IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostiako Nazioarteko Zinemaldia »  Euskarazko filmak sailaren arabera »  Piccolo & Saxo

Piccolo & Saxo
Piccolo, Saxo et Compagnie
(Piccolo & Saxo)

Frantzia
Zuzendariak: Marco Villamizar, Eric Gutierez
Gauzak ez daude ondo Musika planetan. Musika-tresnen familia guztiak haserre daude eta etengabe ari dira sesioan. Guztia Sol, La eta Do giltzen desagertzearekin hasi zen, eta argi dago familietako bakoitzak besteari leporatzen diola errua. Kakofonia erabatekoa da: instrumentu bakoitzak bere artean jotzen du eta inork ez du Orkestra Handiari buruz deus jakin nahi. Alabaina, zurezko instrumentu bat, Piccolo, Saxo metalezko musika-tresnaren lagun onena bihurtzen denean, Do notak ezin du horrelakorik sinetsi. Bi horiek adiskide egin badira eta elkarrekin giltza galduen bila abiatzea erabaki badute, ziur musika handia aurkituko dutela kale-kantoiaren bueltan. Hartara, hirurak elkarrekin tranpaz eta arriskuz beteriko abenturan murgilduko dira. Harmonia lortzea ez da lan erraza, ez alajaina!

Antzoki Zaharrean, irailaren 29an