IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Laguntzak »  Doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzua

Doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzua
Doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzuaren ezaugarriak
Donostiako Euskararen Udal Patronatua

Eskatzaileak

Itzulpen edo zuzenketa eskatzaileak egoitza soziala Donostian izan behar du eta testuak aipu duen jarduerak udal-barruti honetan garatu behar du.
Lehen eskaera egiten denean eskabide orria bete behar da.

Epea

itzulpenak nahiz zuzenketak egiteko epea Patronatuaren lan bolumenaren eta ezarritako lehentasunen baitan erabakiko da

Formatua

Ezintasun nabarmenik ezean, testua formatu informatiko bateragarrian aurkeztu beharko da eta Patronatuak ere halaxe entregatuko du. Patronatuaren helbidea: udala_euskara@donostia.org

Doako itzulpen zerbitzua

1) Merkataritza eta ostalaritza arloko zabalkunde handiko testu laburrak (1.000 letragune): errotuluak, menuak, ordutegi-txartelak, prezio-zerrendak...
2) Irabazi asmorik gabeko entitateen zabalkunde handiko testu laburrak (1.000 letragune): ekitaldi-egitarauak, bilera-deiak, ohar laburrak.…

Doako zuzenketa zerbitzua

Zuzenketa zerbitzua, berriz, era guztietako elkarte eta testuetarako eskaintzen da, beti ere honako mugekin: zuzentzeko testuak zabalkunde soziala izan behar du eta, gehienez, 9.000 letragune izango ditu.


eskabide orria WORDen

eskabide orria PDFn