ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Oskorri: Desertore

Oskorri eta Alos Quartet

”Desertore”

diskoaren aurkezpena



Apirilaren 24an, 20.30etan

Donostiako Kursaal Elkargunean

Sarrera: 15 euro



OSKORRI





Natxo de Felipe (boza, perkusioa eta kitarra),
Anton Latxa (boza eta kitarra akustikoa),
Bixente Martinez (kitarra elektrikoa eta mandolina),
Xabier Zeberio (bibolina eta boza),
Gorka Eskauriaza (baxu elektrikoa),
Ińigo Egia (perkusioa),
Josu Salbide (alboka, txirula eta gaita),
Iker Goenaga (trikitixa)

Oskorri proposamen garbi, freskagarri eta animatu bat da. Bokal eta instrumental, balada eta jaia, akustiko eta elektrikoa, instrumentu tradizional eta modernuen arteko oreka bikainak oso zaila egiten du Oskorri taldearen katalogaketa. Etiketarik gabeko musika, soinu berriez betea, musika tradizionalean oinarritua, baina gaurkotasunik galdu gabe. Eklektikoa, monolitika tradizionalean erori gabe, berezko soinua mantentzen du, taldearen zazpi partaideen sentsibilitateen fruitua delarik.

Hogeitahamar urte baino gehiagoko karrera musikal batekin, beraien unibertsaltasun, kalitate eta aberastasunagatik bereiztuak izan dira. Kurioski penintsulako folk-talde onena bezala katalogatuak izan dira, beraien jatorria, kale eta industria munduan oinarritua dagoelarik.

2001eko Urrian Oskorrik, bere azken lana atera zuen merkatura, Vizcayatik... Bizkaiara. Azken hiru urteetan zehar, taldeak Xabier Amuriza bertsolariak bildutako materiala lantzen ibili da, eta honen emaitza bizkaitar gai desberdinen aukera koloretsua izan da, XIX mendeko gizartearen islada ematen diguna.

Musikalki diskoa, festarako, dantzarako eta bat-bateko gozamen ludikorako burutua dago. Bertan aurkezten den errepertorio zabal eta koloretsua, ausarta eta distiratsua bezain samurra da. Kolaboratzaileen artean, taldekideez gain, ko-produktore bera Eliseo Parra, Kepa Junkera eta Michel Bordeleau (La Bottine Souriante) nabarmentzen dira. Aurreko lana, Ura, duen kalitate musikal, freskotasun eta diseinuak direla eta, dudarik gabe taldea berriro “aktualitatean” ipini du, kritiko espezializatuek 2000. urteko "world music" eko disko hobeen artean nabaritu dutelarik.

Taldearen karrera musikala momentu ahaztezinez betea dago. Garrantzitsuenetariko bat bi partaide berrien aldaketa eta finkapenaren ostean iritsi zen, taldeak ospatu zuen 25. Urteurrenean omenezko kontzertu antologikoan. Bertan hizkuntza desberdinak omendu ziren, 16 herrialde desberdinetako musikariak beraien hizkuntzan abestu zutelarik. Parte hartu zuten artista batzuk, Juan Carlos Perez, Kepa Junkera, Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Jon Sarasua, Niko Etxart, Fermin Muguruza, Mikel Laboa, Anton Reixa (Galiza), Albert Pla (Katalunya), Patrick Vaillant (Okzitania), Robert Le Gall eta Youenn Le Berre de Gwendal (Bretainia), Martin Carthy (Ingalaterra) eta Liam O´Flynn (Irlanda), nortzuk era berean Oskorri-rekin euskeraz abestu zuten. 25 abesti arrakastatsu jo zituzten, taldearen 25 urteko bizitzari errepasu bat emanez. Kontzertu itzel hau Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdian izan zen 1997.eko Irailean, bertatik CD bikoitz bat eta bideo bat argitaratu ziren, 25 kantu 25 urte.

1997.eko Azaroan eta Hegoamerikako bira (Uruguay eta Argentina) aprobetxatuz 25. Urteurrenaren omenezko diska berria argitaratu zen, merkatu amerikarrari begira. 25. Urteurreneko birak Estatu osoko antzerki eta jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzera eraman zuen.

