IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostiako jaiak »  Jaiak 2005 »  Loiolako San Inazioak

Loiolako San Inazioak

Loiolako San Inazio jaiak

Egitaraua





OSTEGUNA 28
19:00. Jaiak hasiko dira: txupinazoa botako dute eta iltzea igoko dute, txalapartariek eta Loiolako abesbatzak lagunduta. IRUTXULOKO HITZAk babestutako Pala Txapelketaren finalak jokatuko dituzte.
20:00. Karaokea haurrentzat Parke Zaharrean.
23:00. Areto dantzak Parke Zaharrean.
00:00. DJ disko jaia.

OSTIRALA 29
11:00. Gaztelu puzgarriak eta tailerrak haurrentzat.
14:00. Gazte bazkaria Parke Zaharrean.
19:30. Erraldoiak eta buruhandiak Gauerdi txarangarekin.
22:00. Musika talde berrien lehiaketa: Mendeku itsua, Bisai eta talde sorpresa.
00:30. Reincidentes taldea.

LARUNBATA 30
12:30. Kukaina Urumean.
13:30. Bertso saioa Sustrai Colina eta Jokin Sorozabalekin Eliza kalean. Jarraian bertso bazkaria. Menua: entsalada, hegaluzea, izozkia, kafea, kopa eta zigarro purua. Txartelek 15 euro balio dute.
18:30. Nazioarteko folklore jaialdia frontoian: Koreako Bong Sang Mask, Errumaniako Doina Timisului eta Euskal Herriko Elai-Alai taldeak.
20:00. Danborrada.
21:30. Afaria Hontza elkartean. Menua: legatza saltsan, entrekota, sorbetea, kafea, kopa eta zigarro purua. Txartelak 20 euro balio dute.
23:30. Imperial de Nochistlan mariatxi taldearen emanaldia Parke Zaharrean.
00:00. San Inazio eguna: bandera jaso, ereserkia abestu eta zezensuzkoa aterako da.
00:30. Batukada.

IGANDEA 31
10:00. VII. Pintura Lehiaketa eta I. Pintura Azoka. 11:00. Herri krosa. 6,6 kilometroko ibilbidea. Lasterketa eta gero Ur Kirolak elkartearen egoitzan dutxatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
13:00. Batelak Urumean.
17:30. Kale antzerkia: Trapu Zaharra taldeak El pisito antzezlana taularatuko du.
18:30. Sagardo festa Eliza kalean.
19:00. Herri kirolak frontoian: Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala: Juan Jose Lopez Azpilikueta, Daniel Vicente Landa, Xabier Mindegia eta Manuel Kañamares Alderegia nafarrak eta Juan Manuel Erasun eta Unai Otaño Albizu gipuzkoarrak lehiatuko dira.
23:00. Iltzeari eta jaiei agur esateko kale jira, Gauerdi txarangak lagunduta.
00:00. Bandera jaitsiko dute eta zezensuzkoa aterako da Parke Zaharretik.
00:15. Azken suziria.