![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
| NEGUKO IKASTAROAK 2007-2008 |
| Ikastaroen informazioa PDFn |
| Izena emateko epea: irailaren 10etik 21era. Donostia Kulturako kultur etxe guztietan. |
|
Matrikulazioa Noiz: Irailaren 10etik 21era Non: DONOSTIA KULTURAren edozein kultur etxetan, Liburutegi Zentralean edo DONOSTIA KULTURAren egoitza zentralean, Konstituzio plaza,1 1. (Altzan Casares-Tomasene kultur etxean soilik) Ordutegia: 16:00 – 20:00 Irailaren 11tik aurrera Okendo, Ernest Lluch, eta Casares-Tomasene Kultur Etxeetan, 10:00etatik 14:00etara ere bai. www.donostiakultura.com 1. Matrikulazio Arauak 1.1 Izena DONOSTIA KULTURAren edozein kultur etxetan, Liburutegi Zentralean (azaleztapen ikastaroak bakarrik) edo DONOSTIA KULTURAren egoitza zentralean (Konstituzio plaza,1) eman ahal izango da, ez derrigor ikastaroa egingo den kultur etxean. 1.2 Ordainketa bakarra izango da, eta ikastaro osoagatik. Bi eratan egin daiteke: • Kultur Etxeetan, adierazten diren ordainketa txartelen bitartez. • Izena emateko unean adieraziko den kontu korrontera banku transferentzia eginez. 1.3 Ordainketa banku transferentziaren bidez eginez gero, sarrera egiaztagiria aurkeztu beharko da hurrengo bost lan-egunen barruan, matrikula ontzat eman dadin. Bestela, izen ematea bertan behera geratuko da. 1.4 Ordaindu eta gero, matrikula ez da itzuliko, salbu eta DONOSTIA KULTURAk ikastaroa bertan behera utziko balu. 2. Parte Hartzeko Irizpideak 2.1 Ikastaroetako parte hartzaile kopurua mugatua da. Plaza horietarako lehentasuna izango dute donostiarrek donostiar ez direnen gainetik, ikastaroa egin ez dutenek errepikatu nahi dutenen gainetik. Donostiar ez direnen eta ikastaroa errepikatu nahi dutenen inskripzioak erreserbako zerrenda batean sartuko dira, eta plaza bat izateko eskubidea izango dute baldin eta, izena emateko epea amaitu ondoren, aukeratutako ikastaroan plaza librerik balitz. 2.2 Pertsona bakoitzak gehienez ere bi ikastarotarako eman ahal izango du izena ikasturte berean (ikastaro puntualak eta lantegi irekiak izan ezik). 2.3 Pertsona batek gehienez beste pertsona baten izena eman dezake, salbu eta gurasoek seme-alaba adin txikikoen izenak ematen dituztenean. 2.4 Kontrakoa adierazten ez bada, ikastaro guztiak hasierakoak edo lehenengo mailakoak dira. 2.5 Hastapeneko ikastaroa egiteak ez du esan nahi hurrengo urtean bigarren mailarako plaza erreserbatuko denik. Orobat, bigarren mailako ikastaroetan parte hartzeko, nahitaezkoa da hasiera ikastaroa egina izatea. 3. Deskontuak 3.1 Gazte-, langabe- edo pentsionista-txartela dutenei eta familia ugaria direnei %25eko deskontua egingo zaie, haur ikastaroetan izan ezik, deskontu hau automatikoki jarrita baitago. Deskontuak izena emateko unean baizik ez dira egingo. 3.2 DK txartelak (Kutxa-Donostia Kultura eta Donostia Kultura) aurkezten dituztenei %10eko deskontua egingo zaie, lor daitezkeen beste deskontuez gainera. 3.3 UPV/EHUko ikasleei, erakunde honek, ikastaroetan parte hartzeagatik ordaindutako kopuruaren %15 itzuliko die kredituen amortizazioa onartzen denean. 4. Oharrak 4.1 Kultur etxe bakoitzak, beste arau gehigarri batzuk ipin ditzake eskaera kopuruaren arabera. 4.2 Ikastaroaren matrikulako zenbatekoak ez du materiala hartzen barne. Ikastaro batzuetan soilik, DONOSTIA KULTURAk hasierako materiala jarriko du. Ikasleek beraiek ekarri beharko dituzte ikastaroan zehar behar izango diren bestelako materialak. 4.3 Ikasturtea 2007ko urriaren 15an hasiko da eta 2008ko maiatzaren 24an amaituko. “Ikasturte osoa” (i.o.) adierazten den ikastaroetan, ikastaroak bi data hauen artean astero-astero emango direla ulertzen da (dagokion asteko egunean), oporraldi eta jaiegunetan izan ezik. Ikastaro motzagoetan, zehazki adieraziko dira hasiera eta amaiera-datak. 4.4 Ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialak izan eta, ondorioz, arreta berezia behar dutenei, izena ematean hori jakinarazteko eskatzen zaie; hartara ikusi ahal izango da ea ikastaroaren monitoreak zein neurritan eman diezaiekeen erantzun egokia behar horiei. |
| helduak |
|
arte plastikoak
