|
|
Marrutxipiko jaiak
|
|
Uztailaren 18tik 20ra
|
Egitaraua
Uztailaren 18a, ostirala
20:00 Bandera igotzea eta jaiei hasiera emateko traka
21:00 Mus azkarraren zazpigarren txapelketa (izen ematea elkartean)
24:00 Dantzaldia Feedbak taldearekin
Uztailaren 19a larunbata
10:00 Graffiti erakustaldia, horma-iruditan.
09:30 Ama Birjinaren irudiari, plazatxoan kokatukoari, lore eskaintza egingo zaio, ohorezko salbearekin. Ategorrietako San Joan Bataiatzaile elizako parrokoa, Jose Luis Casla, gurekin egongo da.
10:00 Xake Txapelketa, Gros xake taldearen laguntzarekin.
11:00 Marrazkiak eta margoak mutiko eta neskentzat.
12:30 Scalectrix izugarri bat jarriko dugu.
16:00 Zinta lasterketa txirringan (sariak izango dira). Ez ahaztu txirringa eta kaskoa ekartzea. Bi maila izango dira: 6 urtetik 10 urtera eta 11 urtetik 15 urtera.
Haur jolasak: Burrunbada perkusio taldearekin alaituta
Buruhandiak, txokolatada, lapiko jokoa, irin jokoa, soka-tira, eta abar
18:30 Auzoko hildakoen aldeko meza, Ategorrietako San Joan Bautista elizan
19:00 Mahai futboleko bederatzigarren txapelketa, Txiki tabernaren laguntzarekin.
21:00 Saiheski afari herrikoia, festetako karpan. (izen ematea elkartean uztailaren 17a arte)
23:30 Dantzaldia Lauak musika taldearen eskutik: jotak, pasodobleak, baltseak.
Uztailaren 20a, igandea
09:00 Diana txistulariekin auzoko kaleetan. Ondoren gosaria, txokolate eta kruasanarekin.
11:00 Sukaldaritza Ikastarotxoa: Mikrouhin labearekin janariak prestatzea. Gatzemaile oso ezagun batekin. Izen ematea elkartean egingo da, sarrera librea da.
12:00 Marrutxipi elkartearen Igel-Toka-Pote jokoen, Hamaikagarren txapelketa (helduak).
Marrutxipi elkartearen Igel-toka-pote jokoen, Seigarren Txapelketa (gazteak).
Zortzigarren txinga txapelketa (izen ematea: jokoa hasteko garaian)
OHARRA: igelaren jokoa Martuteneko jubilatuen elkartekoek uzten digute.
13:00 Patata tortilla txapelketa. Laugarren memoriala. Martxel Elustondo saria. Parte hartzaileek Felipe Ballesteroren dendan har ditzakete dohainik arrautzak, olioa, patatak eta tipula. Tortillak eguerdiko 12:00rako aurkeztu beharko dira elkartean. Oharra: nahi den tamainako tortilla aurkez daiteke.
17:00 Thamesis konpartsaren emanaldia.
Ondoren: Buruhandiak jokaera, eta bakarrizketa interesgarriak.
18:00 Sudoku lehen txapelketa.
19:00 Sardina jate herrikoia, trikitixak alaituta.
Jarraian: Urdaiazpikoa eta ardo botila bat zozketatuko dira.
23:30 Festa bukaerako traka.
Zezensuzkoa (Elkartetik Marrutxipi beheko 5eraino eta buelta.)
Ondoren: Bandera jaitsiera, agurra emateko.
Antolatzailea: Marrutxipi elkartea
|
|
| |
 |
 |
|