![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Kantu Jira kantuen bidez |
|
|
Egilea: Xabier Mujika Kasares
Doinua: Erkudengo ama (Altsasu) |
|
|
1
Hilean behingo elkartze horrek nola baduen distira, egun batzuek lehenagotik larunbatari begira. “Triste bizi naiz” kantuarekin hasten dugu gure jira, bainan tristurak kantuen bidez erraz uxatu ohi dira. |
2
Bilintx dendaren alboan Bilintx zenaren hitzak egoki, penak kentzeko modu onena da aitortzea ozenki. “Zurekin ,jai,jai!” esango dunik nahiz ez den faltako noski, kantuen bidez bizipozari egingo diogu toki. |
|
3
“Hegoak” kantaz seme-alaben oroipenek bete naute, ume izanak haunditu dira kabitik aldegin dute. Pena pixka bat emanagatik kexu naizenik ez uste, kantuen bidez esaten diet: “nik txoria nuen maite”. |
4
Zenbait kantutan gure ahotsak elkarturik entzutean herri sentipen ukaezina pizten da gure artean Kantuen bidez aitorpen hauxe datorkit bete-betean: “ez zaigu hilgo Euskal Herria ni bizi naizen artean”. |
|
5
Kantuen bidez esan nahi dizut niretzat zaren guztia, gau ilunean solas isila, egun argiz eguzkia. Ezpain dardarti xuxurlariez doakizu abestia: “Zure begiek ene maitia badute … dirdir eztia” |
6
Xiberoako kantuen bidez datorkigun oihartzuna, herri bat lotzen duen haria edo ta amets urruna. Oihal batetik jantziak gara herri egiten gaituna, “Guraiziakin bereIzi arren” euskara dugu jostuna. |
|
7
Ordu pare bat igaro eta ase nago eta lasai, Kantuen bidez hasierako tristurak joanak dira bai. Ahal den neurrian bizi nahi nuke lagunen artean alai, eta “bestela datozen penai ez diet surik bota nahi” |
8
Xalbadorrena kantatu eta gaurkoa bukatua da, hurrena ere gozatu nahiaz hemen elkartuko gara. Eta barruko sentimentuak, ekarri lasai plazara, lotsarik gabe, kantuen bidez bidali “lau haizetara” |
| Donostia 2006ko azaroa | |