![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
| Doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzuaren ezaugarriak |
| Donostiako Euskararen Udal Patronatua |
|
Eskatzaileak Itzulpen edo zuzenketa eskatzaileak egoitza soziala Donostian izan behar du eta testuak aipu duen jarduerak udal-barruti honetan garatu behar du. Lehen eskaera egiten denean eskabide orria bete behar da. Epea itzulpenak nahiz zuzenketak egiteko epea Patronatuaren lan bolumenaren eta ezarritako lehentasunen baitan erabakiko da Formatua Ezintasun nabarmenik ezean, testua formatu informatiko bateragarrian aurkeztu beharko da eta Patronatuak ere halaxe entregatuko du. Patronatuaren helbidea: udala_euskara@donostia.org Doako itzulpen zerbitzua 1) Merkataritza eta ostalaritza arloko zabalkunde handiko testu laburrak (1.000 letragune): errotuluak, menuak, ordutegi-txartelak, prezio-zerrendak... 2) Irabazi asmorik gabeko entitateen zabalkunde handiko testu laburrak (1.000 letragune): ekitaldi-egitarauak, bilera-deiak, ohar laburrak.… Doako zuzenketa zerbitzua Zuzenketa zerbitzua, berriz, era guztietako elkarte eta testuetarako eskaintzen da, beti ere honako mugekin: zuzentzeko testuak zabalkunde soziala izan behar du eta, gehienez, 9.000 letragune izango ditu. |
|
eskabide orria WORDen
eskabide orria PDFn |