IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Liburuaren Eguna

Liburuaren Eguna
Liburuaren Nazioarteko Eguna 2009
Ostegunean, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna, liburu azoka antolatu dute, Donostia Kulturak, Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Liburu denden Elkarteak. Azoka Gipuzkoa plazan egingo da, urtero bezala, 09:30etik 21:00etara. Zazpi argitaletxek, bost liburu dendek eta bi banatzailek parte hartuko dute azokan. Guztira 14 postu. Irakurleek, ohi bezala, %10eko deskontua izango dute liburuetan eta, gainera, bost euroko erosketaren truk txartela eskuratuko dute, 300 libururen zozketan parte hartzeko.

Donostiaz badakit

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Gipuzkoa plazan jarriko duen karpara hurbiltzen direnak Donostiaz badakit jokoa ikusteko eta horrekin lehen aldiz jokatzeko aukera izango dute. Gainera, saritxoren bat izango da jokoan parte hartzen dutenentzat.

Egitaraua
Azoka: 09:30etik 21:00etara izango da zabalik

9:30 Andoni Arantzegik, Gipuzkoako Liburudenden Elkarteko lehendakariak liburu azoka zabalduko du.
Udal Txistularien Bandak txistu doinuak joko ditu Gipuzkoa plazan zehar.

10:30 - 11:30 Estibalitz Etxebeste ipuin kontalariak haurrentzako ipuinak kontatuko ditu.

12:30 - 18:00 Egunean zehar hainbat idazle, aktore, irakasle eta irakurlek gogoko dituzten liburuen zatitxoak irakurriko dituzte: Joan Mari Irigoien, Xabier Etxaniz Rojo, Iban Zaldua...

18:00 Trio Van Der Chirris taldearen kontzertua.
ONCE elkarteko kideek Braillen idatzitako liburuak irakurriko dituzte, Luis Brailleren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko.

19:00 - 21:00 Kontukantoi taldeak helduentzako ipuinak kontatuko ditu.
Azokako euskarazko eta gaztelaniazko liburu salduenen egileek Zilarrezko Euskadi Saria eskuratuko dute. Uztaila aldean banatu ohi dira sari hauek.