ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Intxaurrondo Zaharreko jaiak

Intxaurrondo Zaharreko jaiak
Egitaraua

Irailaren 6a, osteguna


17:00. Haur jolasak eta txokolate jatea parkean.
18:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
19:00. Pala txapelketa.
20:30. Txupinazoa, alkatearen pregoia eta brindisa.
21:00. Pala txapelketa.
22:00. Taupadak ikuskizuna parkean. Bertsolariak Erdikoa tabernan eta futbito txapelketa.

Irailaren 7a, ostirala

17:00. Buruhandiak eta ondoren, txokolate jatea.
18:00. Haurrentzako herri kirolak.
20:00. Intxaurrondo is diferent friky poteoa.
20:00. Intxaurrondo kalean iaia muxu truk herri afaria hiru eurotan: sarrerak, pudinga, haragi egosia eta natillak.
00:00. Dantzaldia Trakets taldearekin eta zezensuzkoa.

Irailaren 8a, larunbata

12:00. Haur danborrada Binagrenetik aterako da. Tortola kazolatxo txapelketa eta dastatzea doan. Juan Mari Arzak izango da epailea eta alkateak emango ditu sariak.
17:30. Martxel Elustondoren oroimenezko garagardo dastaketa.Skate Board txapelketa parkean, break dance eta DJekin.
18:00. Zirika Zirkus haur ikuskizuna.
19:00. Esprina parkean; tuneletik kioskora.
22:00. Lauroba eta Sexty Sexers taldeen kontzertua.
00:00. Zezensuzkoa.

Irailaren 9a, igandea

14:30. Herri bazkaria parkean: zikiro jatea. Bazkalostean mus txapelketa egingo dute. Irabazleentzako afaria Arzak jatetxean. Txapeldunordeek arkume bana jasoko dute.
18:00. Asto lasterketa izango da parkean.