![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| Ibaetako jaiak |
Argazkia: www.donostia.org |
|
Egitaraua
martxoaren 1etik 10era |
|
Martxoaren 1a, larunbata
Aingeru Guardakoaren ermitan 11:00 Meza 12:00 Salda, txikitixa eta herri jolasak Gorriti showekin 12:45 Sebastián Lizaso, Andoni Egaña, eta Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien saioa 17:00 Gorriti show jolasak eta trikitixa. 18:30 Sebastián Lizaso, Andoni Egaña, eta Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien bigarren saioa. 19:00 Trikitixa Martxoaren 2a, igandea 10:00 Kadete mailako bizikleta lasterketa 12:00 Pala txapelketaren finala Martxoaren 6a, osteguna 19:30 Javier Sadaren hitzaldia: La historia de este lado del túnel. Parrokiako beheko aretoan. Illarra Berri elkartearen laguntzarekin. Martxoaren 7a, ostirala 17:30 Oria txaranga. Txokolate jatea. 18:00 Buruhandiak 18:30 Gazteentzako Playback lehiaketa. 21:00 Poteoa auzoan zehar mozorrotuta eta txarangarekin. Pintxoak izango dira mozorrotuentzat. 21:30 Neutral Nick, N.P.J., Krilin, Xikinkey eta Revolution Boys taldeen emanaldia Lautximineta frontoian. Martxoaren 8a, larunbata Aitor Zabaleta plazan (eguraldi txarra eginez gero Lautximeneta frontoian) 12:00 Txan magoaren emanaldia. 16:30 Haurrentzako jolasak: pintura lehiaketa, lokotxa lasterketa, arrautza lasterketa eta zinta lasterketa (honetarako bizikleta beharko da)... 17:00 Krossa. Aingeru Guardakoaren Igoera. Izen ematea: Aitor Zabaleta plazaren oholtzan. 18:00 Oria txaranga eta buruhandiak. 18:30 Txokolate jatea 19:30 Egan taldearen emanaldia Lautximeneta frontoian. 20:30 Herrri afaria parrokiako beheko aretoan. Ami eta Nagore trikitilariak eta ustekabeko zozketa izango dira. Txartelak Teresatxo tabernan, Aratz erretegian eta Miguelo liburudendan eskuratu ahal izango dira martxoaren 6a arte. 23:00 Egan taldearen bigarren emanaldia Lautximeneta frontoian. 01:30 Koskortuentzako zinta lasterketa (18 urtetik gora). Bizikleta ezinbestekoa izango da. Martxoaren 9a, igandea Aitor Zabaleta plazan (eguraldi txarra eginez gero Lautximeneta frontoian) 10:00 Diana. Dulzaineroak auzoan zehar ibiliko dira. 10:00 Eskola arteko haur krosa Errotaburun. 10:30 Toka eta bote txapelketa. Izen emateko epea 12:00etan bukatuko da. 12:00 Auzoko hildakoen aldeko meza ermitan. 12:00 Tortilla lehiaketa. Tortillak 12:15era arte hartuko dira. 12:30 Pala txapelketaren sari banaketa 12:45 Sagardo dastatzea 16:30 Euskal dantzak. Ibai ikastolako haurrek egingo dute dantza. 17:00 Mus txapelketa azkarra Aratz erretegian. 17:30 Herri kirolak: Jose Mari Olasagasti eta Fausto Mugertza aizkolariak eta Joseba Ostolaza eta Agustin Landarbide harrijasotzaileak hainbat probatan lehiatuko dira; ebaketa bertikal eta horizontalean; harriak jasotzen; txinga proban, trontzan... 18:45 Erdizka Lauetan taldearen emanaldia Lautximeneta frontoian Martxoaren 10a, astelehena 17:00 Haurren eguna. Atrakzioak prezio erdian. |