IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostiako jaiak »  Jaiak 2007 »  Oletako jaiak

Oletako jaiak
Oletako jaiak
Egitaraua
Ekainaren 21a, osteguna

19:00 Suziria botako dute eta buruhandiak aterako dira txistulariek lagunduta.
20:00 Haurrentzako jolasak.Ondoren ezkonduen eta ezkongabeen arteko futbol partida.
22:00 Auzoko plazan gau festa DJ sorpresarekin.

Ekainaren 22a, ostirala

12:00 Haurrentzako jolasak.
16:30 Magia emanaldia haurrentzat.
18:00 Haurren krosa.
19:00 Bizikleta txapelketa eta pala txapelketaren finala.
21:00 Herri afaria. Jai batzordeak mahaiak, aulkiak,ogia, ardoa eta sagardo kupela jarriko ditu. Auzoko koadrilek gainerakoa eramango dute.
23:00 Dantzaldia Feedback taldearekin.

Ekainaren 23a, larunbata

11:30 Marrazki txapelketa umeentzat. Gaia: Oleta eta jaiak. Marrazkiak plazan eginbehar dira eta irabazleen marrazkia datorren urteko jai egitarauaren azalean jarriko dute.
14:00 Herri bazkaria auzoko plazan.
16:30 Mus txapelketa.
17:00 Herri kirol lehia.
22:00 Sardina jatea gazta,irasagar eta intxaurrekin.
23:00 Dantzaldia Agirre anaiekin.
00:00 San Joan sua eta zezensuzkoa plazan.
01:00 Dantza txapelketa eta sari banaketa.
03:30 Helduentzako jokoak eta zopa.

Ekainaren 24a, igandea

08:00 Diana Jatorrenak txarangarekin.
09:00 Txokolate jatea gaupasa egin dutenentzat.
10:00etatik 17:00etara Umeentzako gaztelu puzgarriak, karts eta futbolina jarriko dituzte.
11:00 Meza.
12:30 Jatorrenak txarangak auzoa alaituko du. Toka eta bote txapelketa.
13:00 Haurrek poneyan ibiltzeko aukera izango dute.Errioxako txorizo eta ardo dastatzea.
14:00 Auzoko jubilatuentzako bazkaria.
18:00 Haur antzerkia eta ondoren txokolate jatea izango da. Ondoren, umeentzako jolasak.
21:30 Txupinazoa eta buruhandiak.

Antolatutako jarduerak frontoian edo plazatxoan egingo dira