IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Loturak

Donostiako eta Euskal Herriko web orrien zerrenda
Hizkuntza batek osasuntsu eta indarrez irauteko ezinbestekoa du haren hiztunek etengabe erabiltzea. Noiz nahi eta zernahitarako erabiltzea, gainera: nahiz eguneroko bizitzan etxekoekin, nahiz kalean lagunartean, nahiz lantokian, baina baita ere aisialdiaz gozatzeko edo kultura eta jakintza arloko beharrak asetzeko.

Azken urte hauetan izugarri zabaldu da Internet eta, munduko bazter guztietan bezala, Euskal Herrian ere ari da etxe eta lantoki gehienetan sartzen. Euskaldunak, gainera, ez gara egon lotan eta tantaka hasieran, baina gero eta biziago agertzen joan dira sarean euskarazko Web orriak. Izan ere, hizkuntzaren normalizaziorako ezinbestekoa da euskara teknologia berrietan erabiltzea eta gaurko munduaren beharretara etengabe egokitzea.

Hori dela eta, kontuan izanik gutako asko hasi berriak garela, ikusi dugu lagungarri izan daitekeela herritarrentzat euskarazko Web orrien helbideak, batez ere Donostiakoak, gida batean jasotzea.


Ezagutzera eman nahi dugu zenbait erakunde, elkarte eta partikularrek egiten ari diren ahalegina, eta herritarrei euskarazko informazio, kultura eta zerbitzu mundu zabal bat aurkeztu nahi diegu erabili eta goza dezaten.

Orrialde hauetako informazioa eguneratzen joateko asmoa dugu, etengabe aurkezten baitira Web orri berriak. Hori dela eta, edonork izango du bere Web orriaren berri gida honetan emateko aukera.

Aurki bilatzaileko loturak

Zerrenda honetaz gain (paperean argitaratutako gida baten edizio digitala da), gune honetan bertan, Aurki/Dmoz direktorio-bilatzaile irekiko lotura guztiak (euskarazkoak eta mundu guztikoak) daude integraturik. Egin bilaketa orri honetatik abiatuta.