MARRAZKETA Marrazten ikasi nahi dutenentzako ikastaroa. Modu praktiko batean, forma, konposizioa, kolorea eta konfigurazioaren osagaiak erabiltzen ikasiko dugu. LOIOLA LUMATXA Ikastaro honetan lumatxarekin egindako tintaztapenaren teknika desberdinak erabiltzen ikasiko duzu. Ikasteko eta erabiltzeko teknika oso atseginak dira eta behin ezagutuz gero, gure marrazki eta ilustrazioei bizitza ematen eta hobetzen laguntzen digute. ERNEST LLUCH SERIGRAFIA Ikastaro hau, ohial edo beste edozein materialen gain imajinak sortu eta estanpatzea ikasi nahi dutenentzat zuzenduta dago. Teknika ezberdinak erabiliko dira: serigrafia, plantillak edo eta ohialetan zuzenean pintatuz. EGIA OLIO PINTURA Olioz pintatzeko plazerra gozatu nahi duzu? Ikustea eta hautematea, pintzela erabiltzea, kolorea, testura... eta margotzen ikastea, gainera, ikastaro erabat praktiko batean. ERNEST LLUCH, CASARES-TOMASENE, EGIA, LUGARITZ, OKENDO OLIO PINTURA II Dagoeneko olioz margotzen jakin bai, baina gehiago sakondu nahi baduzu, hauxe da zure ikastaroa; parte hartzaileen sormena indartuko dugu, nork bere estiloa topa dezan. OKENDO, LUGARITZ, ERNEST LLUCH, EGIA, CASARES-TOMASENE MARRAZKETA: GIZA GORPUTZA BEREZKO ERAN Parte hartzaileek marrazki teknika oinarrizkoak badituztela jota, gorputzaren ezaugarriak adierazteko teknika espezifikoak landuko dira; alderdi interesgarrienei helduko zaie eta arreta berezia eskainiko zaio proportzioen azterketari; komeni den unean benetako modeloekin arituko gara. ERNEST LLUCH TEKNIKA PIKTORIKOAK Ikastaro teoriko-praktiko honetan pintura-teknika gehienak landuko ditugu, hala nola: akrilikoa, olioa, gouache edo tenpera, koloretako arkatzak, errotuladorea, aerografoa... LUGARITZ AKUARELA Ikastaro honetan akuarelaren teknika ikasiko dugu; teknika horren hainbat alderdi eta efektu landuko ditugu, hainbat ariketaren bitartez. OKENDO EHUNDURAREN ARABERAKO PINTURA Pinturari beste osagai bat gehitu nahi dio ikastaro honek: euskarria. Pinturari eutsiko dion oinarria prestatzen ikasiko dugu, eta ehundura aldatuko duten gai ezberdinak gehituko dizkiogu: papera, harea, hostoak, hariak... Gerora obrari eutsiko dion hasierako oinarria izango da hau. OKENDO, LUGARITZ KOLOREA BIZI Kolorearen eta pinturaren komunikatze-gaitasunak inguruko munduari buruzko kezkak eta islak adierazteko gogoa pizten du. “Kolorea bizi” espazioan, irudimena eta sorkuntza pertsonala abian jartzen dituen prozesu baten bidez, nahi dutena adierazteko motibatzen dira parte-hartzaileak. OKENDO EGUR ESKULTURA (I eta II) Ikastaro honetan honako hauek ikasiko ditugu: egurra aztertzen, tratatzen, tailatzen, objektu txikiak egiten, diseinuak egiten... LARROTXENE GRABATUA Ikastaro hau grabatu kalkografikoaren teknikan murgildu nahi dutenentzat da, nahiz eta ikasleak marrazketarekin duen harremana txikia izan. EGIA eskulanak ZERAMIKA Buztina modelatzen zer sentitzen den sekula esperimentatu ez baduzu, ikastaro honetara etortzea proposatzen dizugu. Garatu zure sormena, zeramika-oreak erabilita: orea egitea, modelatzea, oinarrizko formak sortzea... CASARES-TOMASENE ZERAMIKA II Buztina modelatzen inoiz aritu baldin bazara, ikastaro hau proposatzen dizugu. Aurreko ikastaroan ikasitakoa sakonago landuta, zure sormen-sena gara ezazu. Koloreztatutako buztinak, engobeak, beiradurak... CASARES-TOMASENE ESKU INPRIMAKETA- DISEINU GRAFIKOA Gaur egun oinarrizkoa den funtzio bati eskainitako espazioa da hau: inprimaketa. Mundu Digital baten inguruan bizi garenez, ikastaro honek liburuxka, txartel, kartel, eta abarri ikuspegi berri bat ematea proposatzen du. Eskulanak seriean egin ahal izateko leku bat, estetika, kalitatea eta ekonomia hobearekin batekin eta teknika artistikoak gaur egungo beharrei egokituz. LARROTXENE ALTZARIEN ZAHARBERRITZEA Zer egingo dut “traste” honekin? Etorri ikastaro honetara eta altzari bat zaharberritzen erakutsiko dizugu, edo erabat aldatzen eta zuk nahi duzun estiloan uzten. Ez ezer bota, ikasi birziklatzen. Harritu egingo zara, zenbat gauza egiten dakizun... EGIA, LARROTXENE ALTZARIEN ZAHARBERRITZEA II Badakizu desugertzen (dekapatzen), koipegabetzen, tindatzen, lixatzen... Ikastaro honetan parte hartuz gero, artista eta profesionalago bihurtuko zara zure altzarien akabera egiterakoan. EGIA, LARROTXENE KALIGRAFIA ARTISTIKOA Ordenadorea gero eta gehiago ari da sartzen, baina hala ere ez genuke kaligrafiaren artea ahaztu behar; eta ez genioke uko egin behar idazkera eder artez apainduari, diseinu irudimentsuaz eta kolorearen erabilera sortzaileaz baliatuta arte-lan bihurtutako idazketari. ERNEST LLUCH ESKULANAK Ikastaro honetan eskulanetarako hainbat teknika ikasiko duzu: egur, beira, oihal, zeta, eta metal gaineko pintaketa; eztainuaren eta larruaren bozelketa, beira gaineko grabatua, sasi Tiffany’s teknika brontzearen, egurraren, harriaren imitazioa... Zatoz eta topa ezazu zure baitan dagoen artista hori. ERNEST LLUCH, LUGARITZ, CASARES-TOMASENE AZALEZTAPENA Eskuz azaleztatzen ikasteko tekniketarako sarrera, eta erremintak eta materialak ezagutzea, bai eta zeregin oinarrizkoenak ere, hala nola kolak eta paperak prestatzea, ebakitze teknikak, liburuak jostea, eta abar. LIBURUTEGI NAGUSIA AZALEZTAPENA II Liburuak azaleztatzeko teknikak eta erak ikasiko dira: joste-motak, azalen materialak, azaleztatzeko