IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   



HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostiako jaiak »  Ibaeta. Jaiak 2008

Ibaeta. Jaiak 2008
Ibaetako jaiak

Argazkia: www.donostia.org
Egitaraua

martxoaren 1etik 10era
Martxoaren 1a, larunbata

Aingeru Guardakoaren ermitan
11:00 Meza
12:00 Salda, txikitixa eta herri jolasak Gorriti showekin
12:45 Sebastián Lizaso, Andoni Egaña, eta Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien saioa
17:00 Gorriti show jolasak eta trikitixa.
18:30 Sebastián Lizaso, Andoni Egaña, eta Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien bigarren saioa.
19:00 Trikitixa

Martxoaren 2a, igandea

10:00 Kadete mailako bizikleta lasterketa
12:00 Pala txapelketaren finala

Martxoaren 6a, osteguna

19:30 Javier Sadaren hitzaldia: La historia de este lado del túnel. Parrokiako beheko aretoan. Illarra Berri elkartearen laguntzarekin.

Martxoaren 7a, ostirala

17:30 Oria txaranga. Txokolate jatea.
18:00 Buruhandiak
18:30 Gazteentzako Playback lehiaketa.
21:00 Poteoa auzoan zehar mozorrotuta eta txarangarekin. Pintxoak izango dira mozorrotuentzat.
21:30 Neutral Nick, N.P.J., Krilin, Xikinkey eta Revolution Boys taldeen emanaldia Lautximineta frontoian.

Martxoaren 8a, larunbata

Aitor Zabaleta plazan (eguraldi txarra eginez gero Lautximeneta frontoian)
12:00 Txan magoaren emanaldia.
16:30 Haurrentzako jolasak: pintura lehiaketa, lokotxa lasterketa, arrautza lasterketa eta zinta lasterketa (honetarako bizikleta beharko da)...
17:00 Krossa. Aingeru Guardakoaren Igoera. Izen ematea: Aitor Zabaleta plazaren oholtzan.
18:00 Oria txaranga eta buruhandiak.
18:30 Txokolate jatea
19:30 Egan taldearen emanaldia Lautximeneta frontoian.
20:30 Herrri afaria parrokiako beheko aretoan. Ami eta Nagore trikitilariak eta ustekabeko zozketa izango dira. Txartelak Teresatxo tabernan, Aratz erretegian eta Miguelo liburudendan eskuratu ahal izango dira martxoaren 6a arte.
23:00 Egan taldearen bigarren emanaldia Lautximeneta frontoian.
01:30 Koskortuentzako zinta lasterketa (18 urtetik gora). Bizikleta ezinbestekoa izango da.

Martxoaren 9a, igandea

Aitor Zabaleta plazan (eguraldi txarra eginez gero Lautximeneta frontoian)
10:00 Diana. Dulzaineroak auzoan zehar ibiliko dira.
10:00 Eskola arteko haur krosa Errotaburun.
10:30 Toka eta bote txapelketa. Izen emateko epea 12:00etan bukatuko da.
12:00 Auzoko hildakoen aldeko meza ermitan.
12:00 Tortilla lehiaketa. Tortillak 12:15era arte hartuko dira.
12:30 Pala txapelketaren sari banaketa
12:45 Sagardo dastatzea
16:30 Euskal dantzak. Ibai ikastolako haurrek egingo dute dantza.
17:00 Mus txapelketa azkarra Aratz erretegian.
17:30 Herri kirolak: Jose Mari Olasagasti eta Fausto Mugertza aizkolariak eta Joseba Ostolaza eta Agustin Landarbide harrijasotzaileak hainbat probatan lehiatuko dira; ebaketa bertikal eta horizontalean; harriak jasotzen; txinga proban, trontzan...
18:45 Erdizka Lauetan taldearen emanaldia Lautximeneta frontoian

Martxoaren 10a, astelehena

17:00 Haurren eguna. Atrakzioak prezio erdian.