|
Abuztuaren 31ko jaiak 2008
|
|
Abuztuaren 31 egunean zehar
|
|
1813ko abuztuaren 31n ingeles-portugesek hiria erre zutela oroitzeko urtero egiten den ospakizuna.
|
Egitaraua
Egunean zehar trikitilariek Parte Zaharreko kaleak alaituko dituzte.
18:30 Konpainia guztiak Zuloaga plazan elkartuko dira ibilaldia hasteko. Bide hau egingo dute ondoren: Zuloaga plaza (lehen Errementarien plaza); Abuztuaren 31 kalea (lehen Trinitate kalea); Santa Maria eliza; Kale Nagusia (lehen Nagusia edo Santa Maria); Boulevarda (lehen Lurreko atea edo Plaza Zaharra): Boulevardeko iparraldea (lehen Putzu kale); Bretxa (lehen Santa Ana kalea); San Joan kalea (lehen Maese Loperen kalexka); Arrandegi kalea (lehen Ureta kalexka); Konstituzio plaza (lehen Plaza Berria); Iñigo kalea; San Jeronimo kalea (lehen Eskotilla kalea); Abuztuaren 31 kalea (lehen Trinitate kalea); Trinitate plaza (lehen Kartzela kalea).
Ondoko talde hauek parte hatuko dute: Kainoieta elkartea, Euskal Billera elkartea, Ollagorra elkartea, Aizepe elkartea, Cofradía Vasca de Gastronomía elkartea, Kresala elkartea, Casa de Álava elkartea, Herria elkartea, Antiguoko elkartea, Real Sociedad Hípica elkartea. Aurten Amaika Bat elkartea omenduko dute mendeurrena ospatzen duelako.
21:30 Abuztuaren 31 kaleko argi guztiak itzali eta bertako balkoietan eta kalean dauden guztiak argizari bat piztuko dute. Txistulariak San Bizente Elizaren aurrealdean Donostiako Martxa joko dute, ondoren zuzien, eskopeten eta tronpeten laguntzarekin kalea zeharkatuko dute Santa Maria elizaraino gerturatuz.
22:00 Ibilaldia amaitu ondoren argiak piztuko dira berriro.
|
|
| |
 |
 |
|