estiloak, larruaren trataera eta abar. LIBURUTEGI NAGUSIA BISUTERIA (I eta II) Aspaldiko garaietatik, gizakiak bere gorputza apaindu eta goraipatu du, berak egindako bitxi eta txirtxiluekin. Ikastaro honen bitartez, ikasleari bere gustura objektu propioak egiten erakutsiko zaio, bere burua nortasunez apaintzeko. EGIA arte eszenikoak ANTZERKIA Ikerketa lantegia. Interpretazio, komunikazio eta sormen gaitasunak ezagutu eta praktikan jarri nahi dituzten helduei zuzendua. Ideia, hitz edo soinu batetik abiatuz sortzea. Joko dramatikoa erabiliz, antzezpenera modu ludikoan hurbiltzea. Antzerki zaletasuna eta talde-lana bultzatzea. LUGARITZ KAXA FLAMENKOA Flamenkoaren konpasaren bitartez zeure burua aske utzi, oinarrizko erritmoak, txaloen eta kaxaren bitartez ikasiz. Ikastaro honetan, Flamenkoaren munduan hasiera bat egingo dugu runba, tango, buleria eta alegriekin. INTXAURRONDO BERRI MAKULELE Dantza honek, bi makilekin, dantzarien artean salto eta borrokekin, Brasil eta Paraguairen arteko gerra historia bat gogorarazten du. Gizon aske orok gudara ondorengo bat edo 10 esklabo eramateko ardura izaten zuen. Zenbait esklabok ihes egin zuten Quilombo bat sortzeko (esklabotzatik ihes egindako beltzen elkarte bat); Makulele dantza egiten zuten gudaren bitartez ihes egitea lortu zutela gogorarazteko. INTXAURRONDO BERRI ANTZERKIA II Hasierako antzerki ikastaroa edo antzekoa dagoeneko burutu dutenei eta interpretazioaren munduan gehiago sakondu nahi dutenei zuzendua. LUGARITZ JAZZ DANTZA Jazz dantza New Yorken sortu zen, afrikar dantzetatik, eta garatuz joan da gaur egun arte. Jazzaren balioetako bat koreografian erabiltzeko ematen duen aukera da (telebistako programetan, musika bideoetan, filmetan eta abarretan). EGIA ARETO DANTZAK (I eta II) Ikastaro honetako parte hartzaileek merenge, salsa, rock & roll, cha cha cha, vals eta pasodoblean ikasiko dute. ERNEST LLUCH, LARROTXENE EKIALDEKO DANTZAK (I eta II) Egipto, Turkia eta Libanon dantzatzen diren dantzak. Ez dute antzik Mendebaldekoekin, eta gorputz zati bat besteetatik libre mugitzea dute oinarri. LOIOLA DANTZA AFROBRASILDARRAK (I eta II) Dantza etniko hauek afrikar, amerikar eta europar kulturen nahasketatik sortuak dira, eta lurraren, uztaren eta euriaren jainkoen mesedeak lortzeko dantzatzen ziren. Zatoz eta ikasi dantza hauetan egiten. INTXAURRONDO BERRI (I), EGIA (I eta II) EUSKAL DANTZAK (I eta II) Ezkontzetan, jaietan, berbenetan... dantzatu ahal izatea: fandango eta arin-arin, Lantzeko inauteria, Bolantz dantza, Zazpi jauzi, San Petit, Soka dantza, Luzaide irteera, Gipuzkoako dantzak (agurra eta alpargata). ERNEST LLUCH, LARROTXENE SABEL-DANTZA (I eta II) Zerorren gorputzak gordetzen duen sentsualitateaz ohartuko zara, eta desinhibitzen ikasiko duzu. Zure autoestimuak eta konfiantzak gora egingo dute, ezarritako kanonak alde batera utzita, zure emakume-xarmaz ohartukobaitzara. ALTZA (I eta II), LOIOLA - Martutene (I) TANGOA Tangoaren lehenengo urratsak ikasiko dira. ERNEST LLUCH CAPOEIRA XVI. mendean Amerikara eraman zituzten afrikar esklaboek askatasunerako gudari eutsi zioten, baina onartua ez zutenez dantzaz mozorrotu zuten eta horrela sortu zen Capoeira. Urte batzuetan debekatua izan zuten baina gaur egun Brasilen nazio kirola da eta Mendebaldeko kulturan garatzen ari da une honetan. INTXAURRONDO BERRI DANTZA GARAIKIDEA Dantza garaikidea edo dantza modernoa ballet klasikoaren desberdinak dira, hau kanonetan oinarritutako mugimendu gogorrak egitera bideratzen baitda. Gorputzaren mugimendu aske eta naturalaren bidea jarraitzen du. Imajina sentikorrak sartzen ditu, izaera, hunkipena, begi diseinuarenak izan daitezkenak eta lotura handia du antzerki eta poesiarekin. EGIA GITARRA Hasi gitarra ikasten, eta ikusiko duzu, baietz harrapatu: erritmoak, akordeak, abestiak... eta solfeorik jakin gabe! CASARES-TOMASENE GITARRA II Hasi-masiak badakizkizu, hauxe duzu zeure ikastaroa. Entzumen eta musika-erritmoa hobetuz, ikasi akorde zailagoak, puri-purian dauden abestiak. CASARES-TOMASENE PERKUSIOA Tailer hauetan antzinako erritmoak modernoekin nahastuko dituzue, ekialdeko erritmo iradokorrak eta bestetik darbuka, konga, bongo, txintxarria... Gozatzera! EGIA, ALTZA BATUKA Batuka (Batuka dantza), dantzan adituak diren zenbait pertsonak, gimnasia, dantza eta dibertsioa nahastuz sortutako diziplinatzat bezela defini daiteke. EGIA irudia, soinua eta komunikazioa EGIN ZEURE IRRATSAIOA Zeure irratsaioa egiteko behar duzun guztia ikas ezazu. Ikastaro honek bi zati ditu: lehenengoan lokuzioa, erredakzioa eta gidoigintzaren teknikak landuko dira batetik, eta irratiak dituen ezaugarri teknikoak (analogikoa eta digitala) bestetik. Bigarren zatia guztiz praktikoa