ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Antiguako San Sebastian jaiak

Egitaraua
Urtarrilaren 10a, osteguna
20:00. Bakarrizketak DOKAn: Aitor Navarro, Ruben eta Jonny Tempestades.

Urtarrilaren 11a,ostirala
17:00. Jaietako zapia erosteko aukera Alfonso XIII.aren plazan.
Txupinazoa botako dute.
17:30. Detraka taldearen Zirkus Mirkus ikuskizuna, kalean.
19:00. Buruhandiak eta Igeldoko trikitilariak auzoko kaleetan, Antiguotarrak elkartetik abiatuta.
20:30. Nancho Novoren Sobre flores y cerdos, mas nacho que largo antzezlana Lugaritz kultur etxean.
22:00. Mus Txapelketa azkarra Txirain elkartean.
II. Antigua rock jaialdia: Anestesia, Surfin Kaos eta Hesian taldeak.

Urtarrilaren 12a, larunbata
11:00. Haur jolasak Gaskonia plazan haur guztientzat. Opariak eta gozokiak banatuko dituzte.
Iruņeko Ttuntturroak eta pertsonaia mitologikoak auzoko kaleetan.
12:00. Bertso poteoa Xabier Silveira eta Fredi Payarekin.
Iraunkorrak txaranga auzoko kaleetan ibiliko da.
13:00. Toka txapelketa ume eta helduentzat Gaskonia plazan Txirain elkarteak antolatuta.
13:30. Satza auzotar zenari omenaldia egingo diote Benta Berriko plazan.
13:45. Kalejira Iraunkorrak txarangarekin Ibaetaraino.
14:30. Herri bazkaria EHUko gelategian, Iraunkorrak txarangarekin.
17:00. Herri kirol eta euskal jokoak Jose Maria Sert plazan.
18:00. Kalejira Iraunkorrak txarangarekin.
18:30. Koadrilen arteko jokoak txosnetan, Iraunkorrak txarangarekin.
19:30. Koadrilentzako kamioi kantaria Antiguako kaleetan zehar.
NPJ taldeak hainbat taldetako bertsioak joko ditu.
20:00. Nancho Novoren Sobre flores y cerdos, mas nacho que largo obra Lugaritz kultur etxean.
23:00. Trakets taldearekin berbena frontoian.

Urtarrilaren 13a, igandea
10:00. II. Pio Baroja eskalada txapelketa, haur eta helduentzat.
Diana auzoko txistulariekin eta dultzaineroekin.
Pilota partidak:Lizarra eta Antigua nor baino nor: alebin, infantil, kadete, jubenil eta nagusiak.
12:00. Zanguango taldearen El desaucio obra, Gaskonia plazan.
12:15. Zaldi lasterketa Ondarretan.
17:00. Eskalada txapelketaren finalak helduen mailan.
18:00. A Capella kontzertua. Ipar Euskal Herriko abestiak. Niko eta Dominika Etxart aita-semeekin merkatu zaharrean.
20:00. Nancho Novo aktorearen Sobre flores y cerdos, mas nacho que largo obra Lugaritzen.

Urtarrilaren 17a, osteguna
18:15. Eskuz Binakako Pilota Txapelketa herrikoiaren finalak. Mikel Unanuek sariak emango dizkie irabazleei eta hari ere omenalditxoa egingo diote. Ondoren, Baez anaiek, Josebak eta Igorrek, Onsalo eta Galarragaren aurka jokatuko dute.
22:00. Txan magoa DOKAn ariko da.

Urtarrilaren 18a, ostirala
18:00. Haurrentzako merienda Gaskonia plazan.
18:30. Zezensuzkoa eta Iraunkorrak txaranga Matia kalean zehar ibiliko dira.
19:00. Buruhandiak eta Iraunkorrak txaranga, Matia kalean.
Luntxa elegante joaten diren guztientzat.
19:30. Poteo elegantea Iraunkorrak txarangarekin.
21:00. Gariren kontzertua Lugaritz kultur etxean.
21:30. Auzorock jaialdia: Jipoi, Not Enough, Afonia eta Uk Bill taldeen kontzertua.

Urtarrilaren 19a, larunbata
11:00. Dema desafioa: Patxi asto bizkaitarraren eta Igeldo eta Antiguako zazpina lagunen artean 527 kiloko harriarekin.
12:30. Jotak auzoan zehar.
16:30. Hegazti erakustaldia Jose Maria Sert plazan.
18:00. Buruhandiak Jose Maria Sert plazan.
19:00. Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da.
00:00. Sansustene elkarteak bandera jasoko du eta handik aurrera Antiguako danborradak aterako dira. Basoetxeak jaitsiko du bandera.