![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
| Egitaraua |
|
Abenduaren 20ean
12:30 Mari Domingi DOKA kafe antzokian izango da. Olentzeroren istorioa kontatuko du eta, ondoren, haurrek idatzitako eskutitzak jasoko ditu. Abenduaren 21ean 12:30 Altzan, Harri Berri Oleta ikastetxeen desfilea Olentzeroren etorrera ospatzeko. 12:30 Herreran, Herrerako ikastetxeen desfilea Olentzeroren etorrera ospatzeko. Abenduaren 22an Olentzeroren etorrera Aietan, Gero-Axular dantza taldeak antolatua Abenduaren 23an 19:00 Olentzero eta Mari Domingi Pio Baroja pasealekutik Antiguara jaitsiko dira kaleetan zehar ibiltzeko. Bagera elkarteak antolatuta. Abenduaren 24an 16:30 Haur jaialdia Loiola kalean. Iratxoen Dantza eta Gabonetako festa. 16:30-18:00 Gaztaina jatea Loiola kalean. 18:00 Desfilea Erdialdeko kaleetatik. 18:30 Olentzerok haurren eskutitzak jasoko ditu Bulebarreko kioskoan. 19:30 Olentzerori agurra. Olentzero auzoz auzo ibiliko da egunean zehar 10:00 Ibai Ikastola. Ibaeta inguran ibiliko dira. 10:00 Santo Tomas lizeoa. Berion barrena ibiliko dira. 10:30 Zurriola ikastola. Grosen zehar. 10:30 Herri Ametsa ikastola. Bidebietatik atera eta Altzaraino. 11:00 Aieteko Lantxabe auzo elkartea. Borroto eta Errondo arteko bidea egingo du. 11:20 Jakintza ikastola. Matian hasi eta Jose Maria Sert plazaraino joango da. 12:00 Antiguako Zubimusu elkartea. Ondarreta inguruan. 12:15 Larramendi ikastetxea. Antigua eta Benta Berri artean. 15:00 Aņorga Kirol eta Kultur Elkartea. Baserriz baserri. 16:00 Martuneko Auzo Elkartea: gasolindegitik abiatuko dira. 16:00 Intxaurrondoko Zulo Zahar elkartea. Intxaurrondo Zaharrean barrena. 16:00 Mariaren Bihotza ikastola. Groseko kaleetan. 16:30 Intxaurrondoko Bustin Txiki elkartea. Ipar eta Hego Intxaurrondo inguruan. 16:30 Altzako Elkartasuna elkartea. Arria parkea eta Altza kasko arteko bidea egingo du. 17:00 Egiako Antxeta haur txokoa. Plaza Haunditik abiatuko da. 17:00 Herrera elkartea. San Luis plazan eta Gaiztarron ibiliko da. 17:30 Bidebietako Txanpntxo Elkartea. Auzoari bira emango dio Olentzerok. 18:00 Erdialdea. Loiola kaletik abiatu eta Bulebarreko kioskoan bukatuko da. 18:30 Amara Berriko Ikasbide Kultur Elkartea. Auzoko kaleetan barrena, Isabel II.aren hiribidetik abiatuta. Abenduaren 31n. Grosen auzo elkarteak antolatutako desfilea Olentzeroren etorrera ospatzeko. |