izango da eta partaideek mikrofono aurreko jardunak prestatu ondoren, Casares Irratiaren ohiko programazioan emitituko dira (107.4 FM). CASARES-TOMASENE IKUS-ENTZUNEZKO MUNTAKETAREN TEORIA Ikasturte honen xedea ikus-entzunezko edizioaren narrazio mekanismoaen oinarriak ezartzea da. Asmoa ez da edizio programak erabiltzen irakastea, erabiliko badira ere, baizik eta muntaketak ikus-entzunezko obra bakoitzari dagozkion erritmoa eta tonua sorrarazteko duen garrantzia ikusaraztea. Ikasturteak sarrera teoriko txiki bat izango du (muntaketaren historia, muntaketa motak…), film zati ugari ikusiko direlarik adibide gisa, eta alderdi praktikoa, ikas saioetan egingo diren muntatze ariketa txikietan oinarritua.LARROTXENE DOKUMENTAL PROIEKTUEN ERREALIZAZIOA Dokumentalen errealizazioa jorratuko duen Ikasturte osoko ikastaro honek perspektiba bikoitza izango du: grabazioaren aurretiko prestaketa prozesuaren alderdi teorikoa eta sortzailea, generoan oinarritutako adibidekin oinarrituz eta proiektuek errealizazio praktikoa ikastaroan sortu litezkeen dinamiken arabera. LARROTXENE SOINUA ORDENADOREZ Ikastaro honetan soinuaren ediziorako eta manipulaziorako dauden baliabideak ezagutuko dituzu. Soinu desberdinak nola nahastu, konprimitu edo elkartu; efektu berezien sorkuntza; etenak, errepikapenak… Euskarri informatikoek eskaintzen dituzten bitartekoekin lan egiten da bereziki. CASARES-TOMASENE BLOG ETA PODCAST SORKUNTZA Sarean zure idazki eta audio burutazio edo sorkuntzak nola zabaldu ikasi nahi? Jakin beharreko guztia ikasiko duzu ikastaro honetan: blogak (norberak idatzi eta aldizka gaurkotzen dituen web lekuak) eta podcastak (blogaren antzera, baina soinua eta musika oinarri hartuta) nola sortu, pertsonalizatu eta bertako edukiak gaurkotu. CASARES-TOMASENE OPORRETAKO BIDEOAK BIDEOBLOGERA Informatikak bideoaren alorrean eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko ikastaroa. Zintak digitalizatu, editatu, atal desberdinetan moztu eta antolatu, DVD pertsonalizatuak sortu… Ikastaroan zehar bideoblog bat sortuko da (interneten hainbat bideo jarriz, kronologikoki ordenatuta) bakoitzaren lanak eta aurrerapausoak jasotzeko. CASARES-TOMASENE SEKUENTZIADOREAK ETA MUSIKA ELEKTRONIKOAREN PRODUKZIOA Musika elektronikoa konposatu eta produzitzen ikasteko aukera. Konposizio eta sekuentziazio programa desberdinak landuko dira bakoitzaren ezaugarri eta posibilitateak azalduz. Besteak beste, MIDI lengoaiak nola funtzionatzen duen ere ikusiko da. CASARES-TOMASENE KOMUNIKAZIO GRAFIKOA Ikastaro honetan, argazkiaren edizio, sorkuntza eta konposizio arloetan dauden baliabide informatikoak landuko dira, komunikazioaren alorrean aplikatzeko asmoarekin. Gure sormena errazagoa eta aberatsagoa izango da erreminta hauek ezagutu ondoren. CASARES-TOMASENE ARGAZKIGINTZA Kameren funtzionamenduaren eta ahalbideen hasi-masiak, modu atsegin eta praktikoan. Zure kamera ondo ezagutzeko eta, kreatibitatez eta kalitatez, beti egin nahi izan dituzun argazkiak egiteko modu on bat. EGIA ARGAZKIGINTZA II Argazkigintzaren aukera artistikoak jorratuko dituen lantegia duzu hau. Zure kamera analogiko edo digitalari eta zure sormenari etekin guztia ateratzeko, erretratu, paisaia, bodegoi eta beste hainbat konposizio eginez. EGIA BIDEO ERREALIZAZIOA Tailer honek ikus-entzunezkoen oinarrizko hizkuntzan –teorian eta praktikan- trebatzeko aukera eskaintzen du; lan praktikoak egingo dira. Baliabide hau ezagutzen ez dutenentzat pentsatuta dago. LARROTXENE BIDEO ERREALIZAZIOA II Ikus-entzunezkoen ezagupen teoriko eta praktikoak dituztenentzako tailer praktikoa. Talde lanean oinarriturik, norberaren proiektuak nahiz besteenak egingo dira. LARROTXENE GIDOIGINTZA Gidoi-idazketaren prozesua ikasteko tailerra. Parte hartzaileei erregelak zeintzuk diren eta zein erremintaz balia daitezkeen erakutsiko zaie, bai eta erregela eta erremintok beren premien arabera erabiltzen ere. LARROTXENE GIDOI SORKUNTZA (hamabostean behin) Gidoigintza tailer hau guztiz praktikoa da eta honako helburu hau du: ikasleek gidoi bat egiteko esperientzia hartzea eta beraien lana taldearen bitartez bideratu ahal izatea. LARROTXENE AKTOREEN ZUZENDARITZA Ikastaro teoriko eta praktikoa; honako arlo hauei helduko zaie: helburuak, ekintza sekuentzia, pertsonaien eta harremanen taxuera, koreografiatutako begiradak eta antzezpen-estiloak, entseguen prozesua... LARROTXENE literatura IPUIN SORKUNTZA ETA KONTAKETA Ikastaro honetako parte hartzaileek istorio liluragarrienak eta ipuinik ederrenak kontatzeko beharrezkoak diren teknika eta adierazpen baliabideak ikasiko dituzte. OKENDO, INTXAURRONDO BERRI LITERATUR SORKUNTZA Idatz-grina sentitzen dutenentzako moduko ikastaroa; idazketa