ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Egitaraua







Liburuaren Mundu Eguna 2006

Apirilaren 21ean Gipuzkoa plazan

Liburuaren Mundu Eguna dela-eta, Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak, Donostia Kulturaren eta hainbat argitaletxeren laguntzarekin, hurrengo ostiralean, apirilaren 21ean, jarraian zehazten dizkizugun jarduera-egitarau oso bat antolatu dugu.

EGITARAUA

Liburuak erakutsi eta saltzeko standak jarriko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkupeetan eta Andia kalean.
Ordutegia: 9:30etik 21:00etara.

Egunaren amaieran ezagutuko dugu zein izan diren gehien saldutako liburuak, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta 2006ko Zilarrezko Euskadi Saria irabaziko dute.
Udal Liburutegiko ekitaldi-aretoan apirilaren 27an, osteguna, 12:30ean, haien tituluak azalduko dira prentsaurrekoan (San Jeronimo kalean).

Karpa bat jarriko da Gipuzkoa plazan. Megafonia izango da egun osoan, eta honako ekitaldiak izango dira:

9:30 Azoka irekitzea.
Donostiako Txistulari Bandaren kalejira.
11:00 Ilustrazioak, Iņaki Martiarena 'Mattin'-en eskutik.
11:30 Ipuinaren tartea Maite Frankorekin.
12:00 Agirre Duoa (Begoņa Agirre, txirula, eta Nelly Agirre, biolontxeloa)
12:30 Gabriel Vazquez Molina belarretan eta ukendutan adituaren kontsultategi irekia
13:00 Ilustrazioak, Iņaki Martiarena 'Mattin'-en eskutik.
16:00 Ipuinaren tartea Maite Frankorekin.
17:00 Gabriel Vazquez Molina belarretan eta ukendutan adituaren kontsultategi irekia.
18:00 Ilustrazioak, Iņaki Martiarena 'Mattin'-en eskutik.
18:00 ltziar Rozas idazleak, "Negutegia" (Pamiela) liburua sinatuko du.
21:00 Azokaren amaiera.

Goizeko 11:00etatik 19:00etara haurrek marrazkiak aurkeztu ahal izango dituzte, II Marrazki Lehiaketan parte hartzeko. Altxorraren Uhartea liburua da aurtengo gaia.

Gipuzkoa plazako karpan liburuak irakurriko dituzte Gipuzkoako hainbat lagun ezagunek goizetik arratsera.

350 libururen zozketa egingo da egunean zehar. Azokako edozein erakusmahaian egindako 5 euroko erosketa bakoitzaren truke txartel bana jasoko du erosleak.
Irabazle suertatuz gero, plazan dagoen karpan jaso ahal izango du dagokion liburua.

Apirilaren 20an, osteguna.
12:00 Donostiako Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) Agosti Chahoren "Kantutegia"ren aurkezpena (Susa). Hizlariak: Gorka Arrese (editorera) eta Patri Urkizu.

Apirilaren 27an, osteguna.
12:30 2006ko Zilarrezko Euskadi Sariak banatzeko ekitaldia Donostiako Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean). Ekitaldian ezagutuko da irabazleen izena.
Jarraian, Altxorraren Uhartea II. Pintura Sariaren sari banaketa egingo da.