90.eko hamarkadan Oskorri-k 10 lan baino gehiago kaleratu zituen. Bere nazioarteko ibilbidea, herrialde desberdinetan buruturiko biretan oinarritua dago. 1996-an Lovaina-ko Jaialdian (Belgika) parte hartuko dute, 1994-an Badok Hamahiru Paris-en aurkeztuko da eta 1991-an Portugaletik (Lisboa, Evora, Guimaraes, Coimbra) Georgiara joango dira.

80.eko hamarkada, aldaketa urteak dira musikari berrien etorrerarekin, azken hauekin lortuko zen, gaur egun hain berezia den sonoritate berezien sorpena. Atsedenik gabeko urteak ziren, ehundaka kontzertu eskeiniz, diska pilo bat grabatuz, sari askoren irabazle izan ziren, bai kritika eta bai publikoaren txaloak jasoz.

1978.eko udaberrian Europan zehar lehenengo jira egin zuten, beste askoren lehena izango zena. Berlin, Frankfurt, Paris, Kolonia, Hannover, Bordele, Estrasburgo, Stuttgart, Brusela, Korsika, Nuremberg, Zurich-etik pasatzeak, Oskorri nazioartean proiekzio handien zuen euskal folk talde bezala kokatu zuen.

Bere lanen errekopilazioak Folk Freak Plane-n esku, bere arrakasta ekarri zuen Europa guztian zehar. Era berean Euskadi errepresentatu zuten Belgikan burutu zen Eurovision-eko Kontrafestibalean, sari asko jaso zituzten bertan, eta kontzertu pila bat burutu zuten, azkenean publikoaren onarpena jaso zutelarik.

1975. urtean CBS-rekin kontratu bat sinatu zuten, zuzenean jotzen ibili ziren gai guztiak publikatzeko. Lehenengo singlea berehala argitaratu zen eta handik gutxira lehenego diska grabatu zuten. Gabriel Arestiren bertsoetan oinarrituriko 40 abestietatik, hamar abestiren aukera izan zen lehen diskaren ardatza, Gabriel Arestiren oroimenez. Orduko instrumentazio eta melodiek taldearen aukerak agertzen dizkigute.

Oskorri, ikerkuntza lanak egiteagatik bereiztu dela esan daiteke. Hi ere dantzari diskan, desagertzekotan zeuden dantza tradizional batzuen abestiak batu zituzten: haur publikoa izan da bi lan berrien helburua; Katuen testamendua lana adibidez, Bizkaia guztian zehar ia ahazturik zeuden haurrentzako abestiak errekuperatu zituzten, eta arrakasta handia izan zuten fan gazte hauen artean Kukubiltxo antzerki taldearekin aurkezten zuten argi, soinu eta kolorez beteriko ikuzkizunarekin. Txikientzat eginiko bigarren diskoa Marijane kanta zan Marijane Minaberry idazle nafarrari omendua dago eta aurreko diskan bezala Kukubiltxo-rekin prestaturiko ikuzkizuna guztiz arrakastatsua izan zen.

Baina ez da hemen bukatzen abesti zaharren errekuperazioa, bere gidaria edo talde liderra Natxo de Felipe, euskal kultura eta tradizioen maitalea izanda, eta ordu askotako ikerketa lanaren ostean, ehundaka abesti tradizional jaso ditu eta zuzenean egindako lau diskotan batu ditu: Oskorri & The pub ibiltaria. Zuzeneko ekitaldi hau taldeko partaide batzuk "kontzertu-pedagogiko" bezala eskeintzen dute ikastola, eskola, kontserbatorioetan etab.

Horregatik beharrezkoa da aipatzea, urteekin taldeak jasan duen aurrerapena teknika eta esperientziaren jakintzan, eta nabarmengarria da musika tradizionalistatik aldentzeko duten nahia, eta era berean soinu eusko-kontenporaneoaren soinua lortzeko helburua. Eta hori dena freskotasunik galdu gabe, beraien betiko seriotasun argitsu eta optimismoarekin, betiko izaera mantentzen baina berritasuna lortzen. Oskorri-k zergamarka dauka, jatorri izena.

Hogeitahiru diska (hiru bikoitzak), liburu bat, 111 kantu, 1990-ean argitaratu zena, eta izenburuak esaten duen bezala 111 abestiz osatua dagoena. Lan honek taldearen garrantzia azaltzen digu.