![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
|
|
Famak gaur Donostiak
banaturik dauzka, dela jolastoki bat festaren sehaska. |
|
1.
Lore toki polit bat plazaren erdian egin nahia senti zen joan den aspaldian, osaturik gutizi zegoena herrian, gaur aurkitutzen gara baratze berrian. |
2.
Gogoz diogulako eraso lanari, gure baratzean gauza sortu da ugari, ez ziola ia lur bererik ageri, zestotxo lorez bete bat dela dirudi. |
|
3.
Gure baratzean daude lore oso finak, zuri, gorri, horiak, more eta urdinak, lirio, azuzena, alheli, jasminak, bioletak, arrosak eta krabelinak. |
4.
Guk dauzkagu muxikak, guk melokotoiak gingak diruditenak perlazko botoiak aran klaudia ederrak laranja, limoiak, udare, alkatxofa, mizpira, meloiak. |
|
5.
Dauzkagu gereziak dauzkagu marrubiak, ilar, baba, babarrun, esparrago handiak, ez da letxu(ga)rik falta ez ere azarik, ez da gure baratzean ez dagoen gauzarik. |
6.
Gure beharrak hartzen badirade ontzat, poz bat geldituko da betiko guretzat, ez gera(de) gu jardun lanean gerontzat hau dena egin dugu Donostiarentzat. |
Lorazainen konpartsa
34. Zortzikoa
Inauteri astelehena. 1884
Raimundo Sarriegi