|
|
Altzako Sanmartzial jaiak
|
|
Ekainaren 14, 20, 21, 22, 27, 28, 29 eta 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an
|
|
Egitaraua
|
Ekainaren 14a, larunbata
15:00 Erromeria Altzako baserrietatik, San Martzial 2008ko jaien programak eramanez, trikitixaz alaiturik.
Ekainaren 20a, ostirala
18:00 Altzako Pilotalekuan gomazko eta larruzko paleta txapelketaren finalak hainbat mailatan.
21:00 Altzatarra KEan, afaria gomazko eta larruzko paleta txapelketako partaideekin.
Ekainaren 21a, larunbata
10:30 Lehenengo koadrilen arteko San Martzial futbol txapelketako kanporaketak, San Jose de Calasanz eskolan.
16:00 Udal pilotalekuan, XII. koadrilen arteko pilota txapelketako kanporaketak. Izen ematea frontoian bertan egingo da, egun berean 15:00ak arte.
Ekainaren 22a, igandea
10:30 Altzatarra KEaren 50. urteurrena dela eta, hildako bazkideen omenezko meza.
10:30 Udal-pilotalekuan, XII. koadrilen arteko pilota txapelketako finalerdiak eta finalak. Ondoren txapela eta trofeoen banaketa finalera iritsitakoei.
12:30 Herri Kirolak Altzatarra KE ondoko plazan: Iparralde eta Hegoaldeko kirolen erakustaldia. 10 pertsonen artean 2 talde osatuko dituzte, ondoren elkarren aurka aritzeko, (trontzak, txinga-eroatea, zaku lasterketa, ingudea, lasto fardoaren altxaketa, sokatira, gurdiaren birak bere ardatzaren inguruan). Gainera Iñaki Perurena eta Inaxio Perurena aita semeak pisu eta hainbat formako harriak altxatzen ikusiko ditugu.
14:30 Altzatarra KEko bazkideen bazkaria, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko. Bazkaldu bitartean ekintza desberdinak egingo dira.
Ekainaren 27a, ostirala
18:00 Lehenengo Koadrilen arteko San Martzial futbol txapelketako finalerdia eta finala, San Jose de Calasanz eskolan.
23:00 Berbena Udal Pilotalekuan LOLAS CLUB taldearen eskutik.
Ekainaren 28a, larunbata
11:00 Udal Pilotalekuan, herri kirolak Altzako lau auzoen artean. Oleta, Larratxo, Herrera eta kaskoa. Taldeek aurrekotan bezalaxe, hainbat lan izango dituzte. Artaburu jasotzea, gizon proba, zaku lasterketa, pisu altxaldia, enbor trontza, ingude altxatzea, sokatira, eta abar.
12:00 Alza Gimnasioan, II. KYOKUSKINKAI torneoaren parte hartzaileei harrera eta ongietorria. Segidan, parte hartzaileen pisatzea egingo da.
13:00 Udal Pilotalekuan, Altzako Nao Etxea jubilatuen elkarteko abesbatzaren kantaldia.
13:30 Poteo herrikoia auzoko tabernatan zehar.
16:00 Udal Pilotalekuan II. KYOKUSKINKAI San Martzial torneoaren hasiera. Konbateak mailaka izango dira: gaztetxoak, gazteak eta gizonezko arinak.
17:00 WING TSUN eta FILIPINAR ESGRIMA erakustaldiak.
17:45 Pisu ertaineko gizonezkoak (Altzatarra KE saria) eta gizonezko astunak (Casa del Café saria). Arin eta astunak (Transiedes saria) emakumezkoak.
19:00 Amateur mailako boxeo erakustaldia.
19:30 Sari banaketa eta amaiera.
20:15 Altzako plazan, Sardina jatea, Araba Errioxako ardoz bustirik "Solar Gailur" "Luis R" denentzat, dena dohain.
22:30 Udal Pilotalekuan, BENGOA ENTERTAINMENTek alaituriko gaua.
00:30 Altza Kaskoko Jaien ingurutatik Susko-zezena ibiliko da. Bitartean dantzaldia eten egingo da, ondoren jarraitzeko.
Ekainaren 29a, igandea
11:00 III. Ibilgailu Klasikoen kontzentrazioa. Harrera, Altzako Eraikuntza Institutuko parkingean egingo zaie. Ondoren, Altzatik buelta bat emango dute, Roteta, Santa Barbara, Arrizar, Arriberri, Jolastokieta, Larratxo eta berriz ere hasiera puntura.
11:45etan Udal Pilotalekuan, Pilota partidak.
1. Partida (lau t'erdian): Mendizabal - Olaetxea
2. Partida Koka/Oteiza - Saralegi/Argote
Partiden amaiera, kamiseta eta urdaiazpikoen zozketak egingo dira.
12:15 Hamaiketakoa Peña Tabernan ibilgailu klasikoen kontzentrazioko partehartzaileentzat.
13:30 Ibilgailu klasikoen kontzentrazioko sari banaketa eta agurra. Izen ematea Ekainaren 27ra arte (tel. 695 782 695 Manu). Eskerrak Altzako Eraikuntzako Institutuari ekintzarekin laguntzeagatik.
17:00 Altzako plazan, Herri Ametsa dantza taldeak bere dantzekin alaituko gaitu. 18:00 Sagardo dastatzea Udal Pilotalekuan, ondorengo sagardogileen parte hartzearekin: Buenabentura, Egiluze, Garziategi, Lizeaga, Otsua-Enea eta Petritegi. Trikitixaz alaiturik.
