![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| Su Artifizialen 44. Nazioarteko Lehiaketa - Jaialdia |
|
| Egitaraua |
|
Aurtengoan, Donostiako lehiaketa piroteknikoak 44. urtea beteko du. Lehiakideei eta lehiaketaren prestigioari dagokienean oso une gozoak bizi ditu, su artifizialen jaurtiketa tradizionalari dagokionean munduko garrantzitsuenetakoa baita. Bestalde, Mendebaldeko nazioarteko lehiaketa zaharrena da.
Ohikoa den bezala, lehiaketan Espainiako lau enpresak eta munduko beste lauk hartuko dute parte. Aurtengoan, urrutitik datozen zenbait enpresak lehen aldiz hartuko dute parte lehiaketan. |
|
Abuztuaren 12a, igandea Foti International Fireworks Pty Ltd (Australia) Italian 1793an sortu eta Sydneyn (Australia) errotutako enpresa da. Tradizioa eta azken aurrerakuntza teknikoak nahasten ditu, kalitate bikaineko efektu eta kolore paregabeak lortuz. Sydney 2000ko Joko Olinpikoen hasierako eta amaierako zeremonien diseinatzaileak izan ziren, eta 1988an (Brontzezko Maskorra) eta 2001ean bisitatu gintuzten. Abuztuaren 13, astelehena
Abuztuaren 14a, asteartea
Abuztuaren 15a, asteazkena
Abuztuaren 16a, osteguna
Abuztuaren 17a, ostirala
Abuztuaren 18a, larunbata
Abuztuaren 191, igandea
|
| 10 Aholku Su Artifizialei Argazkiak Egiteko |
|
1. BILA EZAZU TOKI EGOKIA Suen jaurtiketa-eremutik oso hurbil egoteko ohitura oso zabalduta dago. Hobe duzu lanean eroso aritzeko moduko leku urrunagoa bilatu eta jende-pilaketari ihes egitea. 2. ERABIL ITZAZU TRIPODEA ETA URRUNEKO KLISKAGAILUA Tripodeak kamerari mugitzea eragotziko dio eta enkoadratze hobea lortuko duzu. Erabil itzazu urruneko kliskagailua edo kameraren tenporizadorea denbora motzean (normalean 2 segundo), argazkia berehala atera dadin. 3. ENKOADRA EZAZU ONGI ARGAZKIA ETA ZERUERTZARI ZUZEN EUTSI Enkoadratzea funtsezkoa da emaitza ona lortzeko. Argazkiak ateratzerakoan egiten den hutsegite nabarmenena zeruertz okerrak dira, nahiz eta geroago edizio-tresnekin zuzen daitezkeen. 4. HORIZONTAL ALA BERTIKAL? Bista orokorrak aukeratzen badituzu, egitzazu argazki horizontalak. Garrantzia suei eman nahi badiezu, bi formatuak dira baliagarri. Hori bai, enkoadratzea eginda duzunean, errespeta ezazu: horrela, zeruan erreferentzi puntuak bilatu ahal izango dituzu eta ez duzu etengabe kameraren bisoretik begiratzen ibili beharko argazkiak egiteko. 5. AUKERATU FOKU DISTANTZIA Su artifizialei argazkiak egiteko ez dago foku-distantzia berezirik. Distantzia laburrek hobeto enkoadratzeko bidea ematen dute. Foku-distantzia luzearekin enkoadratze-arazoak izan ditzakegu eta interesgunea argazkitik kanpo gera daiteke. 6. AUKERA EZAZU ISO SENTSIBILITATE BAXUA Zenbat eta txikiagoa izan ISO balioa, orduan eta seinale/zarata gutxiago izango dugu eta argazkiaren kalitatea hobea izango da. Erreferentzia gisa, ISO 100 balio egokia izan daiteke. 7. DIAFRAGMA IREKIDURA f/8 irekidura erreferentzia ona izan daiteke argazkiaren zatirik handiena garbia izan dadin. 8. OBTURADORE ABIADURA Suen leherketa geldirik nahi baduzu, 1/50 abiadura edo handiagoa nahikoa izango da. Suen ibilbidearekin jokatu nahi baduzu, abiadura txikiagoak egokiagoak izango dira. 9. ERABIL EZAZU ESKUZKO FOKATZEA Eskuzko fokatze-sistemari eutsi behar diogu, fokatze-distantzia infinitura doituz. 10. ITZAL EZAZU FLASHA Gure interesgunea hain urruti dago, flashak ez dio argirik egingo. |
|
Donostiako Aste Nagusia 2007
Egitaraua Artillero dale fuego |