![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Jose Antonio Santesteban (1835-1906) |
|
Donostian jaio zen Jose Antonio Santesteban, 1835ean.
Aita, Jose Juan, (1809-1884) Donostian jaioa hau ere, musikaria izan zuen. Santa Mariako kapera maisu (1834) eta organo jolea izan zen eta baita solfeo eta piano irakasle. Ugari idatzi zuen nahiz eliz musika nahiz herri musika; zartzuela bat ere bai 1855ean, "La Tapada" izenekoa. Garai hartako Donostiako ekitaldi eta jai nagusietan Jose Juan Santestebanek, maisubak, idatzitako musika entzuten zen gehienetan. Norteko trenbidearen geltokia inauguratu zutenean, 1858an, Raimundo Sarriegik, bere ikasle kuttunak, abestu zuen ospakizunetarako idatzi zuen zortzikoa; Sarriegik abestu zuen ere 1863an hiria inguratzen zuen harresia botatzen zela ospatzeko ereserkia; eta, zer esanik ez, inauterietako konpartsetan. Horrez gain, inauterietako konpartsetarako eta berak sortutako banda, txaranga eta orfeoietarako musika idatzi zuen. 1864an Método Teórico-Práctico de Canto Llano argitaratu zuen, Ignacio Ramón Barojaren inprentan, Donostian. Donostian musika zaletasun handia izan da eta hainbat musikarik bultzada berria eman zioten zaletasun horri XIX. mendean: Mateo eta Pedro Albenizek, Julian Salcedok Sarriegik eta, jakina Santesteban aita-semeek. |
Halako musika giroan hazi eta hezi zen Jose Antonio, eta Parisen jarraitu zituen Donostian hasitako ikasketak. Bizet musikagile handiaren ikasle izan zen, eta Berlioz eta Rossini ezagutzen zituen. Jose Antonio Santestebanen konposizioetan erraz sumatzen da prestakuntza horren eragina.
1879an Santa Maria elizako kapera maisu eta organo jolea izendatu zuten. Postu horretan zegoela Cavaillé-Coll organo erromantikoa Santa Marian eraikitzeko lanak bultzatu zituen aitarekin batera. Hauen eraginez eraiki ziren ere Irun, Oiartzun eta Alegiako marka bereko organoak. Era askotako musika idatzi zuen. Eliz musika: mezak, miserereak eta moteteak. Herri kantak: Colección de Aires Vascongados para canto y piano (1862an hasia), Cantos y bailes tradicionales vascongados eta Cantos Vascos en forma de corales para órgano o piano bilduma handiak. Antzerkirako musika: Pudente eta Lutxi operak eta Amairu damacho zartzuela; Serafin Barojak idatzi zituen lan horietako hitzak. Manterolari Cancionero Vasco izeneko kantutegia moldatzen lagundu zion, eta hirian egiten ziren ekitaldi euskaltzale gehienetan parte hartzen zuen. |