|
Donostiako inauteri zaharretik datozkigun jaien artean maitatuenetako bat dugu Kaldereroena. Momo jainko festazalearen ordezkari hauek gerturatzen ari den inauteriaren berri dakarkigute hiriko kaleetara, pertza eta zartagin burrunbarekin batera. Eta kaldereroekin batera udaberriaren lehen zantzuek esnatu berri duten hartza dator, neguko zoko goxoaren goroldio usaina alde batera utzita.
Hemen ditugu! Zoaz zu ere, eta hortxe aurkituko dituzu goizaldetik ilunabar aldera Parte Zaharrean eta Donostiako auzo gehienetan.
Aurtengo konpartsak
|