![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| San Juan gaua auzoz auzo |
|
|
Amara Berri
17:00 San Juan sua, Zorroaga zaharren egoitzan: trikitilariak, dantzariak, konjuruak... 19:30 Ikasbide elkartearen San Joan korua kalerik kale ibiliko da. 22:30 Sua, Easo Institutu Politekniko eta Usandizaga artean: konjurua, Ikasbide elkartearen dantza taldearen agurra, sua... Jarraian, Irun plazan, Sastakai txaranga eta zezensuzkoa. Antigua 20:00 Xaboi festa Jose Maria Sert plazan. San Joan koruak eta trikitilariak Antiguotarrak elkartetik aterako dira. 22:00 San Joan suaren festa Gaskonia plazan: San Joan sua, suaren konjuroa, San Juan koruak eta herri aurreskua. 23:00 Erromeria Ansorregi eta Larraņaga trikitilariekin. Egia 19:00 Toka eta bote txapelketak. Euro baten truke eman behar da izena Kata, Ostotxa, Iris eta Isatx tabernetan. 20:00 Patata tortilla lehiaketa. Tortillen aurkezpena. Lore sortarako txartelak banatuko dituzte. 20:30 Patata tortilla lehiaketaren sari banaketa. Ondoren dastaketa. 21:30 Trebeska txikien emanaldia. 22:30 Sua piztuko dute eta zuhaitzaren inguruan dantza egingo dute. Herrera 20:30 Sardina jatea Estanga trikitilariekin. 22:30 San Joan suaren dantza Gaskon txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin. 20:30 Dantzaldia Besterik Gabe taldearekin. Igeldo 20:00 Barrikote mundiala. 21:00 Koplalariak aterako dira: Bixente Gorostidi, Eneko Dorronsoro... Oleta 22:00 Sardina jatea. Ondoren, dantzaldia Agirre anaiekin. 00:00 San Joan sua eta zezensuzkoa. Jarraian, dantza txapelketa eta sari banaketa. 03:30 Helduentzako jolasak eta zopa. Gros-Sagues 12:00 Kantu jira auzoan. 14:00 Herri bazkaria. Ondoren Beņat kantautorea. 17:00 Gaztelekuan tailerrak izango dira eta Santo Tomas lizeoko antzerki taldeak obra bat antzeztuko du. 19:00 Umore Ona elkarteak antolatutako merienda, Nafarroa Beherea plazan. 19:00 Estropos taldearen kontzertua eta barrikotea Gloria kalean. 21:00 Sardina jatea Saguesen. Mariaren Bihotza ikastolako dantza taldea. Bageraren lore sortak banatuko dituzte. 22:30 Sua piztuko dute Saguesen. Dantzaldia Patxi eta konpainia taldearekin. Intxaurrondo Zaharra 22:00 Sardina jatea Justo Elizaran parkean. Ondoren, sua piztuko dute. Ipar Intxaurrondo 22:00 Eskola Dantza Taldearen emanaldia. 23:45 Dantzaldia Laurak taldearekin. 00:30 Zezensuzkoa. Dantzaldiaren jarraipena Parte Zaharra 19:00 San Bizente elizako apaiz Felix Garitanok Konstituzio plazako sua bedeinkatuko du eta jarraian piztu egingo dute. Goizaldik San Joan zortzikoa eta Gizon dantza eskainiko ditu. 20:00 Luntxa, Arrano Beltzan. 21:30 Kalejira. Ondoren, Sorgin dantza eta sua, Argazkilaritza Elkartearen ondoan. Bageraren Lore Sortak Urtero bezala, Bagera elkarteak lore sortak banatuko ditu Antiguan, Egian eta Saguesen |