IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Laguntzak »  Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru laguntzak

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru laguntzak
Diru laguntzak 2012: eskaera egiteko epea zabalik

Euskararen Udal Patronatuak “Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” garatzeko diru laguntzak ematen ditu, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat.

Diru laguntza horien xede diren programak eta jarduerak berariaz euskararen normalizazioari zuzendutakoak izan behar dute, eta urteko programak nahiz ekintza puntualak izan daitezke.

Diru laguntza eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Eskabide orria (eranskineko 7106n eredua)
2. Arduradunaren NAN (fotokopia)
3. Egitasmoaren txostena (eranskineko 8620n eredua bete edota bertan eskatutako datu guztiak zehaztu)
4. Programaren gastuak (kontzeptua eta zenbatekoa) eta diru sarrerak (iturria eta zenbatekoa) biltzen dituen aurrekontua, 9909n ereduaren arabera.
5. Beste eskaeren edo diru laguntzei buruzko adierazpena (9618n)
6.g) Zerga bidezko betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta BEZ araubidea egunean edukitzearen aitorpena, 9255n ereduaren arabera.
7. Hizkuntza ofizialen erabileraren orria (eranskineko 8618n eredua)
8. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren gaineko orria(eranskineko 10500n eredua)

Diru laguntza eskaerak aurkezteko epe-muga:

2012ko martxoaren 29a, osteguna

Non:

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan, Konstituzio plaza 2, edo Udaleko edozein erregistro bulegotan.

Deialdiaren oinarriak eta inprimakiak:

Oinarri Orokorrak eta Euskara Zerbitzuko oinarri espezifikoak (GAO, 2012-02-29)

Euskara Zerbitzuko eskaera inprimakiak

Oinarri Orokorrak eta espezifiko guztiak + inprimakiak(GAO, 2012-02-29)


Diru laguntzak 2011: laguntzen zuriketa

Jasotako diru laguntzak zuritzeko, onuradunek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

1. Diruz lagundutako jardueren berri ematen duen txostena, lortutako emaitzen balorazio eta guzti: ze egitasmo garatu den, balorazioa (alde onak eta zuzendu beharrekoak), hartzaile kopurua, izan duen zabalkundea...
2. Diru laguntzaren xede den jarduerari lotuta egin diren azterlan, programa, argitalpen, kartel eta gainerako dokumentu grafiko eta idatzien ale bana.
3. Diruz lagundutako jarduerek egindako gastu eta sarreren balantzea, elkarteko idazkariak sinatua eta elkartearen zigiluarekin.
4. Ordaindutako fakturen kopiak, edo beraien zerrenda (9077n eredua. Dokumentua elkartearen idazkariak sinatua eta elkartearen zigiluarekin aurkeztu beharko da, proiektu osoaren kostua azalduz; hau da, kostuak balantze ekonomikoan agertzen den kopuruarekin bat etorri behar du.
5. Programa edo jarduerak zabaltzean hizkuntza ofizialen erabilera agiria (9074n eredua).
6. Genero ikuspegia benetan zenbateraino txertatu den adierazteko agiria (10500n eredua).
7. Zerga bidezko betebeharrak eta gizarte segurantzakoak eta BEZ araudikoak egunean dutelako adierazpena (9255n eredua). 3.000 eurotik gora jaso dutenek Foru Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako agiriak aurkeztu beharko dituzte.
8. Beste laguntza eskabideen aitorpena(9618n eredua).

Zuriketarako dokumentazioa aurkezteko epea:

2012ko martxoaren 31

Lugar:

Euskararen Udal Patronatua, Konstituzio plaza 2.

Zuriketarako inprimakiak(word)