IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostia Opera Prima Narratiba Saria »  Oinarriak 2009

Oinarriak 2009
Oinarriak PDFn
EREIN eta DONOSTIA, OPERRA PRIMA narratiba sariak.

Hauek dira laugarren deialdian parte hartzeko oinarriak:
1. Lehiaketa honetan euskaraz idatzitako lanak aurkez daitezke; orijinalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta beste ezein literatur lehiaketetan aurkeztu gabeak. Baldintza hauek epaia emateko unera arte egongo dira indarrean.

2. Lanak Din-A4 formatuko orrietan aurkeztu beharko dira (2000 karaktere orriko) eta gutxienez 100 orrialdeko luzera izango duten lau kopia bidali behar dira.

3. Lanak, Erein argitaletxea (EREIN Narratiba Saria),Tolosa Etorbidea 107, 20018 Donostia helbidera bidali behar dira, 2008-XII-19 baino lehenago.

4. Lanak izenburuaren bidez soilik identifikatu ahal izango dira. Ez dute, beraz, egilea nor den antzemateko biderik eman dezakeen xehetasunik izango. Aparteko gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, faxa edota e-maila daramatzan ohar bat sartuko da; eta gutunazalaren kanpoaldean obraren titulua jarriko du. Obraren idazleak 2009 urte barruan hogeita hamabost urte edo gutxiago izanez gero, edota, edozein delarik bere adina, narratiba libururik argitara eman gabea izanez gero, gutunazalak gainean “DONOSTIA, OPERA PRIMA” lema idatzirik bidaliko ditu.

5. EREIN Narratiba Saria epaimahaiaren iritzian aurkeztutako eleberri onenarentzat izango da beti.

6. Ereinek izendatuko du garaiz jakin araziko den epaimahaia; haren epaia erabakigarria izango da. Lehiaketa honetan parte hartzen duenak besterik gabe arau hauek onartzen dituela adierazten du. Aurreikusi gabeko gorabeherarik izanez gero, epaimahaiak ebatziko du.

7. EREIN Narratiba Sariak 12.000 euroko diru saria izango du. Epaimahaiak diru kopuru hori lan bat edo bi lan saritzeko izango den erabakitzeko ahalmena izango du.

8. EREIN Narratiba Sariaz gainera, "DONOSTIA, OPERA PRIMA" Narratiba Saria izango da 2009 urte barruan hogeita hamabost urte edo gutxiago izan edo narratiba libururik argitara eman gabea dela aurrez adierazi duen idazleak idatzitako eleberri edo narratiba lan bikainenarentzat. Saria 4.500 eurokoa izango da. Epaimahaiak diru kopuru hori lan bat edo bi lan saritzeko izango den erabakitzeko ahalmena izango du.

9. Bi sariok bateragarriak izango dira.

10. Epaimahaiak eskubidea izango du aurreko sariotan akzesit bana izendatzeko.

11. Lan irabazleak erabakitzea, pleguak irekitzea 2009ko martxoaren bigarren hamabostaldian egingo dira. Urte bereko apirilaren 23rako (liburuaren nazioarteko egunerako) saritutako eleberriak argitaratuko dira.

12. EREIN eta “DONOSTIA, OPERA PRIMA” sariak eta hauen akzesitak argitaratzeko eskubideak Erein argitaletxearenak izango dira. EREIN argitaletxeak eleberriari dagozkion egile eskubideak errespetatuko ditu.

13. Sariok eman gabe gera litezke, epaimahaiaren iritziz aurkezturiko lanek behar adinako mailarik ez balute. Aurkeztu diren lanetatik, beti ere egileekin adostu ondoren, epaimahaiaren iritzian argitaratzekoak diren beste batzuk ere argitara ditzake Erein argitaletxeak.

14. Saritu ez diren lanak ez dira itzuliko, eta behin irabazleak ezagutarazi ondoren, hilabeteko epean desegin egingo dira Erein etxearen egoitzatik jasotzen ez direnak.