20:00 Eliz Abesbatzak, "Eslava maisuaren Salbea lau ahotsetan abestuko du.
20:30 Buruhandiak trikitixaz lagunduta.
20:30 Afaria Altzatarra KEn Danborradako partehartzaileentzat.
22:30 Danborrada Altzako kaleetatik, Pasai Txarangak lagunduta.
00:00 Udaletxeko balkoietan, Banderaren Igoera, San Martzial himnoa abestuz, ikusle, danbodarradako partehartzaileak eta Pasai Txarangakoak parte hartuz.
San Martzial himnoa - San Martzial Gozoak
Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
Saria emango digu gure Jaungoikoak
Zure bost ogiekin, zure bi arraiekin
Bost milak izan zuten mantendu zerekin
Hargatik zure ondoren dabiltza gizonak
Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
Saria emango digu gure Jaungoikoak (bis)
Ekainaren 30a, astelehena. SAN MARTZIAL EGUNA
09:00 Diana dultzainariekin, Altza kaskoko kale nagusietatik.
11:00 Altzako Elizan, Meza Nagusia bere Zaindariaren omenez,
12:00 Altzako plazan, "Show Gorriti"; poniak, zezentxoak, basurde askeak, oilarrak, etab.
17:00 Bolo jaurtiketa "XXIII. San Martzial saria" senior mailan. Saio amaieran sari banaketa.
18:00 HORTZMUGA Taldearen SUPERPLAST izeneko saioa, Casares Tomasene kultur etxeak antolatuta.
19:00 Toka Lehiaketa XXIII. San Martzial saria. Izen emateko epea 20:00ak arte. Jaurtiketen amaieran sari banaketa.
22:00 Poloniako "WROCLAW" dantza taldearen eskutik gau giro ederra
Uztailaren 1a, asteartea
11:00 Parrokian herrian hildako aldekoen Meza.
11:00 Altzako Eraikuntza Institutuan, adin guztietako ume eta gaztetxoentzako tailerrak, begiraleen laguntzarekin.
12:00 Udal Toka-lekuan Nao Etxea jubilatuen elkarteak antolatuta bazkideentzako XXIII. Toka Lehiaketa.
12:30 Altzako Eraikuntza Institutuan, haur parkea (gaztelu puzgarriak, zezen mekanikoa, ludoteka...).
16:00 Altzako Eraikuntza Institutuan, haur parkea (gaztelu puzgarriak, zezen mekanikoa, ludoteka...). Esker beroenak Altzako Eraikuntza Institutuari, bere laguntzarengatik.
17:00 Udal Bolatokian, haurrentzako bolo jaurtiketa. "VII. San Martzial Saria".
18:00 Nao Etxea Jubilatuen Elkarteko egoitzan, toka, mus, tute, seikoak, botea, igel-jokoa, dominoa eta abarreko garaileei trofeoen banaketa. Ondoren, Lunch gustagarri bat emango zaie bertaratutakoei (bazkideentzat bakarrik).
18:00 Peña Tabernan, TXOKOLATE JANA MUNDIALA.
18:00 Frantxilla Berriko balantzan, biharamunean idi probatan parte hartuko duten idi bikoteen pisatzea, Gipuzkoako Herri Kirolen epailea eta Foru Aldundiko albaitaria bertan direlarik.
19:00 Jubilatuen Elkarteko Egoitzan; dantzaldia "TREKU" taldearen eskutik.
19:30 Buruhandiak Altzako festa ingurunean barrena.
22:00 Udal Pilotalekuan, dantzaldia LAIOTZ MUSIKA TALDEAren eskutik.
Uztailaren 2a, SANTA ISABEL. BASERRITARRAREN EGUNA
10:00 Meza Nagusia San Martzial Elizan.
10:30 Nao Etxea Jubilatuen Elkartearen eskutik, taloen egitea eta bere salmenta. Artoletxe baserriko sagardoz lagunduta.
10:45 Udal Pilotalekuan, XXIII. Sagardo lehiaketa, honako sagardogileek parte hartuko dutelarik: Martuteneko Barkaiztegi, Astigarragako Buenaventura, Garziategi, Lizeaga, Oyarbide eta Petritegi eta Hernaniko Aitzueta eta Otsua Enea. Lehiaketaren amaieran, irabazleari txapela eta trofeoa emango zaizkio.
12:00 Idi Probak Udal probalekuan. Aurretik zozketatuta parte hartzen duten lau bikoteetatik, bi goizean irtengo dira eta beste biak arratsaldean. Diru sariez gain, bikote garaileari trofeoa emango zaio. Saria jaso ahal izateko, 2.000 Kg.ko harriarekin gutxienez 30 plazako lana bete beharko dute. Honako bikoteek hartuko dute parte: Lasarteko Telleria, Frantxilla-Berriko Loinaz, Errenteriako Matxain eta Zamalbideko Irarreta.
13:00 Altzako San Martzial plazan, Amaia Agirre eta Andoni Egaña bertsolarien saioa.
14:30 Altzatarra KEn Anaitasun bazkaria Amaia Agirre eta Andoni Egaña bertsolariekin.
18:00 Udal Probalekuan, Idi probak. Goizean irten ez diren bi bikoteek hartuko dute parte.
19:30 San Martzial plazan, Amaia Agirre eta Andoni Egaña bertsolarien saioa.
Bertsolariek saioa amaitutakoan, Altzako 2008ko San Martzial Jaiak amaitutzat emango dira.
|
|
| |
 |
 |
|