sortzailerako tailer bat, non literatur sorkuntzako etapak lantzeko ariketak egingo diren. OKENDO LITERATUR SORKUNTZA II Hasierako mailan ikusitako atalak sakonago landuko dira ikastaro honetan; irakurketa kritikoak, literatur solasaldiak, norberaren estiloaren lanketa. Nobelan sarreratxo bat egingo da. OKENDO IRAKURKETA TAILERRA Jarduera honetan parte hartzen dutenei interesa eta gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten liburuak irakurtzea proposatzen zaie. Azarotik maiatzera, hilabetean behin. Bilera horien helburua irakurri dituzten liburuei buruz hitz egitea da, iritziak trukatzea, literatura sorkuntza aztertzea, haientzako interesa duten gaiei buruz eztabaidatzea, e.a. LUGARITZ BERTSOLARITZA Euskal bertsoa tradizio kultural bat izatetik, azken urteetan masa fenomeno izatera pasatu da. Tailer honetan gure poesia estilo honek eskaintzen dizkigun mota, egitura eta posibilitateak ikusiko ditugu. ERNEST LLUCH, OKENDO autoezagutza eta osasuna SENDABELARRAK Ikastaro honetan, oinazeak eta gaixotasunak arintzeko betidanik erabili izan diren landareak bereizten eta jasotzen ikasiko duzu. Haiek erabiltzen ikasiko duzu, bai eta pomadak, kremak, infusioak, ukenduak eta beste egiten ere. LOIOLA, INTXAURRONDO BERRI GRAFOLOGIA Arteren bat menderatu eta ezagutza zientifikoa lortu nahi badugu, printzipio orokorrak ikasi beharko ditugu, modu egokian ezagutu eta giza esperientzia bihurtu. Hori idazketaren bidez adierazten da. LUGARITZ ENEAGRAMA Eneagramaren helburu nagusia gutako bakoitzak zein eneagrama mota daukagun jakitea da, modu honetan gure konpultsioa aurkitzeko eta lantzen ikasteko eta ondorioz, gure askatasuna eta sendabidea lortzeko. Autoezagutzarako bidai da. LOIOLA IRUDI GIDATUA ETA MUSIKA Helen Bonnyren GIM metodoa (Guided Imagen and Music) inkontzienteko irudiekin ari izaten da, pertsonaren hainbat alderdi lantzeko sortutako musika programek gidaturik. Kontzientzi egoera ez ohikoan, gizakia gai da inkontzientetik datozen irudiak izateko (ikusizkoak, entzunezkoak, gorputzekoak, intuitiboak, oroitzapenak…). Irudi horiek norberaren alderdi ezezagunei buruzko informazioa ematen dute, eguneroko bizitzan eragina duten alderdiez. Musika, luze aztertutako programetan egituraturik, prozesu horren gida izango da, gizakiaren alderdi sakon eta ezezagunekin harremanetan jartzeko duen ahalmenari esker. ERNEST LLUCH DANTZA HAUSNARTZAILEA Zeure burua onartzeak, maitatzeak eta daukazun gorputz zoragarri hori eskertzeak, zure mugimendu propioa gozatzera eramaten zaitu, zure erritmo propioa, bizitzaren dantzan jariatuaz. ERNEST LLUCH BARRETERAPIA 72 gihar edo muskulu behar dira kopeta belzteko, eta 14 besterik ez irribarre egiteko. Ikastaro honen bitartez, barrea gure emozioen arloko osagai gisa hartzen ikasiko dugu. Lan dibertitu eta ongi eramana egingo dugu, autoezagutzan aurrera eginez. LOIOLA, CASARES-TOMASENE ERREFLEXOTERAPIA Oin-erreflexoterapiako ikastaro praktikoa. Ikastaro horretan, hainbat gaitz edo min modu osasungarri eta naturalean arintzeko eta sendatzeko aspaldiko zientzia honetako oinarrizko teknikak ikasiko dituzu. CASARES-TOMASENE, INTXAURRONDO BERRI ADIMEN EMOZIONALA Adimen emozionala ez da berezko gaitasuna, ikasi egin daiteke, garatu eta aberastu bizitzan zehar. Bera kontrolatzeko teknikak ezagutuz bizimodu osasungarriagoa izango dugu, harreman atseginagoak eta inoiz pentsatuko genukeena baino ahalbide handiagoak geure burua garatzeko. LOIOLA KREMAK ETA POMADAK Nork ez du bere amona etxeko sendagaiez baliatzen ikusi? Oinordetza hori berreskuratzen saiatuko gara, eta gure garaiko ezagutzekin osatuko dugu. Aurpegiko larruazala garbitzeko krema, odol-zirkulazioa hobetzeko ukenduak, eztulerako eta kongestioa arintzeko xarabeak, masajeak egiteko olioak, etab. ERNEST LLUCH GORPUTZ JARREREN HEZIKETA Ikaslea gorputza ezagutzeko, kontrolatzeko eta mobilizatzeko dohaintzea da ikastaro honen xedea. Arnasketaz ohartzea eta menderatzea, eta erlaxazioa. Artikulazioen mugikortasuna/mugiezintasuna. Independentzia segmentarioa. Jarrera-portaera hobea edukitzeko proposamenak. LUGARITZ, LARROTXENE YOGA Hitzak batasuna esan nahi du, gizakiaren batasuna bere goiko errealitatearekin, gizakiaren bat egitea errealitate unibertsalarekin. Bere helburua nortasunaren integrazio harmonikoa da, burmuin kontzientearen eta inkontzientearen mailarik sakonenen artean. Horretarako, kontrolatu eta erlaxatzeko teknika fisiko eta psikikoak ikasiko ditugu. EGIA, LUGARITZ, CASARES, LARROTXENE, LOIOLA TAI XI Tai Xi-ko mugimenduak modu geldo eta erlaxatuan egiten dira. Tai Xi-ak gogoa baretzeko eta bizitza modernoko buruko zein gorputzeko tentsioak askatzeko onura dakar berekin. Hainbat azterketak frogatu duenez, Tai