IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostiako jaiak »  Jaiak 2007 »  Antiguako jaiak

Antiguako jaiak


Antiguako San Joan jaiak
Egitaraua
Ekainaren 15a, ostirala

18:00 Gurpildun zezenen entzierroa umeentzat Matia kalean barrena.
19:15 Merienda San Ferminetako jantziarekin doazen haurrentzat.
19:30 Buruhandiak eta trikitilariak.
22:00 Karidadeko Benta taldearen kontzertua frontoian.

Ekainaren 16a, larunbata

11:00 Haur jolasa Gaskonia plazan. Sariak, gozokiak eta ustekabe potoloa izango da.
13:00 Txinga lehiaketa Gaskonia plazan: bi lagunentzako afaria auzoko jatetxe batean.
16:00 I. Lama Mus Txapelketa Gorgatxo plazan.
17:00 Gorriti Show-a Gaskonia plazan.
19:00 Erraldoiak, dultzaineroak eta buruhandiak Jose Maria Sert plazatik aterako dira.
21:00 Herri afaria frontoian. Sarrerak ohiko lekuetan salgai.
22:00 Ez dok, ez dek badek jaialdia Trakets taldearekin. Ondoren dantzaldia Traketsekin.

Ekainaren 17a, igandea

Euskal Dantzen Eguna. Sardin jatea eta taberna egun guztian frontoian.
10:00 Diana auzoko txistulari eta dultzaineroekin.
11:00 Ttuntturroak eta pertsonaia mitologikoak auzoan zehar.
12:30ean eta 17:00etan . Antiguotarrak eta Alkartasun Ohiak dantza taldeak.
18:30 Trikifesta frontoian Aitor Udabe eta Aloña Pulido trikitilariekin eta Julen dantza irakaslearekin.
21:00 Herri jolasa: mahaiak eta aulkiak altxatzen norgehiagoka.

Ekainaren 20a, asteazkena

18:00 Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia Antiguako frontoian. Sarrerak ohiko lekuetan salgai.

Ekainaren 21a, osteguna

19:00 Antiguako Dantzaritxu dantza taldearen emanaldia frontoian. Ondoren Dantzaritxurekin berbena auzokide guztientzat.
22:00 Bertso saioa Doka kafe antzokian: Zaharrak Berri Xou! Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Fredi Paia bertsolariekin.

Ekainaren 22a, ostirala

18:00 Umeentzako kale antzerkia. Jose Ma Sert plazan: Xurdin taldearen kontzertua umeentzat. Lugaritz kultur etxearen laguntzaz.
19:30 Buruhandiak + Trikitilariak Antiguotarrak elkartetik hasita Matia kalean zehar.
22:00 Pantxoa eta Peioren Kontzertua sarrerak ohiko lekuetan salgai.

Ekainaren 23a, larunbata

11:30etatik aurrera kale ikuskizun paregabea ume eta helduentzat Gaskuña plazan. "Sienta la cabeza" antzezlana ikusteko eta parte hartzeko aukera izango da auzokide guztientzat. Ile apaindegi bat kalean zabalduko dute, jendeari orrazkera harrigarriak eginez.
16:00-20:00 Umeentzako parke erraldoia Jose Maria Sert plazan: 2 gaztelu puzgarri, karts zirkuitua eta zezen mekanikoa.
20:00 Xaboi festa mundiala denontzat Jose Maria Sert plazan.
20:00 San Joan Koroak + TRIKITILARIAK Atiguotarrak elkartetik hasiz auzoan zehar.
22:00 San Joan suaren festa Gaskuña plazan. San Joan sua, suaren konjurua San Joan koroak eta aurresku herrikoia.
23:00 Erromeria: Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin, Rolling Stones kontzertura joan nahi ez dutenentzat.

Ekainaren 24a, Igandea

10:00 Antiguako Pilota Eskolako finalak: alebin, infantil, kadete eta helduen arteko partidak.
12:00 Kantu Jira Antiguako kaleetan zehar Alfontso XIII plazatik hasita, Txirain elkartearen laguntzaz antolatuta. Kantak aurretik landu nahi duten guztientzat saioak egingo dira ekainaren 5ean eta 19an, 20:00etan, Txirain elkartean.
13:00 Toka Txapelketa Gaskuña plazan, gazte zein helduentzat.
17:00 Asto gainean ibiltzeko aukera haur guztientzat kiroldegiaren atzeko kalean.
19:00 Mariatxiak "Duo Los Charros Navarros" taldea Jose Maria Sert plazako kioskoan. Txetxu Ibáñez, Jesús Tapiz nafarrak eta Pantxo Balbuena mexikarraren kontzertua.