IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostiako jaiak »  Jaiak 2007 »  Olentzeroren etorrera

Olentzeroren etorrera
Egitaraua
Abenduaren 20ean
12:30 Mari Domingi DOKA kafe antzokian izango da. Olentzeroren istorioa kontatuko du eta, ondoren, haurrek idatzitako eskutitzak jasoko ditu.

Abenduaren 21ean
12:30 Altzan, Harri Berri Oleta ikastetxeen desfilea Olentzeroren etorrera ospatzeko.
12:30 Herreran, Herrerako ikastetxeen desfilea Olentzeroren etorrera ospatzeko.

Abenduaren 22an Olentzeroren etorrera Aietan, Gero-Axular dantza taldeak antolatua

Abenduaren 23an
19:00 Olentzero eta Mari Domingi Pio Baroja pasealekutik Antiguara jaitsiko dira kaleetan zehar ibiltzeko. Bagera elkarteak antolatuta.

Abenduaren 24an
16:30 Haur jaialdia Loiola kalean. Iratxoen Dantza eta Gabonetako festa.
16:30-18:00 Gaztaina jatea Loiola kalean.
18:00 Desfilea Erdialdeko kaleetatik.
18:30 Olentzerok haurren eskutitzak jasoko ditu Bulebarreko kioskoan.
19:30 Olentzerori agurra.

Olentzero auzoz auzo ibiliko da egunean zehar

10:00 Ibai Ikastola. Ibaeta inguran ibiliko dira.
10:00 Santo Tomas lizeoa. Berion barrena ibiliko dira.
10:30 Zurriola ikastola. Grosen zehar.
10:30 Herri Ametsa ikastola. Bidebietatik atera eta Altzaraino.
11:00 Aieteko Lantxabe auzo elkartea. Borroto eta Errondo arteko bidea egingo du.
11:20 Jakintza ikastola. Matian hasi eta Jose Maria Sert plazaraino joango da.
12:00 Antiguako Zubimusu elkartea. Ondarreta inguruan.
12:15 Larramendi ikastetxea. Antigua eta Benta Berri artean.
15:00 Añorga Kirol eta Kultur Elkartea. Baserriz baserri.
16:00 Martuneko Auzo Elkartea: gasolindegitik abiatuko dira.
16:00 Intxaurrondoko Zulo Zahar elkartea. Intxaurrondo Zaharrean barrena.
16:00 Mariaren Bihotza ikastola. Groseko kaleetan.
16:30 Intxaurrondoko Bustin Txiki elkartea. Ipar eta Hego Intxaurrondo inguruan.
16:30 Altzako Elkartasuna elkartea. Arria parkea eta Altza kasko arteko bidea egingo du.
17:00 Egiako Antxeta haur txokoa. Plaza Haunditik abiatuko da.
17:00 Herrera elkartea. San Luis plazan eta Gaiztarron ibiliko da.
17:30 Bidebietako Txanpntxo Elkartea. Auzoari bira emango dio Olentzerok.
18:00 Erdialdea. Loiola kaletik abiatu eta Bulebarreko kioskoan bukatuko da.
18:30 Amara Berriko Ikasbide Kultur Elkartea. Auzoko kaleetan barrena, Isabel II.aren hiribidetik abiatuta.

Abenduaren 31n.
Grosen auzo elkarteak antolatutako desfilea Olentzeroren etorrera ospatzeko.