IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostiako kantak »  Raimundo Sarriegi

Raimundo Sarriegi
Raimundo Sarriegi
(1840-1913)
Raimundo Sarriegi Donostiako musikagile maitatuenetako da. Egiako Etxeberri (Kojaenea) baserrian jaio zen, baina Parte Zaharrera, Puyuelo (Fermin Calbeton) kalera etorri zen bizitzera.

Donostiako Santa Maria eta San Bizente elizetako haur-abesbatzetan tenore izan zen. Udal Musika Eskolako solfeo irakasle aritu zen, eta, hainbat txaranga eta musika banda sorteaz gain, Donostiako Orfeoia sortu eta zuzendu zuen Sarriegik.

Idatzi zituen musika piezen artean San Sebastian martxa da ezagunena (hitzak Serafin Barojarenak dira), 1864an udalak Donostiako ereserki ofizialtzat hartu zuena. Baina, horrez gain, beste konposizio asko utzi zizkigun:

Donostiako danborradako eta inauteriko doinuak: El Carnaval en San Sebastián (Tatiago, Kaldereroak, Inude eta artzainak, Lorazainen konpartsa...).

Hainbat kanten doinuak: "Juana Bixenta Olabe" (Bilintxena), 'Petra chardiñ saltzallia', 'Asto kontuak' (Serafin Barojarena), 'Oh Euskal Herri maitea' (Ramon Artolarena)...

Zartzuela eta operetak: 'Petra chardiñ saltzallia' (B. Iraolaren testua), 'Pasayan', 'Carmen gaztain saltzallia' eta 'Aita Pello'.

Eliz musika: 'Miserere'.

Txisturako musika.

Sarriegi 1913ko maiatzaren 4an hil zen Narrika kaleko Telleria botikan lagunarteko tertulian zegoela. Sarriegiren omenezko irudia ikus dezakegu Donostiako musikari honen izena daraman Parte Zaharreko plazan.

Bibliografia

'Raimundo Sarriegi Etxeberria musikari donostiarra'. Jose Luis Ansorena. (Bertako saila. Alberdania 2004)
'Donostiar haien garaia'. Gotzon Egia (Bertako saila. Alberdania 2002)
'Rataplan. Danbor hotsa Donostian. 1836-1936'. Félix Maraña. (Bertako saila. Alberdania 2005)
'La historia desconocida de Raimundo Sarriegui'. Imanol Muñoz.

Partiturak eta doinuak

El Carnaval en San Sebastián