Xi Xuan-a aldian-aldian praktikatzeak tentsioari loturiko gaixotasunak saihesten ditu, hala nola odolaren presioa, digestio-arazoak eta bihotzeko gaixotasunak. INTXAURRONDO BERRI, LOIOLA FENG-SHUI Energia, edo xi, etxean zehar ibil dadin espazioak ordenatzea baino gehiago da Feng-shui. Sua da, metala, egurra, lurra eta ura, gizabanakoa naturaren barruan harmonikoki biltzea da. ERNEST LLUCH ESTRESAREN MANEIUA Gero eta gehiago konturatzen gara estresak gure bizitzan sortzen dituen arazoekin. Horregatik antolatu dugu ikastaro hau, non estres patologikoa eragiten duten egoerak saihesten ikasiko dugun. Saihesten jakin ezean, zenbait teknikaren bitartez (dinamikoak eta umorea erabiliz) estresari aurre egiten ikasiko dugu. LUGARITZ ALEXANDER TEKNIKA Alexander Teknika Frederick Matthias Alexander (1869 - 1955) aktore australiarrak sortu zuen. Terapia hau, buruaren eta gorputzaren arteko harmoniaren bidez, gorputzeko jarrera hobetzean oinarritzen da. Gorputz tente batean jarrera erlaxatua eta naturala garatzen duen ariketa sorta batek osatzen du. ERNEST LLUCH OROIMEN LANTEGIA Ikastaro honetan oroimena hiru ataletan esplikatzen duen eredua erabiliko dugu: oroimen sensoriala, epe laburreko oroimena eta epe luzeko oroimena. Oroimenaren funtzionamendua ulertu eta atal bakoitza kitzikatzen eta hobetzen ikastea da ikastaro honen xedea. LUGARITZ, INTXAURRONDO BERRI MASAJEA ETA ERLAXAZIOA (I eta II) Masaje eta erlaxazioko ikastaro praktikoa: anatomia, automasajeko teknikak, oraketa, luzatze-ariketak, lasaitzeko masajea, olioak, usain gozoak... parte hartzaileek beren burua eta beste pertsonak erlaxatzen ikasiko dute. Parte hartu eta baietz berriro etorri. CASARES-TOMASENE GORPUTZAREN LENGOAIA Tradizioz, esaten duguna eta nola esaten dugun kontrolatzeak duen garrantzia irakatsi digute, baina zer esan hitzezko ez den hizkuntzaz, gezurretan ari garen, urduri gauden edo parean dugun pertsonarekin koketeatzen saitzen garela agerian jartzen dituzten keinuez? Ikastaro honetan, gure gorputzaren hizkuntza eta besteena ere interpretatzen lagunduko digu, gure harreman sozialak hobetuz. LOIOLA MUSIKOTERAPIA Hainbat musika-mota entzun eta autoestimua, komunikazioa eta aditzea lantzeko ariketak egingo ditugu. Ikastaro praktikoa da, zeinean parte hartzailea musikaren historian zehar ibiliko den, bere bizikizunak sentitzeaz batera, eta psikomotrizitateko eta talde-dinamikako hainbat ariketa egiteaz batera. LOIOLA humanitateak MUSIKAREN HISTORIA Musikaren sorreraz teoria ezberdinak daude, baina denek beraren botereei buruz hitz egiten dute: bihotzak eta gizon-emakumeak bateratzen ditu musikak, horregatik aproposa da jainkoen eta gizakien arteko elkarrizketarako. OKENDO ERROMANIKOA EUSKAL HERRIAN X. mendearen bukeran hasita eta XII mendera arte, Europa Mendebaldeko espresio artistiko nagusiena Erromanikoa izan zen, bere eraikin nabarmenenak elizak eta monasterioak izanik, arkitektura eta ideia erlijiosoen zerbitzura zeuden pinturak eta eskulturak zituzten apaingarri modura edo funtzio didaktikoarekin. OKENDO GIZA GEOGRAFIA Zein harreman dauka emakumeen ilearen koloreak emankortasunarekin? Nola aukeratzen dugu taldearen liderra? Nola eragiten du eguraldiak gure animoaren egoeran? Zergatik emakumeen % 80k, bai eskumatiek bai ezkerrek, ditia ematerakoan ezkerrekoa erabiltzen dute? Zein ezaugarri fisiko mantendu ditugu eboluzioan zehar eta zeintzuk galdu ditugu? Giza gorputzaren atlasarekin erantzuna emango diegu galdera hauei eta beste batzuei, gizakiak ingurunean eta gizartearen bizitzan egokitzeko erabiltzen joan den baliabide desberdinak ezagutuz. ERNEST LLUCH ARTELAN BAT NOLA IRAKURRI Artelan batek irakurketa maila ezberdinak ditu: gozamen estetiko hutsaz gainera, eraikuntza, koadro, eskultura, instalazioa, eta abar gauzak esan nahi dizkiguten espresio moduak dira. Arteari begiratu eta bere osotasunaz bustitzeko gai izan nahi badugu, obra batek ezkutatzen duen guztia ulertu alegia, aipatu maila horiek aztertzen ikastea ezinbestekoa izango dugu. OKENDO HORRELA IZAN AL ZEN? Zer da Historia? Eskolan irakatsi dizkiguten ideietatik haratago, edota jendarte baten “iragan komunak” eraikitzeko erabiltzen diren dogmen gainetik, Historia zientziaren beste arlo bat da, tresna bat alegia, eta bera baliatuz iragana ez ezik giza taldeen oraina eta etorkizuna eraikitzen da. Hain paper pisutsua izanik, ez da harritzekoa letra handiz idatzitako Historia boteredunek monopolizatu izana, eta azken finean irabazleen ondare bilakatu izana. Gure esku dago hori aldetzea. ERNEST LLUCH ISLAMAREN HASTAPENAK Ikastaro honen helburua populazioa perspektiba sozial batetik erlijio islamikora gerturatzea da, baita erlijio honen praktikak inplikatzen