ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Donostiako Kantu Jira

Kantu Jira

Argazkia: Dani Blanco
Festarik behar bada bego Donostia, betikoa du fama ondo merezia.
Hala omen zen lehengo Donostian, eta gaur egun ere hala da, nonbait. Hori erakusten du behintzat hilero, hirugarren larunbatarekin, Parte Zaharreko Fermin Kalbeton kalean, eguerdiko 12:00etan, kantu jiran elkartzen den donostiar multzo gero eta handiagoak.


Argazkia: Dani Blanco


Hilean behin Parte Zaharrean


Argazkia: Dani Blanco

Kantu Jiraren muina Intxaurrondo, Aiete, Amara Berri eta Antiguako taldeak osatzen dute. Talde hauek hilean bitan-edo elkartzen dira auzoko egoitzaren batean kantak ikasteko eta lagun artean ondo pasatzeko. Baina hilero, hirugarren larunbatarekin, Parte Zaharreko Fermin Kalbeton kalean, 12:00etan egiten duten Kantu Jiran interesa duen orok parte har dezake. Egun horretan denok ezagutzen ditugun euskal kanta tradizionalak abesten dira eta abestien letrak banatzen zaizkie, abestera hurbiltzen direnei. (Orri honen azpialdean aurkituko dituzu kanten hitzak)


Auzoetako taldeak




Dani Blanco
Intxaurrondo kantuz
Larrotxene kultur etxean
Intxaurrondo 57 (tel.: 943 291 954)
Urriaren 3tik maiatzera
Astelehenetan, 20:00etan

Amara Berri kantuz
Ikasbide elkartean
Isabel II. 15.
Bagera elkarteak antolatua
bagera@bagera.net (tel. 943 467 181)
Hilaren 1. eta 3. asteazkenean, 20:00etan

Antigua kantuz
Txirain elkartean
Erregezainak 34.
Hilaren 1. eta 3. asteartean, 20:00etan

Aiete kantuz
Aieteko parrokian
(Bagera elkarteak antolatua)
Hilaren 1. eta 3. ostegunean, 19:30ean

Egia kantuz
Aitor ikastolan
Ostegunetan, 19:00etan

Parte Zaharra kantuz
Kresalan
Hilaren 3. asteazkenean, 20:00etan


Kantu Jirako kanten hitzak.pdf

Azken eguneratzea: 2007-03-22