|
Marrutxipiko Karmengo jaiak. 2005eko uztaila
|
OSTIRALA 15
20:00 Bandera jasoko dute. Ondoren, mus txapelketa.
00:00 Dantzaldia The Jobekin.
LARUNBATA 16
10:00 Ama Birjinaren irudia plazan jarriko dute eta lore eskaintza egingo diote. Marrazki eta margo lehiaketa haur eta helduentzat.
11:00 Xake txapelketa.
12:00 Zezentxo gurpildunak, eta buruhandiak.
12:30 Scalextrica.
16:00 Zinta lasterketa bizikletan. Haur jolasak, Burrunbada taldeak alaituta.
18:30 Hildako auzotarren aldeko meza Ategorrietako San Joan Bataiatzailearen elizan.
19:00 Futbolin txapelketa.
21:00 Saiheski afaria. Afalostean omenaldia egingo diote aurten zendutako Martxel Elustondo auzoko sukaldariari.
23:30 Dantzaldia Lauak taldearekin.
IGANDEA 17
09:00 Diana txistulariekin auzoko kaleetan.
11:00 Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteko Iñaki Olaziregik itsaski budina egiten irakatsiko du. Igel, bote eta toka txapelketak; helduentzat lehenik eta gazteentzat ondoren. Hauek bukatutakoan, V. Txinga Txapelketa.
12:30 Martxel Elustondo Patata Tortilla lehiaketa. Tortillak eginda aurkeztu behar dira. Osagaiak Felipe Ballesterosen dendan eros daitezke.
18:00 Thamesis konpartsaren emanaldia.
19:00 Sardina jatea trikitixa eta txalapartarekin.
23:00 Zezensuzkoa.
00:00 Bandera jaitsiera.
|
| |
 |
 |
|