![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
|
Abonamenduak eta sarrerak |
|
Abonamenduak |
|
Sail Ofiziala – Kursaal Elkargunea
Kursaal Elkarguneko Auditorioan egiten diren arratsaldeko eta gaueko saio guztietarako sarrerak, galak barne. Gaueko saioetarako bi gune izango dira: erreserbatua eta orokorra. Antolakuntzak sarrera hauen kopuru mugatu bat jarriko du salmentan. Salmenta: irailaren 11tik 14ra bitarte Kursaal Elkarguneko leihatiletan. Ordutegia: 9:00etatik 20:30ak arte. |
|
Sarrerak |
|
Zinemaldiko saio guztietarako sarrerak erosi ahal izango dira irailaren 11ko goizeko 9etatik aurrera, Sail Ofizialeko Gune Erreserbatukoak izan ezik, zeinak soilik abonamendu bidez eskuratu ahal izango diren.
Saio eta pertsona bakoitzeko ezingo dira 4 sarrera baino gehiago eskuratu. Antolakuntzak saio guztietarako sarrerak salmentan jarriko ditu proiekzioaren egun berean. Sail Ofizialari dagokionez, arratsalde eta gaueko saioetarako gutxieneko sarrera kopuru bat bermatzen da, 17:00etatik aurrera Kursaal Elkarguneko leihatiletan. Zinemaldiko eserlekuak zenbakitu gabeak dira. |
|
Ohar Garrantzitsua |
|
Behin emanaldia hasitakoan, ezingo da Zine-aretoetara sartu.
Erositako sarrerak ezingo dira aldatu, ez itzuli, baldin eta Zinemaldiak programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten ez badu. Ordaindutako dirua berreskuratzeko edo sarrera hori beste baten truke aldatzeko gertakaria izan den zinetokiaren leihatilara edo Zinemaldiko leihatiletara jo beharko da. |
|
Saltokiak |
|
Zinemaldi Plazako Leihatilak |
Kursaal Elkarguneko Behe Solairuan kokatuak.
Irailaren 11tik 14ra:
Ordutegia: 9:00etatik 20:30ak arte
Ordainketa moduak: esku-dirutan eta txartel bidez
Irailaren 15etik 24ra:
Ordutegia: 9:00etatik 20:00ak arte
Ordainketa moduak: esku-dirutan eta txartel bidez
|
|
Kursaal Elkarguneko Leihatilak |
|
Irailaren 11tik 14ra:
SAIL OFIZIALEKO abonamenduak eta 10 sarrera BAINO GUTXIAGO erosteko: Ordutegia: 9:00etatik 20:30ak arte.
Ordainketa: esku-dirutan eta txartel bidez.
Irailaren 15etik 24ra: Sail Ofiziala eta Zabaltegiko sarreren salmentarako: Sail Ofizialeko ordutegia: 8:30tatik 12:30ak arte eta 17:00etatik 22:00ak arte.
Zabaltegiko ordutegia: 9:00etatik 12:30ak arte eta 15:30tatik 24:00ak arte.
Ordainketa: esku-dirutan eta txartel bidez.
|
|
Servikutxa |
|
Gipuzkoako Servikutxaren kutxazain-sarean, irailaren 11ko goizeko 9:00etatik aurrera.
Ordainketa: txartelarekin soilik |
|
Telekutxa |
943 00 12 00 telefonora deituz, irailaren 11ko goizeko 9:00etatik aurrera.
Astelehenetik larunbatera: 8:00etatik 22:00ak arte.
Igandetan (hilak 11 salbu): 10:30tatik 22:00ak arte.
Ordainketa: txartelarekin soilik.
|
|
Internet |
Zinemaldiaren web orri Ofizialarekin konektatuz, www.sansebastianfestival.com, edo KUTXAren web orriaren bitartez, www.kutxa.net, irailaren 11ko goizeko 9:00etatik aurrera.
Ordainketa: txartelarekin soilik.
|
|
Principeko Leihatilak |
Irailaren 15etik 24ra.
Ordutegia: 15:30tatik 24:00ak arte.
Ordainketa: esku-dirutan soilik.
|
|
Belodromoko Leihatilak |
Anoeta Estadioko 23. ateko txartel-leihatilan daude, sarrerak emanaldiaren egunean bertan baino ez dira salduko.
Ordutegia: saio bakoitzaren hasiera baino 3 ordu lehenago.
Ordainketa: esku-dirutan soilik.
Oharra: Zinema guztietan unean-uneko saiorako sarreren salmentari emango zaio lehentasuna. |
|
Prezioak |
||
|
Sail Ofiziala-Kursaal
Abonamendua |
Gune Erreserbatua
Gune Orokorra |
280,00€
200,00€ |
|
Sail Ofiziala
Kursaal Inaugurazioa |
Gune Erreserbatua
Gune Orokorra |
70,00€
40,00€ |
| Donostia Saria |
Gune Erreserbatua
Gune Orokorra |
35,00€
22,00€ |
| Sail Ofiziala Kursaal Klausura |
Gune Erreserbatua
Gune Orokorra |
70,00€
45,00€ |
|
Sail Ofiziala Kursaal
Gaueko saioak |
Gune Erreserbatua | 6,00€ |
| Belodromoa |
Klausura
Bestelako saioak |
8,00€
4,70€ |
| Gainerako saio eta Zinemak |
|
4,70€ |
|
Ikusleentzako Deskontuak |
||
10 sarrera edo gehiago erostean %15eko deskontua egingo da:
Soilik Zinemaldi, Kursaal, Warner eta Principeko leihatiletan.
Ez du balio abonamendu, ezta Sail Ofizialeko eta Belodromoko galatarako ere.
|
||
|
Gaztekutxa Txartelak, Urrezko Txartela, Donostia Kultura eta Gazte-Txartela |
||
Txartel hauekin ordainduz gero, ohiko sarrera baten gaineko %10eko deskontua lortuko da.
Deskontu hau ezin zaio beste deskontuei metatu.
Soilik Zinemaldi eta Kursaaleko leihatiletan. Eta Servikutxa, Telekutxa eta Internet bidez, Gazte-Txartela ezik.
Ez du balio abonamendu, ezta Sail Ofizialeko eta Belodromoko galatarako ere.
|
||