ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Artikutza: San Agustin eguna

San Agustin eguna Artikutzan
Egitaraua
Abuztuaren 28a, asteartea

11:00. Meza.
11:30. Pilota partidak frontoian.
17:00. Bertsolariak.
18:00. Herri kirolak. Harrijasotzaileak eta aizkolariak.
19:00. Dantzaldia.


Artikutza ibilbidea

Artikutza natura eskura

Ekologia: Artikutza
Bisita gidatuak urtean zehar

Artikutzako txokorik ederrenak eta inguruko historia ezagutzeko ibilbide gidatuak egiten dira bi igandetik behin, txandaka, euskaraz eta gazteleraz. Artikutzako barrutiaren goialdetik, Pagoella eta Bidango gainetara igo eta goitik barrutia zein inguruak ikusteko aukera izaten da. Txangoak antolatzeko gutxienez 8 eta gehienez 30 laguneko taldeak osatu behar dira. Izena aldez aurretik eman behar da astelehenetik ostegunera 690 720264 telefonora deituta, edo www.donostia-artikutza.org web gunearen bidez. Igandetan joaterik ez dutenek, taldea osatu eta beste egun baterako neurrira antolatutako ibilbidea ere eska dezakete telefonoz deituta.