IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostiako jaiak »  Jaiak 2005 »  Egiako Porrontxo jaiak

Egiako Porrontxo jaiak

Egiako Porrontxo Jaiak

Egitaraua



Irailaren 10a, larunbata
10:30 Esku pilota eta pala txapelketetako finalerdiak.
11:00 Kalejira Ametseneko malabareekin, Amaia, Hodei eta Haizea trikitilariekin, buruhandi eta erraldoiekin eta Porrontxo eta Porrontxarekin.
12:00 Sagardo dastatzea Plaza Haundin.
14:00 Bazkaria Plaza Haundin. Bi pertsonentzako asteburu bat landetxe batean zozketatuko da. Ondoren bertso saioa Oihana Bartra eta Jon Martin bertsolariekin, auzoko abeslariekin eta txalapartariekin.
17:00 Olinpiadak koadrilentzat Plaza Haundin.
20:00 Trebeska dantza taldearen emanaldia Plaza Haundin.

Irailaren 11a, igandea
10:30 VIII. Porrontxo Krosa.

Irailaren 14a, asteazkena
19:00 Kantauri txaranga.
20:00 Suziria.
20:02 Koadrilaen igoera. Koadrilak mozorrotuta aterako dira eta orgak apainduta. Saguak lur azpiko pasabidetik aterako dira.
22:00 Dantzaldia Trakets taldearekin, Plaza Haundin. Dantzaldiaren atsedenaldian banana dantza eta aulkien jokoa.
00:00 Jatorrenak txaranga.

Irailaren 15a, osteguna
17:00 Buruhandiak eta erraldoiak Incansables txarangarekin.
17:30 Haurren jaitsiera, Karmengo Ama kaletik, Incansables txarangarekin.
18:00 Haurren pilota finalak .
18:30 Pirritx eta Porrotx pailazoak Plaza Haundin.
19:00 Jokoa. Traineru jaitsiera Karmengo Ama kalean.
21:00 Lagunak txaranga aterako da Porrontxoetako bideo emanaldia izango da eta afari merienda egingo da, Plaza Haundin.
22:30 Dantzaldia Laiotz taldearekin. Atsedenaldian puxikaren jokoa eta soka saltoa.
23:30 Batukada Taupada taldearekin.
00:00 Jatorrenak txaranga.

Irailaren 16a, ostirala
11:00 Hamaiketakoa eta Egia kantari Plaza Haundin.
12:00 Kiki, Koko eta Moko pailazoak Plaza Haundin.
12:02 Amaia, Haizea eta Hodei trikitilariak auzoan zehar ibiliko dira.
17:00 Futbolin erraldoia Maria Reina eskolan 12 eta 17 urte bitartekoentzat.
17:01 Amaia, Hodei eta Haizea trikitilariak Aldakoenea zaharren egoitzan izango dira.
17:03 Merkatu txikia eta Egia Bizirikek antolatutako argazki erakusketa Plaza Gorrian, trikitilariek lagunduta.
17:30 Buruhandi eta erraldoiak Incansables txarangarekin.
18:00 Xabier mendi taldeak antolatutako rokodromoa eta argazki erakusketa, Plaza Haundin.
18:30 Kulki taldeak antolatutako baserri jokoak, Plaza Berrian.
19:00 Flotagailu, hegats eta betaurrekoekin lasterketa tea sagarraren jokoa Tejeria kalean.
20:00 Baldarrak txaranga.
21:30 Haurrentzako zezensuzkoa Tejeria kalean.
23:00 Gatazka, Desmaskaradas eta Captain Nemo taldeen kontzertua, Plaza Haundin. Atsedenaldian sokatira eta zaku lasterketa izango da.
23:00 Dantzaldia txosna guneko oholtzan Trikizio taldearekin.
23:30 Jatorrenak txaranga.
01:00 Lagunak txaranga.
05:05 Txokolate jatea txosna gunean.

Irailaren 17a, larunbata
08:00 Jatorrenak txaranga.
10:00 Haurrentzako jokoak Amalur taldearekin Egiako parkean.
12:00 Triki poteoa Haizea, Amaia eta Hodei trikitilariekin.
17:00 Buruhandi eta erraldoiak, Lagunak txarangarekin.
19:00 Trapu Zaharra taldearen obra, Tejeria kalean.
20:30 Haurrentzako zezensuzkoa.
21:00 Koadrilen afaria kafea eta koparekin Tejeria kalean.
22:30 Kantauri txaranga.
23:00 Dantzaldia Izotz taldearekin Plaza Haundin.
00:30 Kalejira auzoko zanpantzarrekin eta Porrontxo eta Porrontxarekin. Jarraian Aurresku herrikoia.
01:30 Txosnetako oholtzan DJ festa eta SBK hip hop taldea.
02:00 Baldarrak txaranga.
05:00 Baratxuri zopa.

Irailaren 18a, igandea
08:30 Incansables txaranga.
10:00 Esku pilota txapelketaren finalak Amaia, Hodei eta Haizea trikitilariekin.
12:00 Jotak Navarrerias taldearekin .
12:02 Sagardo dastatzea Plaza Haundin.
14:30 Herri bazkaria Plaza Gorrian, Donostia Gain, Ur Zaleak eta Arrano elkarteek lagunduta.
17:00 Herri kirolak Ernesto Epelde Bihurri eta bere taldearekin eta Laia lasterketa Plaza Haundin. Jarraian koadrilen arteko jokoak.
19:00 Sardina jatea Plaza Haundin.
20:00 Erromeria Joseba Tapiarekin Plaza Haundin.
21:00 Incansables txarangarekin.
22:00 Koadrilen kalejira Incansables txarangarekin.
23:00 Jaiak bukatuko dira. Azken traka eta Porrontxinoa erreko dute.