dituen aspektu kultural desberdinetara ere. ERNEST LLUCH EUSKAL ARKEOLOGIA Helburua arkeologia zer den ulertzea da, zehazki milaka urtetan zehar Euskal Herriko populatzaileen jatorrian eta eboluzioan sakonduz. ERNEST LLUCH bestelakoak IHAUTERIETAKO MAKILLAJEA Mozorrotzeko erabili izan den objetu nagusia maskara da.Ikastaro honetan gure aurpegia maskara bihurtzen ikasiko dugu. ALTZA KARIKATURAK Ikastaro honetan, karikaturizatzeko eta parodiatzeko beharrezkoak diren metodoak ikasiko ditugu, biak ohizko marrazkiaren bariante dibertigarriak. LUGARITZ, LOIOLA ERRETORIKA ETA ORATORIA Hizlaritza Sizilian sortu zen eta funtsean Grezian garatu zen; prestigioa eta boterea lortzeko tresnatzat zeukaten. Ikastaro honetan zure beldurrak galtzen eta hitzen bitartez konbentzitzen erakutsiko dizugu: Etorri!, ez duzu ezer galtzen, edo galtzen ari al zara etortzen ez bazara? LOIOLA PANPINEN ETXEAK Zure ametsetako etxea izan eta eraiki nahi baduzu, ikastaro honetan teorikoki eta praktikoki beharrezkoa den guztia erakutsiko dizugu, zure etxe propia eraikitzen ikas dezazun. LOIOLA HASIBERRIENTZAKO SUKALDARITZA Hasi arrautzak frijitzen, segi entsalada on bat prestatzen, birentzako arraina erre labean, eta postrerako, udare goxo-goxoak ardotan. Ikastaro honetan oso modu errazean sukaldean moldatzen ikasiko duzu”. LUGARITZ, LOIOLA, CASARES-TOMASENE Herrera Kirol Elkartean MUSEOETARA IKUSTALDIAK Tailer aktibo eta parte hartzailea, non gure hiriko artea ezagutuko dugun Museo, Katedral eta programan proposatutako leku interesgarrietara bisitak eginez. OKENDO ADIMEN JOLASAK Helduoi ahaztu egin ohi zaigu jolasten, eta ahaztu egin ohi zaigu jolasteak adimena garatzeko duen balioa ere. Horretarako, nortasun-, estrategia-, motrizitate-jolasak egingo ditugu. Hauen erabilera zein den ikasiko dugu, eta haurrak bezala jolastuko gara. LUGARITZ SUKALDARITZA TRADIZIONALA (negua eta udaberria) Parte-hartzaileak sukaldeko arteak dituen sekretuez jabetuko dira, sukaldaritzaren hastapeneko ikastaro honetan. Lehenengo platerak, bigarrenak eta postreak. Oinarrizko eguneroko menuak osatzea. Barazkiak, arrozak, pastak, haragiak, arrainak, gozogintza eta jaietarako menuak. Gainera, ikastaroaren amaiera eguberrien inguruan izango denez, jaietako menuren bat landuko dugu. LUGARITZ Txirain Elkartean (negu eta udaberrikoa) LOIOLA Ur-Kirolak Elkartean (negukoa) MANDALAK Hainbat teknika plastikoren bidez, tibetar, hindu, zelta, arabiar, eta abarren kode estetikoak ikasiko ditugu. Sormen prozesua eta erlaxazio teknikak gureganatzeko, musika, aromak eta esperimentazio artistikoa landuko ditugu. LOIOLA ZEINU HIZKUNTZA Ikastaro honetan hizkuntza alternatibo bat mintzatzen ikasiko duzu eta horretarako landu egin beharko dituzu arreta eta ikusmen memoria, eskuen trebezia, begi diskriminazioa, epe luze eta laburreko memoria, etab. Gainera, gorren komunitatea ezagutu eta baloratzen ikasiko duzu, euren kultura eta hizkuntzaren bitartez. LUGARITZ, CASARES-TOMASENE OPERA ULERTU Operaren unibertso hori, zer da? Ikastaro honetan zerk eta nork osatzen duten ikusiko dugu. Agertokian zer gertatzen den eta operarekin nola gozatu. OKENDO |
| lantegi irekiak |
| Lantegi ireki hauen bitartez Kultur Etxeak zure espezialitatea praktikatzeko gune bat eskaintzen dizu, zure afizio bera duten pertsonekin batera. Lantegiok, ikasitakoa bere kontura jarraitu nahi duten DK ikastaroetako ikasle ohiei zuzenduta daude. Hala ere, monitore batek lantegia bisitatuko du hamabostean behin (astero Zeramikaren kasuan), zalantzak argitu ahal izateko. Aurten lantegi hauek eskaintzen ditugu: |
|
Irrati lantegiak. CASARES-TOMASENE Zeramika lantegia. CASARES-TOMASENE Pintura lantegia. OKENDO Eskulan lantegia. LUGARITZ Akuarela lantegia. LOIOLA |
| gazteak |
|
arte plastikoak
MANGA KOMIKIAK Estilo berezi honen teknikak jorratzeko Ikastaroa. Zure jakin-min artistikoa garatzeko gunea, zure zaletasun berdinak dituztenekin batera, irakasle aditu baten laguntzaz. ERNEST LLUCH KOMIKIA Ikastaro honen bitartez, ikasleak, ilustrazaioak egiterakoan, komikiaren munduan erabiltzen diren teknikak ikasiko dituzte, indarra, sentimendua eta dinamismoa emanez. LARROTXENE arte eszenikoak ANTZERKIA Interpretazio lan bat burutzeko nahitaezkoak diren hiru tresnak landuko dira: gorputza, ahotsa eta sormena. Sormen eta ikerketa lanekin gozatu. Kidearekin lana. Jaso eta emateko irekita egon. EGIA, LUGARITZ PERKUSIOA Musika adierazpenik zaharrena eta egiazaleena dugu perkusioa, lur osoko herriek partekatua. Tailer hauetan antzinako erritmoak modernoekin nahastuko dituzte, ekialdeko erritmo iradokorrak eta bestetik darbuka, konga, bongo, txintxarria... gozatzera!. ERNEST LLUCH, ALTZA INTXAURRONDO BERRI HIP HOP Hip-Hop kulturaren sustraiak AEBBetako eta bere historiaren kultura afroamerikarra ren oinarriraino doaz, oinarrizko lau espresio moduz osaturik dagoelarik. Djing, Mcing, B-Boying eta Grafitti. Hauen artetik Hip-Hop kultura sortzen da egunero handitzen doalarik beste kulturen aportazioei esker. ERNEST LLUCH |
