugaritz@donostia.org

Okendo
Nafarroa hiribidea, 7 (Gros)
• tel. 943 290672
• okendo@donostia.org

Egia
Baztan, 21
• tel. 943 291514
• egia@donostia.org

Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder, z/g
• tel. 943 481488
liburutegia_alderdieder@donostia.org
www.donostiakultura.com