![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| Oletako jaiak |
| Egitaraua |
|
Ekainaren 21a, osteguna
19:00 Suziria botako dute eta buruhandiak aterako dira txistulariek lagunduta. 20:00 Haurrentzako jolasak.Ondoren ezkonduen eta ezkongabeen arteko futbol partida. 22:00 Auzoko plazan gau festa DJ sorpresarekin. Ekainaren 22a, ostirala 12:00 Haurrentzako jolasak. 16:30 Magia emanaldia haurrentzat. 18:00 Haurren krosa. 19:00 Bizikleta txapelketa eta pala txapelketaren finala. 21:00 Herri afaria. Jai batzordeak mahaiak, aulkiak,ogia, ardoa eta sagardo kupela jarriko ditu. Auzoko koadrilek gainerakoa eramango dute. 23:00 Dantzaldia Feedback taldearekin. Ekainaren 23a, larunbata 11:30 Marrazki txapelketa umeentzat. Gaia: Oleta eta jaiak. Marrazkiak plazan eginbehar dira eta irabazleen marrazkia datorren urteko jai egitarauaren azalean jarriko dute. 14:00 Herri bazkaria auzoko plazan. 16:30 Mus txapelketa. 17:00 Herri kirol lehia. 22:00 Sardina jatea gazta,irasagar eta intxaurrekin. 23:00 Dantzaldia Agirre anaiekin. 00:00 San Joan sua eta zezensuzkoa plazan. 01:00 Dantza txapelketa eta sari banaketa. 03:30 Helduentzako jokoak eta zopa. Ekainaren 24a, igandea 08:00 Diana Jatorrenak txarangarekin. 09:00 Txokolate jatea gaupasa egin dutenentzat. 10:00etatik 17:00etara Umeentzako gaztelu puzgarriak, karts eta futbolina jarriko dituzte. 11:00 Meza. 12:30 Jatorrenak txarangak auzoa alaituko du. Toka eta bote txapelketa. 13:00 Haurrek poneyan ibiltzeko aukera izango dute.Errioxako txorizo eta ardo dastatzea. 14:00 Auzoko jubilatuentzako bazkaria. 18:00 Haur antzerkia eta ondoren txokolate jatea izango da. Ondoren, umeentzako jolasak. 21:30 Txupinazoa eta buruhandiak. Antolatutako jarduerak frontoian edo plazatxoan egingo dira |