| haurrak |
|
arte plastikoak
MARRAZKETA ETA PINTURA Haurren sentikortasun estetikoa garatzen saiatuko gara, horretarako arte plastikoetako hainbat ariketa erabilita; marrazketa, kolorea eta forma landuko dira, modu atsegin eta gozagarriz. LUGARITZ, LARROTXENE, LOIOLA, CASARES eskulanak ZERAMIKA Haurren ukimen-sentikortasuna garatuko da, zeramika-tekniken bitartez: modelatua, txurroak, plakak... Buztinaren sekretuak ikasiko dituzte. CASARES-TOMASENE PAPIROFLEXIA Papiroflexia, paper orri baten tolesdurak oinarri bezala hartuta, ezagutzeko modukoak diren irudiak sortzeko artea da. Ezagutza gutxi batzurekin eta irudimenarekin, arte honekin aurrerapauso bat eman dezakegu eta benetan majikoak diren pertsonaiak sor ditzazkegu: iratxo maitagarri eta dibertigarrietatik, suzko dragoi harrigarrietara.Ikastaro honetan, mundu majiko bat sortuko dugu,magoekin, maitagarriekin, sirenekin, zentauroekin, jeinuekin eta beste pertsonai sinesgaitz askorekin, hain sinplea den paper orri bat bakarrik erabiliaz. ERNEST LLUCH HAUR TAILERRA 4-8 (urte) Burutuko den tailerra: esku trebetasuna eta irudimena lantzeko tailerra izango dugu: mozorroak, eskulanak, sukaldaritza... 8-12 (urte) Adin tarte honekin, teknika ezberdinak erabiliko dira, spraiak, larrugintza, pultserak, muntaketak, bolatxoekin egindako figurak... EGIA BISUTERIA Aspaldiko garaietatik, gizakiak bere gorputza apaindu eta goraipatu du, berak egindako bitxi eta txirtxiluekin. Ikastaro honen bitartez, ikasleari bere gustura objektu propioak egiten erakutsiko zaio, bere burua nortasunez apaintzeko. INTXAURRONDO BERRI arte eszenikoak ANTZERKIA Ikastaro honen helburu nagusia gizakiaren espresio eta sormen abileziak garatzea da. Jolasaren bitartez, haurrak talde lanerako hain beharrezkoak diren komunikazio eta entzumen gaitasunak garatuko ditu. Modu dibertigarri eta ludikoz, desinhibizioa, gorputza, soinua, hitza, erritmoa, fantasia eta sormena landuko ditugu. LUGARITZ, EGIA GITARRA Haurrek melodia errazak jotzen ikasiko dute. Haurrek beren gaitasun artistikoak garatzeko unea izango dute. Ikas ezazu gitarra jotzen eta ikusiko duzu nola erortzen zaren bere sareetan. INTXAURRONDO BERRI MUSIKALAK GUSTUKO? Grease, Cats, Cabaret... gustukoak badituzu, apunta zaitez eta hauetako batean parte hartu.Ikastaro hau, bere bizitzaren momentu batean Musikal haundi baten protagonista izatearekin amets egin zuten pertsonentzat da. LARROTXENE BATUKA Batuka (Batuka dantza), dantzan adituak diren zenbait pertsonak, gimnasia, dantza eta dibertsioa nahastuz sortutako diziplinatzat bezela defini daiteke. ALTZA, INTXAURRONDO BERRI irudia eta soinua KAMERAREN ATZETIK I, II, III Ikastaro hauen bidez, haur eta gaztetxoak irudien produkzio eta errealizazio prozesuan sartuko dira eta beren sormena landuko dute; bide batez, beren zentzu kritikoa garatuz, zine edo telebista pantailaren aurrean aktibo izaten lagunduko zaie. LARROTXENE beste COMP-ARTE Tailer honetan “beraiek” haur bat bezala ikusiko zaituzte eta “zuk” handitzen ari direla ikusiko duzu. Comp-arte guraso eta seme alabentzat irekia dagoen espazio bat da, eta bertan sormen aktibitateak landuko dira. CASARES-TOMASENE MUSIKA TRESNEN SORMENA Mahai gainean boligrafo batekin danborra jotzen baduzu, bi freskagarri ontziekin maraka batzuk egiten badituzu, erritmoa, musika, perkusioa,talde lana,...gustokoak badituzu, ikastaro honetan musika tresna bat egiten eta beste zenbait gauza egiten erakutsiko dizugu. OKENDO |
| KULTUR ETXEAK |
|
DONOSTIA KULTURA
Konstituzio plaza,1 • tel. 943 481150 • donostiakultura@donostia.org Casares·Tomasene Darieta bidea, 1 (Altza) • tel. 943 351149 • casares@donostia.org Altza Larratxo pasealekua, 55 • tel. 943 351149 • casares@donostia.org Ernest Lluch Anoeta pasealekua, 7 (Amara) • tel. 943481919 • amara@donostia.org Larrotxene Intxaurrondo kalea, 57 (Intxaurrondo) • tel. 943 291954 • larrotxene@donostia.org Intxaurrondo Berri Gaztela kalea, 2 • tel. 943 279343 • larrotxene@donostia.org Loiola Aralar mendikatea kalea, 17 • tel. 943 454605 • loiola@donostia.org Lugaritz Heriz pasealekua, 20 (Antiguo) • tel. 943 310780 • lugaritz@donostia.org Okendo Nafarroa hiribidea, 7 (Gros) • tel. 943 290672 • okendo@donostia.org Egia Baztan, 21 • tel. 943 291514 • egia@donostia.org Liburutegi Nagusia Alderdi Eder, z/g • tel. 943 481488 liburutegia_alderdieder@donostia.org www.donostiakultura.com |