![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Donostia Kantuz |
|
|
Egilea: Xabier Mujika Kasares
Doinua: Oi, gure antziņako! |
|
|
1
Hilero hirugarren larunbata dela (bis) jakizu Bilintxera hurbiltzen naizela. Kantuan aritzeko aukera itzela, ez baitute eskatzen kantari txartela, zer eginik ez nuke izango bestela. |
2
"Kaixo! Zer bizi modu?" "Hemen gera berriz" (bis) elkar agurtzen dugu keinuz eta irriz. Ordua izan arren oso lasai gabiltz, bitartean Joserra aurpegi urduriz, "has gaitezen" esanaz dozenaka aldiz. |
|
3
"Epa, Joxe Mari! ta zer moduz Ainhoa?", (bis) sortu ohi den giroa benetan sanoa. Hasiko ote gera behingoz, arranoa! Joserra esatear dagola "ba noa", Itziarrek eman du hasteko tonoa. |
4
Pare bat abesturik martxan gera jarri (bis) berriz ere kontuak esanaz elkarri. Bidean goazela nork ez du igarri denok umore ona dugula ekarri?... Amaiaren soinua denon gozagarri. |
|
5
Geldialdi guztitan daiteke ikusi (bis) fandango, arin-arin, irrintzi ta guzi. Gauza bat gertatzen da pixka bat itsusi, betiko desoreka dugu erakutsi, dantzan andre asko ta gizonezko gutxi. |
6
Gitarra jotzaileak dira batzuetan, (bis) baita dultzaineroak beste zenbaitetan. Ordun ibiltzen gera gustura benetan, Sabinoren makilak hartuz eskuetan, pastoralen itxura gure urratsetan. |
|
7
Gaur ere "Boga Boga" zen azken aurrena, (bis) azkena Xalbadorren heriotzarena. "Agur Pepita eta Joseba Mirena, orain etxera noa ahal den azkarrena, erreko zait bestela labean detena". |
8
Emana dugu, bada, kantuz eguerdia (bis) ezkutarazi gabe kantuz eguzkia. Hurrena berriz ere, Kantuz aitzakia, bilduko gera denok kantuz, alegia, osorik jarri asmoz kantuz Donostia. |
| Donostia 2004 | |