ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Larratxoko jaiak

Larratxoko Jaiak
Egitaraua
Ekainaren 7a, osteguna
18:00. Jaiak hasiko dira.
Txorromorrok Luma gorri obra musikala eskainiko du.
19:30. Suziria botako dute eta Larratxoko erraldoiak, buruhandiak eta hankaluzeen konpartsa aterako da Jatorrenak txarangarekin.
20:30. Zezensuzkoa haurrentzat.

Ekainaren 8a, ostirala
11:00. Toka, bote eta igel-toka jokoak erretiratuentzat.
15:30. Gramola eta feria musika.
17:30. Txokolate jatea.
18:00. Kukubiltxo taldearen Kukubel txirularia obra, haurrentzat eskolako jolastokian.
18:30. Ilunbe abesbatzak kantatuko du elizan. I. Pala Txapelketaren finala.
20:00. Larratxoko erraldoiak, buruhandiak eta hankaluzeak Amara dultzaineroekin.
20:30. Zezensuzkoa haurrentzat.
23:00. Herri danborrada.
00:00. Pog-Mo-Thon , Naizroxa eta Eraso metalhardcore kontzertua, eskolako patioan.
Dantzaldia Emilio Azkarateren taldearekin.

Ekainaren 9a, larunbata
10:00. IV. Haur Krosa
11:00. Aitona-amonentzako hamaiketakoa Jatorrena txarangarekin. Puzgarria eta futbolin erraldoia. Toka eta bote txapelketa Txirrita plazan.
12:00. Kimushubi borroka arteen 13. erakustaldia.
16:00. Futbito txapelketaren finalak: haurrak, neskak, beteranoak eta seniorrak ariko dira.
Mus txapelketa Lanbroa tabernan.
17:00. Haur danborrada Jatorrena txarangarekin.
17:15. Ohe bat babestu Eritrearen aldeko kanpainaren barruan elkartasunezko mahaia jarriko dute. Afrikako musika ere izango da.
17:30. Futbolin txapelketako finalak, Josu Artetxe plazan jarriko da futbolina. Altzan Bai Euskarari ekimena: murala margotuko dute.
18:00. II. Altzako auzoen arteko herri kirol lehia, frontoian.
Dantzaldia Aurelio orkestra-gizonarekin, eskolan.
20:00. Emakume Ausartak taldearen ¿Quien mato a Berta? antzezlana, Altza kultur etxean.
Larratxoko erraldoiak, buruhandiak eta hankaluzeak Amara dultzaineroekin.
21:30. Gazte afaria eskolan.
23:45. Zezensuzkoa.
00:00. Kalamity taldearen kontzertua eskolan. Ondoren PKU taldeak Barrikada, Kortatu, La Polla eta beste hainbat taldetako abestiak joko dituzte.

Ekainaren 10a, igandea
09:30. Diana Amara gaiteroekin.
10:00. Zikiro-erretzea.
11:00. Bigantxak, poneyak eta txerri harrapaketan ibiltzeko aukera.
12:30. Herri kirolak. Ugaitz Mugerzak eta Aratz Mugerzak australiar erara, bost metroko altueran, eta lurrean sei pagoenbor ebaki beharko dituzte aizkoraz eta aitzurrez. Miren Urkiola, bestalde, 113 kiloko harria altxatzen saiatuko da.
14:30. Zikiro jatea. Txartelak auzoko tabernetan salgai.
18:00. Larratxoko erraldoi, buruhandi eta hankaluzeak Amara dultzaineroek lagunduta.
19:30. Txutxin Ibañez Mariatxia.
21:30. Azken suziria.